Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
izenpe iz sinadura.
Enperadore Horiaren izenpe eta zigiluarekin. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 214. orr.
Desafioa euskal departamenduaren aldeko 46.000 izenpe biltzea izan daiteke. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Gai horri buruzko herri kontsulta antolatzea departamenduaren eskumena izan ala ez, izenpe guztiak lortuz gero «urrats politiko bat» hasiko dela zehaztu du. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Izenpe horiek auzapezari helaraziko dizkiote ondoren. Berria - Kultura 2006-04-04
Berandu baino lehen, Eihartzeako kideek izenpe bilketa abiatu dute. Berria - Kultura 2006-04-04
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)