Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

semantika 1 iz hitzen esanahiaz diharduen hizkuntzalaritzaren adarra; ikurren eta dagozkien gauzakien arteko harremanen azterketa.

Lexikologia eta Semantika irakatsi ditu.  Berria - Kultura   2004-05-29

Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Semantikan adituek badute zer azterturik hizkera ekonomikoan, non terminologia emozionala den nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Sistema postidealisten jarrerak elkartuz doaz, bai filosofia anglosaxoian, bai filosofia kontinentalean: hizkuntzaren aldetik, sintaxia, semantika eta pragmatika bateratzen hasi dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Arretaz ibili behar da Semiologia, eta esanahi aldaketak aztertzen dituen zientzia, Semantika alegia, ez nahasteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 281. orr.

Etimologiak hitz bat aztergai hartzen duenean, fonetika, morfologia, semantika eta abarretik hartuko ditu aldizka hitz horren azterketarako behar duen guztia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 232. orr.

Zelula-masatxo horrexen barruan daude algebra eta musika, sintaxia eta semantika, geometria eta kontrapuntua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Euskal Herria 2050. urtean irudikatzea, irudimena nahiz etorkizunerako semantika osoa eraikitzeko gonbidapena luzatuz.  Berria - Kultura   2004-06-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik semantiko.

Semantika-hausnarketa sistematikoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Teoria hau iker-alor erabat formala izango dela agintzea erraz batera daiteke semantika-teoria paralelo batekiko bilbatze iradokitzaile eta esanguratsuak izan ditzan nahi izatearekin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 140. orr.

Erreferentziaren oinarrizko semantika prozesuaren kasu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Hizkuntza naturalek egiten dituzten semantika eta sintaxi bereizkuntzek mundu naturalaz egiten diren bereizkuntza desberdinak islatzen baitituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Semantika irakasle zenetik hasita Eguzkitzaren ibilbide emankorra ekarri zuen gogora Fernandezek.  Berria - Kultura   2004-10-07

3 (logikan)

Aurkez dezagun orain logika honentzako semantika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Semantikako kontzeptuen formulazioa errazteko definizio batzuk behar ditugu lehenago: xi aldagaiak azalpen lotua izango du formula batean, xi edo xi adierazpen kuantifikatuaren eraginpean baldin badago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Egiazkoa eta faltsua egia-balioak 1 eta 0-ren bidez adierazten baditugu, proposizioen logikaren semantika sinbolikoki honako taula honen bidez adieraziko genuke: [...]. Beste logika batzuk sortu dira baldintzatzaile desberdinak edo baldintzatzailearentzat beste semantika batzuk definituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

Defini dezagun errekurtsiboki semantika, konektatzaile horiek dituzten formulentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Ez da kontuan hartzen formulen esanahia, hori semantikan azaltzen den kontzeptua baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Mundu posibleen semantikak Fregeren zentzu kontzeptuaren pareko den bat darabil: termino singular batek edo predikatu batek estentsio bat eta intentsio bat (edo "zentzu" fregear bat) dauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Behin hizkuntzarentzako interpretazioa definitu eta gero, semantikako kontzeptu nagusiak definitzen has gaitezke, hala nola: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

4 esanahia.

Ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

Hau ez da semantika kontu hutsa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Alkate hitzak semantika zabala izandu du gizaldietan barrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Semantika ugaria eta sorburu iluna du tobera hitzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.

Krisialdiko egoera soziopolitiko aldakorretan ohiko adieren eta terminoen semantika nola aldatzen den.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Hiztunak esapideak sortzeko eta bere gramatikakotzat ezagutzeko duen gaitasunak ez du zerikusirik esanahiarekin (semantikarekin).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal semantika (3); hitzaren semantika (4)

sintaxiaren eta semantikaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus