Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harenga horrek antz handiagoa daukalako fraideek handik sei edo zazpi mendetara botako dituzten prediku bihurriekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.
Eskritura Sainduen irakurketa ozenak, himnoen kanta beroak, prediku suharrak Jainkoaren egiazki ohoratzeko maneraz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.
Gero meza nagusia predikuarekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.
San Antonio pasatu zela itsasoko hondartzetara, eta arrainei dei eginik, prediku izugarri ederra egin ziela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.
Hau esan zuen anaia batzuei eginiko prediku batean, haiengan beste guztiengana ere zuzenduz: [...]. Berria - Ekonomia 2006-01-17
Masail batean jotzen bazaituzte, bestea jartzeko, Mendiko Predikuan irakasten da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.
Hor daude lekukotzat zenbait sermoi edo prediku gure mintzairan emanak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.
Frantziskok egokiera eta garai ezberdinetan anaiei eginiko prediku eta aholku espiritualen laburpenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.
Sauloren predikua Damaskon. Elizen arteko biblia Eg 9,20 tit
Zaldiak ia geldirik baitzeuden, giharrak lasaiturik prediku mamitsuaren urruma gozoaren eraginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.
Ezekielen predikuaren laburpena. Elizen arteko biblia Ez 39,23 tit
Saiatu eta gartsu otoitzean, barau eta bijilietan, prediku eta apostolutza ibilaldietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.
Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute, prediku- eta irakaste-lanetan ari direnek batik bat. Elizen arteko biblia 1 Tm 5,17
Bihotz kartsuz, horma txiki batera igo eta predikatzen hasi zen, prediku-gai bezala hitz hauek herri hizkuntzan hartuz: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.
Prediku hori nirea zen, baina ez nion royaltyrik eskatzeko asmorik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.
Liburu argi eta koloretsu hortaz, ez dugu prediku handirik eginen, erranen bakarrik arraroa dela. Herria 2001-05-31
Eta horretaz guziaz mintzo zaigu Filipe, prediku aspergarririk gabe beti; bere bizipenak, bere esperientzia kontatuz bakarrik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.
Prediku gaitzak entzun edo irakurri ditugu maiz euskararen alde, gehienetan nahikunde edo inkantazio hutsak gelditu baitira. Herria 2001-07-05
Don Carlosek orduan prediku gaitzak bota dizkie honi eta hari, eta aholku zuhurrak txit eta ugari eman ditu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 141. orr.
Elena mainutik atera zenean, egundainokotan musu batzuk emanik berriz hasi zitzaidan predikuan: [...]. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.
Chirac presidentak ere prediku andana bat egin du azken egun hotan. Herria 2005-01-13
Sarako elizako prediku aulkian. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 13. orr.
Ihardetsi nion ene aldetik, agian aingeruen gramatika zuela erabiliko bere prediku aulkitik euskaldunei mintzatuko zitzaielarik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.
Behin ere ez zutela prediku alkitik erran bekatu mortala eginen zutela gorrien alde bozkatuz, eta ifernuaz gaztigatuak izanen zirela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.
Ez zuten hiriaren premiarik: zergatik bada abiatuko ziren erretoreak prediku aulkitik salatzen zuen Baiona bezalako galtokira? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.
dena prediku (3); eginiko prediku (3); prediku alkitik (6); prediku aulkitik (4); prediku gaitzak (3); prediku labur (3)
egin zuen predikua (3); frantziskoren predikua (4); lehen predikua (4); nire predikua (3); predikua bukatu (7); predikua bukatu arte (3); predikua egin (16); predikua egin zuen (6); predikua egiten (8)
bere predikuan (7)