Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera tematu egin zen, ezaguna zen, gainera, gizon setatsua zelako, eta ordaina hartua zuen orain. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 71. orr.
Ile horia Mikelekin tematu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 190. orr.
Orain ez naiz tematzen gauzekin, ez baitidate grinarik sortzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.
-Azkena, benetan -tematu nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Non da emazte komentu hurbilena? -tematu zen gaztea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
-Amaiera jakin dezaket? -tematu zen Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.
Ez dut esango izenik -tematu zen bera-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 127. orr.
-Aski duzu abisatzea -tematzen da Kattalin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
-Baina, ezagutzen al duzu? -tematu nintzen ni galdezka. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 174. orr.
Baina Ala Al-Din tematu egin baitzen, biharamunean aitak azokara eraman behar izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Urte hauetan guztietan egon baita gizakia tematua lur honetako mugak apurtu eta inguruko bazterretan zer dagoen ikusi nahian. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.
Ez dakit zergatik tematzen nintzaion dena erakutsi nahian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.
Pataki tematu egin zen, berak egingo zuela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.
Lehen auzian, Alain Juppé tematu zen, deus hobenik etzuela. Herria 2004-10-21
Eta tematu nintzen, ikusi behar nuela-eta, minutu batez bederen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.
Zerk bultzatzen hau horrela tematzera? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.
Bere etxera bidean ginela, Klara bera tematu zen ixtear zegoen kafetegi batean sartzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Arabieraz eskatzen tematu nintzen ni. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 218. orr.
Nolanahi ere, batere fanatikoak ez zirenez, ez ziren tematu nork bere ideiak aurrera ateratzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 164. orr.
Igarri egin zidan lotsaturik nintzela, nik isilik segitu eta orduan bera ere isildu egin baitzen, hartan tematu beharrean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 294. orr.
Bortizkeriaren bidetik segitzen du alde bat bere hartan tematuz. Herria 2001-04-12
Loroak ez dik oroimena hemen berreskuratuko; alferrik duk horretan tematzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Faraoia, ordea, berean tematu zen eta ez zien jaramonik egin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 160. orr.
Patronala berean tematua dago. Berria - Ekonomia 2004-05-09
Gogor tematu zitzaion Amari baserria Zarautz eta Oriotik urruti zegoela esanaz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.
Handik aurrera jardun porrokatuan tematu zitzaion Mentxuri botikadenda propioa zabaltzeko eta zabaltzeko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Ez nintzen hainbertze nabarmenduko, argazkiak ateratzeko tematu ez banintz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Ez dugu ezertan tematu behar, ezta ezerekin itsutu behar ere; ez dugu inolako helbururik izan behar. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 254. orr.
Eta iraganak tematzen ninduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 31. orr.
UPNk gure nortasun ikurrekiko duen itsukeria tematuari aski dela esan zioten herritarrek. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
Bere nolakoan denetan penagarriena eta tematuena zena aipatuko dut, epilepsia moduko bat, behin baino gehiagotan trantzean amaitzen zena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.
berean tematu zen (3); gehiago tematu (3); gehiegi tematu (4); gogor tematu (3); zergatik tematu (8)
tematuta dago (18); tematuta dago pp (3); tematuta dagoela (3); tematuta daude (11); tematuta segitzen (3); tematuta zegoen (10); ukatzen tematuta dago (3)
bere hartan tematuz (3); tematuz gero (3)
nola tematzen (3); zergatik tematzen (7)