Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta aita setatzen zenean, ez zegoen zereginik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.
Gazte askok ikasi nahi zuela aerodromoan, baina gehien setatzen zirenak baizik ez zituztela hartzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 124. orr.
Nire ezagun bat setatu zen, zu bezala, ohore handirik egiten ez zion emakume batekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.
Zergatik setatzen zara kontu horri jirabiraka. haiek indarrez erreskatatzeko asmoan setaturik jarraitzen du. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.
Zer, andereño, niri erantzuteko ukoan setatua zara oraino! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.
Ezetz eta ezetz, berean setatu zitzaidan irakasle anderea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.
Hain segur ere sinetsiko haut, horretan setaturik bahago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 478. orr.
Horretan setatzen bahaiz, merezient izanen haiz gertatuko zaianaren. «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.
Aitarengatik hasi nintzen, aita baitzen arriskutsuena harroxko jartzen bazen eta ezezkoan setatzen bazen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.
Nolanahi ere uste dut, guretzat, edukitzerik ez dagoen arrazoi bat edukitzen setatzea baino inportanteagoa, soluzioa lortzea dela. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 94. orr.
Hartan setatzen da, arnasari arnas, harik eta irentsitako keak arnasa laburtzen dion eta hats-neketan itotzen duen arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Durant jauna adeitsuki setatu zitzaion Roseri diru hura ematen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.
-Durruti bera ez al zaik nahikoa gora iruditzen? -setatu nintzaion. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.
-Hor bazegok zerbait, erakarmen ezkutu bat, ez didak ukatuko -setatu zen Xereal. «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.
Jabetzen naizela nire arreta liburu gutxi batzuetan setatzeak ez diola onik egiten ez nire buruari ez nire espirituari... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 202. orr.
Russell setatuta zegoen: filmean Hynkelen pertsonaiari background moduko bat, hitzaurre bat erantsi behar zitzaiola uste zuen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.