Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[Lobulu frontalek] ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin eta halako funtzio "behe mailako"ekin, baizik eta "goragoko"ekin; alegia, ezaguera eta jokaera, irudipen eta sentipen guztiak bat eginez "nortasun", "nitasun" eta halako hitzez aipatzen dugun identitatea osatzen dutenekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.
Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.
Zuzen jokatzen jakin ez zuelako sentipena zeukan, iruditzen zitzaion bere ahalbideak ez zituela egoki erabil. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 291. orr.
Orain badakigu sentipen eta emozioak urdailean izaten direla, janaritik bilakatuak isurkin gastrikoen eragin kimikoaz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.
Animaliei sentipenak ukatzen zizkien aro bat zen Skinnerren aroa -ondorioztatu zuen Templek-, eta automatatzat hartzen zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Sarritan izan dut sentipen hau: ume baten begietatik beste norbait ari zitzaidala begira. Pako Aristi «Note book», 2005 - 97. orr.
Itomenezko sentipen batek gainezka egin zion Ruche jaunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.
Gerora obsesio bihurtuko zitzaidan irudipen bat nagusitu zitzaidan gainerako sentipen guztien gainetik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.
Iritziaren oinarria arrazoitzen edota sinesten duenaren errorean edo egian datza; sentipena, aldiz, usadioan edo naturan oinarritzen da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.
Erbesteratze- eta galera-sentipenek eta oroiminak mundu mota bat, berak galdutako benetako munduaren ordezko bat eskatzen bazuen ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.
Lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena; artegintzaren ahalmenaren adierazgarri, ordea, kontrolpean zeuden sentipenok. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.
Sakonagoko nahasmendu ia adierazezin bat sentitzen zuen, eta ikara, eta sentipen horiek, hain zuzen ere, margolanean kolorea erabiltzen saiatu zen hilabetean jo zioten gailurra. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.
Etxerako bidean, maitasuna, sakontasunik gabeko sentipen bat zela iruditu zitzaion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.
Hik, egiaz, gorrotoa hidan, hogeita lau urtez gorrotatu ninduan, eta sentipen horrek higan loturarik sendoenen ezaugarria zian, bai, anaitasunaren pareko indar eta garra. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Azkenik, gertaera edo fenomeno bati buruz batek duen iritzi edo sentipen bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.
Amets tankerako irudi haiekin batera, sentipen berri bat nagusitu zitzaion: "deitua" zela sentitzen zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.
Batera eta bestera ibili nintzen Branforden, déjà vu eta jamais vu sentipen bitxienarekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.
Sentipen atsegina zen, han Ronekin eserita egotea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
Bere gorputza ezagutzen eta sentitzen hasten da, eta berehala ohartzen da gorputzeko zati guztiek ez dizkiotela sentipen berdinak eragiten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.
Irudiak ikuslearen atsegingarri izateko helburua du, hari sentipen (aisthesis) bereziak sorraraztekoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.
Errezeptore desberdinak informazio eta sentipen desberdinak jasotzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.
Gorputzeko parte batzuk ukitu eta horiekin jolasean hasten denean, ohartzen da horrekin oso sentipen atseginak dituela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.
Hain zuzen ere, (sentsazio eta sentipen oinarrizkoen ikuspegitik) animaliek eta pertsonok dugun oinarri komunaz jabetzeak ematen zion aukera animaliekiko halako sentiberatasuna erakusteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.
Gauean izarretara begiratzen dudanean, badakit izan beharko nukeela sentipen "numeniko" bat, baina ez dut halakorik sentitzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.
Arteak bai baitu indarra halako sentipen bete-betekoak agerian jarri eta, hala ere, bridaturik emateko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
Sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.
Nire sentipen beroenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.
Ezin zezakeen azaldu, sentipen kontua zen dena. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 145. orr.
Kontatzen ditudanak oker badaude, ez da inor engainatzeko asmoz propio okertu ditudalako, sentipen-usteok niretzat ustekabean ustel direlako baizik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.
Sentipen-ikara handi bat sorrarazi zidan, nire sentimenaren erdi-erdian jo ninduen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 133. orr.
Isla orok gugan helburu bat balu, susma genezake adimena ez dela islatzeko tresna bat bakarrik, bere sentipen-horizontean jartzen zaion ororentzat arduragabe den ispilu bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.
Elkartze sexuala sentipen eta plazer sinfonia ederra da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.
Akademia bukatu, eta Armadako zerbitzuan izan ginen garaian, nik beti izan nian neure baitan segurtasun-sentipen hori. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.
Gauzen zein ezaugarrik bideratzen dute mugimendu-sentipena? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.
Erretinan gertatzen diren aldaketa kimikoek eragiten dute ikuste-sentipena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
Nondik nora, zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.
Kulpa sentipen horrek zer egin ez dakitela uzten ditu emakume asko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.
Japonia Asian dago, baina modernizazioaren ondoren bere burua ez du asiartzat; eta, gainera, nagusitasun-sentipen batek Asiako beste lurraldeak zapaltzera bultzatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.
-Joateko agindu dizut! -zioen printzeak, oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.
bizi sentipen (3); erru sentipen (5); halako sentipen (9); oso sentipen bitxia (4)
sentipen arraro (3); sentipen arraroa (4); sentipen atsegin (3); sentipen atsegina (4); sentipen atseginak (3); sentipen bakarra (3); sentipen bat izan (3); sentipen bat uzten (3); sentipen bera (7); sentipen berak (3); sentipen berbera (4); sentipen berezi (5); sentipen berezi bat (3); sentipen berri (4); sentipen berriak (4); sentipen bitxi (6); sentipen bitxia (11); sentipen bitxia zen (3)
sentipen eta plazer (3); sentipen gazi (5); sentipen gazi gozo (3); sentipen kontrajarriak (5)
sentipen onak (5); sentipen oso (3); sentipen samur (3)
antzeko sentipena (3); ari nintzelako sentipena (3); barne sentipena (3); bezalako sentipena (3); delako sentipena (3); handi baten sentipena (3); izanaren sentipena (4); izandako sentipena (3); izatearen sentipena (4); nintzelako sentipena (3)
sentipena daukat (4); sentipena ematen (4); sentipena eragiten (5); sentipena izan (12); sentipena izan nuen (4); sentipena izaten (4); sentipena nuen (3); sentipena sortzen (5)
usain sentipena (3); zegoelako sentipena (3); zelako sentipena (3); zuelako sentipena (3)
sentipenei buruz (3)