Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiritarrek askatasuna eta segurantza galduko lituzkete, salatzaileek ez lukete konbentzitzeko bitartekorik, ez eta salatuek ere beren burua zuritzekorik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 251. orr.
Nigan aurkitzen zuen, falta zituen segurantza eta babesa. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 141. orr.
Galdu egin du eguneroko erreferentziak ematen duen segurantza, eta babes bila mugitzen da oroitzapenen artean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.
Gure koloniak hain urrun egotea ez da haien segurantzarako eragozpena; izan ere, metropolia urrun badago hura defendatzeko, metropoliaren nazio etsaiak ere hura bezain urrun daude koloniak konkistatzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.
Eskema horrek segurantza sendotuko lizuke, bizitzan finkatuko, bermatuko zintuzke. «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.
Errudun zenak ordaintzen zuen fredum-a, berak egindako gehiegikeriek galarazi zioten bake eta segurantzaren truke, babesari esker berreskuratu egin baitzitzakeen; baina haur batek ez zuen bere segurantza galtzen; ez zen pertsona, eta ezin pertsonen artetik kanporatua izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 292. orr.
Hurtzaroan, segurantza gose gara guztiok eta, gero, burasoek eta haien laguntzaileek eskaintzen digute jakintsuki beren segurantza. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.
Segurantza harrigarri batekin mutikoa zutitzen da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 144. orr.
Bitarteko bat da objektua, aitzakia bat, segurtasuna ematen du, segurantza, konfiantza. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.
Idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.
Halako segurantzaz ari zen kontari, non asaldatu ere ez baitzen egin seiak aldi berean irri erotan lehertu ginenean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.
Gerra askotan ibilitako jokalariak dira, baina Savo Milosevicek segurantza osoa ematen digu, zalantzarik ez genuen izan. Berria - Kirola 2004-08-25
Afektu horietatik zalantza kentzen bada, Itxaropenetik Segurantza dator, eta Beldurretik Etsipena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.
Hori duk hori segurantza! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 121. orr.
Zu ere sekretuaren jakinaren gainean zaudelako segurantzak eztituko ditu bederen gabezia krudel horiek. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.
Erran gabe doa ez zituztela bahituak libre utziko, horien guztien gainean segurantzak erdietsi ezean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.
Tupustean zabaldu zuen kalerako atea, laguna metro eskas batzuetara egongo zelako segurantzan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 78. orr.
Gau hartan ez zuela etxean afalduko esan zuen gaztetxoak, amaren baimena lortuko zuela segurantza osoa adierazten zuen irribarre samur batez goxatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 49. orr.
Inork ez du bere orduaren segurantzarik, iristen den arte. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.
Ziurtasun horrek barregarri uzten ditu nire gainerako segurantza eta ebazpenak, nire kontu larri usteko guztiak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 115. orr.
Filosofiak eta zientziek -adimen hutsezko jakituriek, orokorrean- ezin didate eman ziurtasunaren segurantzarik. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 79. orr.
Jakob nirekin egotea, dena dela, marka ona zen; segurantza osoa nuen emakumeak igorria zuela niregana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.
Estatu hauetan nork bere ondasunez ustez daukan segurantza handiagoari esker, edozeri ekiten diote. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.
Pruden Gartzia Euskaltzaindiko Azkue Liburutegiko zuzendariak % 95eko segurantza du. Berria - Kultura 2004-03-09
Esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurantza faltarentzat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.
· Goizeko 11etan abiatuko dira Baionako ospitaletik, CPAM (eritasun segurantzaren egoitza) aitzinera joateko. Berria - Ekonomia 2004-03-09
Langabezia, zergak, gizarte segurantza eta justizia soziala dira buruzagi politikoek hizpide hartu dituzten gai nagusiak kanpaina honetan. Berria - Harian 2005-09-02
Berak aterako zuen lizentzia fiskala, berak emango zuen izena Gizarte Segurantzan. «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.
Gizarte Segurantzan kotizatzen hasten direnean. Berria - Harian 2005-05-11
Dendariek ez zuten oraindik gizarte-segurantzarik garai hartan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.
Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.
Kreditu-txartelak, autoaren matrikula, gizarte-segurantzako txartela, NAN, euskalduna eta espainola. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Gizarte Segurantzaren Hego Euskal Herriko bulegoren batera joan, paper bat bete eta Ipar Euskal Herrian aurkeztuz gero, Gizarte Segurantzaren zerbitzuak jasoko dituzte han. Berria - Harian 2005-03-05
Gizarte-segurantzako ikuskatzaile bat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.
Gizarte segurantza sistemei hobekien egokitzen zaien tasa da. Berria - Gaiak 2004-11-06
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Argitalpena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 337. orr.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak irakurri zuen agiria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 337. orr.
Indarrean da Parisek egindako Segurantza Sozialaren erreforma. Berria - Harian 2006-01-04
Segurantza Sozialak sendagile erreferentzialaren orria helarazi du etxeetara. Berria - Harian 2006-01-04
Xahutzeak kontrolatzea da Segurantza Sozialaren helburua. Berria - Harian 2006-01-04
gizarte segurantza (152); gizarte segurantza ordaindu (3); gizarte segurantza saila (4); gizarte segurantza sailak (14); gizarte segurantza sailaren (7); gizarte segurantza sailburu (15); gizarte segurantza sailburua (5); gizarte segurantza sailburuak (16); nire segurantza (3)
segurantza ematen (3); segurantza eta babes (3); segurantza osoa (7); segurantza sozialak (20); segurantza sozialaren (9); segurantza sozialaren helburua (3)
gizarte segurantzak (40)
gizarte segurantzako (47); gizarte segurantzako atzerapenak (3); gizarte segurantzako kotizazioak (3); gizarte segurantzako sailburu (4)
gizarte segurantzan (40); gizarte segurantzan kotizatu (5)
espainiako gizarte segurantzaren (4); gizarte segurantzaren (100); gizarte segurantzaren erreforma (9); gizarte segurantzaren erreformaren (3); gizarte segurantzaren eskumena (3); gizarte segurantzaren galera (4); gizarte segurantzaren kotizazioa (3); gizarte segurantzaren kudeaketa (5); segurantzaren egoitza (3)
gizarte segurantzari (28); gizarte segurantzari buruz (3); gizarte segurantzari ordaintzen (3)
geroko segurantzarik (3); gizarte segurantzarik gabe (4); segurantzarik gabe (7)