Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskarmentuz daki emazteen larruazal leuna sendagarri hauta dela buruko minendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 301. orr.
Ene herriminaren arintzeko sendagarri egokiagorik ez zezakeen Fanchek asma. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.
Izan ere, sendagarri naturalak dira belarrak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.
Oin puztu eta gorrituetarako sendagarri bila. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 56. orr.
Nagorek, izena ahazturik dudan krema sendagarri bat jarri zidan barnean, arreta handiz, inguruko odola ongi garbitu ondoren. Aitor Arana «Onan», 2000 - 58. orr.
Izan ere, 2000. urtean Donostiako Perla zentroa bisitatu eta erabiltzen ari zen lokatz sendagarri asko Israeldik zekartela jakin zuten. Berria - Gaiak 2004-12-01
Mihura oso gutxitan sortzen da zuhaitz horietan; baina han aurkitzen dutenean, zeremonia larri batean biltzen dute eta gaitz ororen sendagarri aldarrikatzen dute. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.
Bi ipuru klaseokiko gizakiak erakutsi duen jaiera eta sinesmena arrunt zaharra eta ugaria da; lehen esanaz gain, ipuruaren azala eta fruituak mila gaitzen sendagarri erabili izan baititu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.
Beste zatia [...] Irisarriren jauregian geratu zen, Safo eta Egearekin batera, haien minaren min, hain oihuaren oihu, haien gaitzen sendagarri izan ezik, haien beraien kontsolagarri izan nahian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.
Filosofoak ongi erran zuen bezala, heriotza da gaitz guztien sendagarri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.
Nikolas Loyseleur maistru jaunak esan zuen iruditzen zitzaiola ezen, neskaren arimaren sendagarri, on zatekeela torturapean ezartzea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.
Grenobleraino ez zuten arazo handirik izan, Robespierreren pasa-agiria mirakuluzkoa baitzen ausaz, gaitzen sendagarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.
Desio zuen edari hura Emaile eskuzabalak eskuratu ziola, ez hainbeste atseginaren asegarri, osasunaren sendagarri baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.
Laboaren ahots apala entzun zen bozgorailuan, Leteren hitzak kantatzen, plazan zeudenen begien eta sentimenduen gorritasuna laztantzen bezala, etsipenaren sendagarri: [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 144. orr.
· Bere hitza bidali zien sendagarri, eta hondamenditik atera. Elizen arteko biblia Sal 107,20