Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sendagai (313 agerraldi, 52 liburu eta 122 artikulutan) 1 iz eritasun edo gaitz bat sendatzeko erabiltzen den gaia. ik sendagarri; erremedio; sendabide.

Azarias, ene anaia, zein sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik?  Elizen arteko biblia   Tb 6,7

Deitu zituen medikuak, bainu-aldiak hartu, sendagai ugari saiatu, baina dena alferrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Homeopata batengana ere joan ginen, eta hark ere sendagai batzuk eman zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Sendagaiek eragindako alergia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

-Erabil ezazu zeure sendagai horietako bat -esan zion Cumhailek burlati.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Mediku eta petrikilo guztiek beren sendagaiak eskaini arren, erregea ez zen osatzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.

Pulmicort sendagaia botika guztietan eros daiteke.  Berria - Kirola   2004-06-17

Tinko eta lasai hartu zuen erabakia: sendagaiak utzi, eta azken asteetan jateari ere uko egin zion; ura eta zukuak besterik ez zituen hartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.

Diru dezente pagatuz botikan sendagai bat erostea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Alzheimerra geratzeko sendagaia bidean da.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Erabilitako enplasto eta beste sendagaiek ez zioten inolako lasaibiderik ekarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Artemisina izeneko sendagai bat erabiltzen du OMEk malariaren kontrako ohiko botikekiko erresistente direnak artatzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Hanturaren kontrako sendagai guztien artean estimatuena zen Vioxx.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Bila sendagaiak haren zaurientzat, ea sendatzen den.  Elizen arteko biblia   Jr 51,8

2 (izenondoekin)

Hartu behazuna, bihotza eta gibela, eta gorde itzazu, sendagai onak baitira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Oinazeak beraren indarrentzat jasanezinak bihurtu zirelarik, bere gogoz kontra izanik ere, ezinbestekoa gertatu zen haren gorputza sendagai aringarriz zaintzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

Sendagai generikoek izen komertziala duten sendagaien konposizio berbera dute, baina askoz merkeagoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Jatekoaren osagai gisa saltzen dituzte botikok eta sendagai naturalak direla esaten dute.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Bazirela, beharbada, beste aukera batzuk, sendagai kimikoetatik kanpo, medikuntza alternatiboan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.

Bi gaixorekin egin zen saioa, sendagai berria injektatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Droga edo sendagai indartsu bat eman zaie.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Artean ez baitziren sendagai retrobiralak sortu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.

Roche botika etxearen Tamiflu da hegaztiaren gripearen kontrako sendagai eraginkor bakarra.  Berria - Harian   2005-08-26

Ganbelako belarra, herriak gordea, gaixo zeuden abereentzat sendagai miragarri [...] gertatu baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Aletu berri diren sekuentzietan eta geneetan oinarrituriko sendagai iraultzaile berriak garatuko direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arma produkzioan gertatutako gorakada izan daiteke, edo eskolen eraikuntzari edo sendagai produkzioari esker izandako gorakadak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

Europako Batzordeak Bayer eta Roche sendagai ekoizleen bat-egitea onartu du.  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Elikadura, ur eta sendagai behar gorrian gaude.  Berria - Mundua   2004-12-05

AEBetako jaki eta sendagai agintaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

4 (izenondo gisa)

Zeren eta gaitz hura ez baitzen sendagai, ez sendakizun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

5 irud/hed

Harrokeria dogmatikoaren aurkako sendagai gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Frustrazioaren aurrean sendagai bakarra ikasteko gogoa zela azaldu zuen adituak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Helduleku egokia izan daiteke Kopa, taldearen ajeentzako sendagai eraginkorra, epe motzean behintzat.  Berria - Kirola   2004-11-10

Betiko arerioari irabaztea baino sendagai eraginkorragorik ez dago.  Berria - Gaiak   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus