Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasarte 1 iz idazlan baten zatia, halako batasuna agertzen duena.

Erregutu nion pasarte bat, laburra badarik ere, irakur ziezadala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.

Badirudi, Zizeronek dakarren apaizburuen liburuen pasarte baten arabera, erromatarren artean bazirela delitu ordainezinak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.

Bigarren erreakzio hori izan nuen nik "eskaleen" pasartea irakurri nuenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Irakurri 44. orrialdeko pasartea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Peru Abarkak, liburuko pasarteetako batean, Peru eta Marixeren herri-ipuingintza arbuiatzen du, eta ipuin gatz-gabeak direla esaten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.

San Joanen ebanjelioa irakurtzeko eskatu zien, pasarte honetan hasiz: Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Pentsatzea, aztertzea, asmatzea -ziostan beste pasarte batean- ez dira egintza bitxiak, adimenduaren arnasa arrunta baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Liburuko lekukotasun ugarietatik honako pasarte hau aldatuko dut (Lancre 1613 2004: 41): [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 30. orr.

Arima ez dela zeruan kreatzen, baina bai gorputzaren baitan eta ez gorputzera isuri aitzin, isurtzen delarik baizik, pasarte bereko 2. zenbakian erraten den bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Hauetakoak dira Fededun guztiei Gutuna, Ordena osoari Gutuna eta Lehen Erregela-ko zenbait pasarte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Idazlearen haurtzaroari buruzko hiruzpalau pasarte ondo aztertuak zituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Era berean, pasarte horren azalgarri, esan zen: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 47. orr.

EAEko Unibertsitate Legearen bost pasarte eraman ditu auzitara Espainiako Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Azken hiru liburuetan Hasiera 1, 1-31 pasartearen komentario alegorikoarekin amaitzen du bere Aitortzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Pasartea iluna da eta eztabaida franko sortu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

2 (izenondoekin)

Beste behin, Erroman kardinal baten etxean zegoela, pasarte ilun batzuei buruz galdetu zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.

Pasarte luze samarra hartu dut, zer galdurik ez daukana baina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 37. orr.

Liburua 99 pasarte laburrek osatzen dute.  Berria - Kultura   2006-01-12

Baditu pasarte liriko eta filosofiko sinesgarri polit askoak. Badakizu, halaber, doktoreen pasarte ospetsu hura, eta nahi nuke hitz guztiak horien antzekoa izan litezen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Pasea gaitezen haren testuetan, pasarte nabarmentxo batzuk han-hemen buruxkatuz: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Hona gutunaren pasarte interesgarrienak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 112. orr.

Sentipen bikoitz berbera dago liburuko pasarte zirraragarrienetako batean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.

Pasarte zirikagarriak gorabehera, doinu serioa zuen gutunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Honatx, esaten dudana frogatzen duten pasarte adierazgarri batzuk.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.

Predikarien Ordenako anaia baten eskariz, pasarte profetiko bat azaldu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Jerusalemeko eta Babiloniako Talmudetako pasarte alegoriko baten aipamena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

Lehen bi zutabeetan 1 Zel-ren zenbakia eta gaia aurkituko ditugu, eta gainerako zutabeetan beste iturrietako pasarte paraleloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ebanjelio-pasarteak idatzita dauden liburua hartu eta Jaunari erregutu nion bere nahia erakusteko, liburua lehen aldiz zabaltzean.  Berria - Kirola   2004-04-29

Adiskidearen heriotzaren zer-nolakoei buruzkoak batzuk; beste batzuk, berriz, gutunean aipatutako matematika-pasarteei zegozkien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

4 irud/hed

Imanol Muruaren bizitzaren pasarte nagusiak bildu ditu Torrealdaik liburuan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Gauzak argitu nahian edo, zuri-beltzeko pelikula-pasarte solteak ikusten dira.  Berria - Kultura   2004-01-27

1944ko abuztuaren 11n Lyondik abiatu zen tren-sailean, 78.ean hain zuzen ere, idatzi zuen bizi-pasarte zail haren testigantza hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.

5 (musika-lanetan)

Une askotan, orkestrak azpian utzi zuen, eta pasarte zailenetan arazoak zituela ematen zuen. piano hutsarekin aritzeak pasarte lasaietara eramaten zuen musikaria askotan.  Berria - Kultura   2004-09-21

Operako pasarterik gozoenak Darina Takova abeslari bulgariarrari egokituko zaizkio.  Berria - Kultura   2004-08-31

Giacomo Pucciniren operaren bigarren ekitaldiko pasarte hura, esate baterako.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.

Musika aberatsa, liturgiarako pentsatua eta pasarte bete eta sendoak eskaintzen dituena.  Berria - Kultura   2004-08-21

Pasarte batzuetan sei edo zazpi piano entzungo dira aldi berean, bata bestearen gainetik grabatuak.  Berria - Kultura   2006-04-30

Diskoan azalduko den kantu baten moldaketa egin dut, hamabi minutukoa, eta hortik lau minutuko pasarte bat atera dugu irratirako.  Berria - Kultura   2004-10-21

6 (musika-lanetan, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abesti pasarte batzuk kantatu nituen ahotsa jaso gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Anitzetan, zenbait musika-pasarte entzutean, negarrez hasten nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

Haien irakaspen psikodelikoak pop pasarteekin uztartzen ditu.  Berria - Kultura   2006-03-23

Hala, swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean.  Berria - Kultura   2004-12-30

Dantza pasarteetan guztiz atsegina da dantzarien gorputzak Madariagaren musikaren eraginez eroaten uzten ikustea.  Berria - Kultura   2004-11-21

7 pasagunea, pasabidea.

Itsas zati hura berreskuratzeko aldarrikapen historikoa lehentasuna hartu du azken hilabeteotan, batez ere, pasartea Boliviako Goi Lautadan dauden gas naturalaren erreserbak esportatzeko aukera ezin hobea delako.  Berria - Mundua   2004-01-13

Boliviako itsas pasartea.  Berria - Mundua   2004-01-13

Bere itsas pasartea zen eta, ondorioz, bere lehengaiak munduratzeko bide errazena ere.  Berria - Mundua   2004-01-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus