Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizkizunak (behin eta berriz ageri direnak, bere forma eta aldaera guztietan: errogatiba, sermoi, letania, pazkoazko, bezpera, konjuro, sermoi, prozesio, hileta... garai batean jendearen bizimodua arautzeko elizak izandako aginte osoaren seinale). Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.
Igo zen anai Filipe pulpitora sermoia egitera eta oso debozio handiz predikatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1027. orr.
Sermoia entzun, miraria ikusi eta bedeinkazioa hartu ondoren, jendetza erretiratu egin zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.
San Frantziskok sermoia bukatu zuenean, otoitzari ekin zioten guztiek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.
Apaiza, Tabor mendiko kontakizuna aitzakiatzat harturik, jardunari jardun ari zen sermoian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 238. orr.
Honela idatzi zuen laurogeita bigarren sermoian: [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
Isilean bere etxera deitu eta oso ondo pentsatutako eta ederki idatzitako sermoi bat jarri zion eskuetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.
Egunon, erretore jauna, asko gustatu zait hipokresiari buruzko berorren gaurko sermoia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.
Hor daude lekukotzat zenbait sermoi edo prediku gure mintzairan emanak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.
Aleman errabinoaren sermoiaren ondoren, beste gorazarre bat izan zen, New Yorkeko hebrear aldizkari baten argitaratzaileak egina. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.
Galderak, errepikazioak eta sermoien erretorikak berezko dituen gisa horretako baliabidea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.
Sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.
Sermoi luzeak ipurdia mugiarazten du, eta motzak bihotza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.
Sermoi sutsuak egiten zituen aldian behin arrantzaleei soldata duina eman nahi ez zieten armadoreen aurka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.
Batzuetan, esaten dutenez, ez zuela oso sermoi ortodoxoa egiten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 244. orr.
Hunkiturik utzi zituen eliztarrak bere sermoi distiratsu haiekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.
Sermoi maltzur honek emakume guztiak asaldatzeko ahalmena izan zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Ez zuten izan hara itzultzeko baimenik, harik eta Hugolino jaunak [...] jendaurreko sermoi batean etxe hura berea zela aldarrikatu zuen arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 317. orr.
Suizidioari buruzko sermoi ikaragarri bat eman zuen mezatan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.
Sermoi gogorra, beldurgarria, gupidagabea izan zen. elizak ikaragarrizko boterea du, dena menperatzen du ematen dituen arau eta egiten dituen sermoi zitalekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.
Sermoi-gaia ere eman zien: "Zoazte eta egin prediku esanez: zeruetako erreinua hurbil da". Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.
Agarradoan ikusten bahinduten agoazilari azkar apartatzeko agindua, eta hori ez bazen sermoi garaian denen aurrean igual salatuko hinduten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.
Sermoi kutsuko erretolika horiek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.
Don Humberto abadeak egoki topatu zituen hitz haiek familiakoa zen "Buendía" cortijoko kaperan ospatuko zen hileta-sermoia prestatzeko: "Penak eraman du". Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.
Zigarro bat falta nuen, baina salan utzia nuen toxa, eta nahiago nuen barau, beste sermoi bat entzun baino. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.
Gaur goizean beste sermoi bat bota dit amak, eta ezin dut onez eraman. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.
Lezio emaile zaharkitu horietako bat da, azkenean, manera onez eta ongi portatzeaz ezin bukatu ahalako sermoiak botatzea gustatzen zaiona. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Fideltasunari buruz sermoiak entzun behar... Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.
«Sermoi luzerik» ez zuen egin nahi izan Juan Joxe Petrikorena Batasuneko ordezkariak, atzo eguerdian. Berria - Kultura 2006-02-15
Arkaleren etxeko parlamentura sermoiak botatzera zihoanean, esaten zion: [...]. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Jendea ez omen zegoen inoren sermoiak irensteko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.
Nork, eta sasi-apaiz hark niri sermoiak! Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 77. orr.
sermoi luzeak (3)
egin zuen sermoia (3); esteberen sermoia (3); sermoia amaitu (3); sermoia bukatu (4); sermoia egin (3); sermoia ematen (3); sermoia entzun (5); sermoia entzuten (3)
sermoiak egiten (3)
bere sermoietan (3)