Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

semantiko 1 izond semantikari dagokiona; esanahiari dagokiona. ik semantika 2.

Frantziskoren garaian diligenter adberbioak galdua zuen bere jatorrizko balio semantikoa (diligere=maitatu) eta "arretaz, arduraz" esan nahi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Izan ere, alor semantiko zabal-zabala du "errepikapen" hitzak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

Lokalismoa, kosmopolitismoa, sustraiak, aberria eta arlo semantiko bereko hainbat kontzeptu izango dituzte aztergaieta eztabaidagai Bernardo Atxagak [...] eta beste hainbat idazlek.  Berria - Kultura   2004-06-02

Sarrerarekin batera kategoria gramatikala eta ohar semantikoak sartu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Gaur egunean, hats hitza, espainoleko aliento esateko besterik baliatzen ez badugu ere kasik, harrigarria baita behialako euskara bizian erakutsi duen ugaritasun semantikoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 108. orr.

Esaldiek eduki semantikoa dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Hitz horren eremu semantikoaren zehazgabetasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Ikusten da enuntziazio-maila honetako deskribapena ezin dela egin ez azterketa formal baten bidez, ez ikerketa semantiko baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Froga honek ez luke inolako kutsu semantikorik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 136. orr.

Argi dirudi, beraz, hizkuntzaren ezaugarri formalen eta semantikoen artean badela lotura ukaezina, perfektoa ez den arren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Eztabaida semantikoekin geratzea zinismo ariketa bat iruditzen zait.  Berria - Harian   2006-03-24

Gatazka guztiek bere fase semantikoa ere badutela erakutsi du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Doris Allen psikologoak "defizit semantiko-pragmatiko"tzat deskribatzen du autismoaren alderdi hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

2 irud/hed

-Irudi autonomoa vs. sekuentziako irudia: oraingo honetan semantikoa da, batez ere, irizpidea, sekuentzia beren esanahiak lotzen dituen irudi sail bat baita izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Gertaera bat "une" baten bitartez irudikatzea keinuen, jarreren, eszena-antolamenduaren kodeketa semantikoetan oinarrituta baizik ezin daiteke egin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Paradoxa badirudi ere, ordea, esango litzateke ustez "iruditsuagoa" den prozesu semantiko hori, "ikusmenezko pentsamenduari" atxikiago behar lukeen prozesu semantiko hori, hitzari ez ezik literaturari zehazki atxikirik ez bada ezin uler daitekeela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

3 (logikan)

Semantikaren arloan bagaude, aldiz, aztertzen direnen artean honako hauek lirateke: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, ondoriotasun semantikoa, baliokidetza semantikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Tarskiren "Egiaren kontzepzio semantikoa".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Metahizkuntzaren eremuan oso erraza da "egia" "asegarritasun" bezalako kontzeptu semantikoetara laburtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

B A-ren ondorio semantikoa bada, sinboloetan honela idatziko dugu: A=B. Logika bati eska diezazkiokegun propietate metalogiko garrantzitsuenen artean bi aipatuko ditugu hemen: zuzentasuna eta osotasun semantikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

Logika bat proposatzen denean, logika horrek dituen propietate sintaktiko eta semantikoak aztertzea da logikarien zeregin nagusietariko bat -edota propietate sintaktiko eta semantikoen artean korrespondentziarik edo loturarik ote dagoen-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

A eta B formulak baliokide semantikoak direla esango dugu, eta sinbolikoki A B idatziko, baldin eta bakarrik baldin A eta B-k egia-taula bera badute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus