Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauaren eta egunaren etengabeko sekuentziak zehazten du zehaztasun konkreturik gabe denboraren joana. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.
Tartekatze perfektuaz ari garenean (k-b-k-b-k-b), banana hitza da nazioartean erabili ohi den izena, fruitu horren ingelesezko -eta euskarazko- hitzak sekuentzia hori betetzen baitu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Heroien arraza bat brontzezko arrazaren eta burdinazko arrazaren artean sartzea garbi dago geroko burutazioa dela, olerkiaren sekuentzia, simetria eta zentzua apurtzen duena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.
Ezagutzen ez dugun hizkuntza bat entzuten dugunean, ez gara gai esateko hotsen sekuentzia nola aztertu behar den. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 138. orr.
Hor gertakariren batek begitartea iluntzen diola ematen du, zoriontsu zeneko irudien sekuentzia etenez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.
Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Sekuentzia baten moduan funtzionatzen du, ez da bat-bateko kontua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.
Txinatar kapitalismoa prest dago gaur Txinako kontinente-eremua bere mendean hartzeko, Europako aldi merkantilista biziki gogorarazten duen sekuentzia batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.
Garbi dago, ordea, ezin dugula aurreikusi bihar-etzi historia egingo duten gertakarien sekuentzia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.
Ikertzaileen artean bi talde egin ziren, norgehiagoka, nork identifikatu lehenago ADNaren atalkako sekuentzia hori. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.
Elementuak, galaxiak, izarrak, Lurra sorrarazi duten aldian aldiko gertakarien sekuentzian haietariko batzuk gauzatu ez balira, gerta zitekeen ez izatea hostorik zuhaitzetan, ez eta zuhaitzik ere, ez eta, apika, mundu bizirik batere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.
Gertaera diskurtsiboen esparrua, berriz, formulatuak izan diren sekuentzia linguistiko hutsen multzoa da. Bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.
Entzima horiek guztiz ere espezifikoak ziren: bakoitzak ADN sekuentzia labur jakin bat ezagutzen zuen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.
Badira, gehien-gehienetan, sekuentzia ez-kodetzaile batzuk -intronak- tartekatuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.
Era orokor batean esan daiteke hizkuntza osagaien sekuentzia-enuntziatua dela. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 115. orr.
Errua "sekuentzia-arazo"ei egozten bazien ere, bazirudien pertsonaiekiko enpatiarik ezak sortzen ziola arazoa, eta zio eta asmoen joko katramilatua ez ulertzeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Ume normalek garapen-sekuentzia bat pasatu behar izaten dute urratsez urrats, hasi zirrimarrak egitetik eta irudi eskematiko eta geometrikoekin jarraituz, zapaburu ("tadpole") estiloko irudietaraino iritsi arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Gerora, berriz, ikurren bidez irudikatuko zituen soinu sekuentzia haiek egunen batean, idazkuntza asmatuko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 186. orr.
Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia) eta ez dira gauza, ikusmena dugunok bezala, aldi bereko ikusmenezko pertzepziorako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.
Proteina bakoitza aminoazido-sekuentzia batek osatua da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Gene bakoitza nukleotido-sekuentzia berezi batek osatua da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Proteina baten baitako aminoazido-sekuentzia, jakina denez, proteina hori determinatzen duen genearen baitako nukleotido-sekuentziak kodetzen du. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Ivan Beldurgarria filmeko orgiaren sekuentzian. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.
Irrikan egon nintzen ea sekuentziaren batean aitona ikusten nuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.
Segida bereko edo sekuentzia bereko bi irudi finkoren artean badela bitarte bat (denborazkoa). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
-Irudi autonomoa vs. sekuentziako irudia: oraingo honetan semantikoa da, batez ere, irizpidea, sekuentzia beren esanahiak lotzen dituen irudi sail bat baita izatez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.
Lau marrazki ziren, nik kontatutako ipuinaren sekuentzia osatzen zutenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.
Gogora dezagun badirela, gainera, irudi finko eta narraziozkoen sekuentziak (komikian, pinturan), bideratzen duten narraziozko edukiarengatik, neurri bateraino bederen filmeko sekuentziarekin aldera daitezkeenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Gurutze-bideen adibidea aipatzen du, elizetan Kristoren nekaldia irudikatuz egon ohi diren hamalau irudizko sekuentziak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.
Hor ditugu, adibidez, hainbat sekuentziatan erabilitako testura aldaketak, kameraren mugimendu azkarrak eta ahotsik gabe musika hutsarekin utzitako eszenak. Berria - Kultura 2006-03-08
Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek osatzen dute musika kadentzia bat. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Komikietakoa dirudien ekintzen sekuentzia geldoan Platoan lehiakidearen sekuentzia eskatologiko gogoangarrienak pasatzen dizkigute: Vanessa dutxan, Vanessa kaka-lekuan, Vanessa tetrabrikeko ardoaz mozkortuta konpresa zikina aldatzen... Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.
Russellek hitzaurre moduan edo diktadorearen ametsa balitz bezala -flash back antzeko batean- txertatu nahi zuen sekuentzia multzo hura. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.
Duane Michalsek historiatxo bat [...] kontatzen duen argazki-sekuentzia batean, elkarren segidako argazkien arteko denborazko hutsarteak denbora diegetiko koherente batean du erreferentzia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Bazinek ere arrazoiz mantendu ahal izan du plano-sekuentziak hainbesteko errealitate-sentipena ematen duela non errealitatearen oso irudikapen modu berezi bat gertatzen baita hartan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.
Pintura-sekuentzia tradizionaletan (gurutze-bidea da hemen ere prototipoa), sketch erdi-autonomo bat irudikatzen du irudi bakoitzak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Surrealismotik gertu dauden musika sekuentziak. Berria - Kultura 2004-12-29
adn sekuentzia (4); adnko nukleotidoen sekuentzia (3); aminoazido sekuentzia (4); nukleotido sekuentzia (4); nukleotidoen sekuentzia (3); nukleotidoen sekuentzia zifratua (3); sekuentzia osoa (3)