Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu honetako heroiak sentikorrak dira, eta nobela osoa malkoz josia dago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.
Sentipen hark eragiten zion bere baitara biltzea, sentipen haren erruz zeukaten auzoek hotz eta hantustetzat berez apal eta sentikor hutsa zen mutila. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.
Oso sentikorra zen, olerkari on guztiak bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.
Urteek sentikor bilakatu naute [...] neure baitatik atera eta besteenganako kontzientzia berri bat sortzen sentitu dut. Pako Aristi «Note book», 2005 - 52. orr.
Euskara eta Euskal Herria errotik maite dituen militante sentikor baten lanak daude bilduak liburuan. Berria - Kultura 2004-03-10
Uko horrek ez ninduen haserretzen, atsekabetzen ninduen; neure adiskide sentikor horrek ez ote zizkidan kontsolamendu batzuk zor? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.
Adinak ez dit oraino adiskidantzari sentikor ez izateko heineraino hoztu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.
Merkatari ezin pragmatikoagoen aldean, ohoreekiko sentikorra zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.
Ez uste igurikitzen dudanik zu noizbait sentikor bihurtzea: baina nire nahira erori gabe, nire iritzira bildua izanen zara azkenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.
Sentikor natzaio orobat zure kontseiluak iradoki dituen adiskidantzari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 68. orr.
Paristar sentikorren gogoan zirrara sakona eragiteko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 132. orr.
Poeta sentikorra, gazte sentibera. Berria - Kultura 2004-02-22
Eguraldi koska bakoitzarekiko guztiz sentikor azaltzen dira sagarrondotto xumeok. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.
Nataliaren ukitu leuna sorbaldan, hatz sentikor hura marra bertikal bat marraztuz bere azalean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.
Organo sentikor eta praktikoa da belarria, baina ez da, bihotza bezala, bizitzeko guztiz beharrezkoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.
Klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
Cuvier baleen sonar sistema oso sentikorra da, eta erdi mailako frekuentzia erabiltzen du. Berria - Gaiak 2004-08-07
Gune sentikor horien azpiko nerbio-amaierak aztertzen badira [...] denak berdinak direla ikusten da; ezerk ez du adierazten zergatik erantzuten dieten estimulu desberdinei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Argazkiari begira, paper sentikorrean geldituriko indizeetatik ahalik eta erantzun gehien jaso nahian dabil. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.
Emultsio sentikorrean zehar igarotzean baliatu ez den argiaren parte bat, zeluloidearen oinarriak islaturik edo barreiaturik, geruza sentikorretara irits daiteke atzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Film horrek, sentikorragoa izanik ere, irudi pikortsuagoa ematen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
Begiak puntu baterainokoan argazki-makina baten antza badu ere, erretina-xafla sentikor bat balitz bezala ikus badaiteke ere, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Larruazaleko gune batzuk beroarekiko dira sentikorrak; beste batzuk, hotzarekiko, eta beste batzuk, berriz, presioarekiko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Baditu zelula batzuk presioarekiko sentikor direnak, arteria handietan, bai eta beste zelula batzuk ere zabaldurarekiko sentikor direnak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.
Nerbio-amaierak oso sentikorrak dira beroarekiko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.
Garunaren berezko jarduera elektrikoa detektatzeko gai den erregistragailu sentikor bat da elektroentzefalograma. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.
[Erretina] zelula argi-sentikorrez eta bestelako ehunez osatutako pila korapilatsu baten azpian dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.
Film edo plaka argi-sentikor bat, han eratuko baita argazkilariak atera nahi duen objektuaren edo eszenaren irudia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 88. orr.
Beste pasarte batzuk bertan dituzu, soinu apartarekin eta Cassandra Wilson, Irvin Mayfield Jr (unerik sentikorrena), Aaron Neville eta Buckwheat Zydecoren eskutik, besteak beste. Berria - Kultura 2006-01-12
Une horietan, balada sentikorrak nagusi egiten direnean, Flaco Jimenez handiaren laguntza dauka, haren akordeoiaren intziriak Downsen beraren ahotsarekin bat eginez. Berria - Kultura 2006-03-23
Ahots lodi eta doinu sentikorrean, horrelako zerbait kantatu zuen, gutxi gorabehera: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.
Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan, nork doluminik sentikorrena adierazteko lehian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Jean bere senarrari, seme alaberi, herren, suhi eta familiako guzieri, gure dolumin sentikorrak. Herria 2005-02-03
Mintzaldi sentikorrak erran dituzte. Herria 2003-02-27
Ziur dakit Lizardiri buruzko Orixeren olerki batetik hartutako hitz sentikorrak direla. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.
Modu honetara, omenaldi xumea eta sentikorra eskainiko diote herriko olerkariari. Berria - Harian 2005-08-02
izaki sentikor (4)