Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziurtasun 1 iz ziurra denaren nolakotasuna, duda edo zalantzarik eza. ik segurtasun 8.

Zalantzaren eta ziurtasunaren artean ez zegoen erdibiderik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.

Uste hau ziurtasun bihurtzea nahi nuke.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 173. orr.

Bertze bat -Ximurra- ziurtasun eta susmo gaiztoenek pipiatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Munduaren eta egia matematikoen ziurtasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 50. orr.

Ez du sekula fedeak izanen jakintzaren zehaztasunik ez ziurtasunik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Betiko bizitza zoriontsuaren ziurtasuna izango dutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 968. orr.

Onargarritasun subjektiboak uste osoa izena du (niretzat), objektiboak ziurtasuna (edonorentzat).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Gizarte ikaratuak ziurtasuna bilatzen du; gizarte zeharo ikaratuak, zeharoko ziurtasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Ezagutza egiazkoaren (ziurtasunaren) bermea arrazoimen hutsean dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Horixe bera zen ni aztoratzen, artegatzen ninduena, eta nire ziurtasuna nolabait ahultzen zuena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 210. orr.

Nik oso argi ikusten dut zientzia guztien egiaren ziurtasuna Jainkoaren egiaren ezagupenean datzala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Frogak ezagutzen direnean eta delituaren ziurtasuna dagoenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 87. orr.

Zuei dagokizuenez, guk agindutako guztia egiten duzuen ziurtasuna ematen digu Jaunak.  Elizen arteko biblia   2 Ts 3,4

Baita berak erakusten zuen ziurtasuna ere: agurtzerakoan emandako musua, besotik heldu izana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Norbere buruarekiko ziurtasuna eta sortzeko gaitasuna dira, azken baten, hizkuntza jakitearen ezaugarria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 132. orr.

Lajos asaldatu egin zen hitz haiekin, ziurtasuna galdu zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Zalantzatik ziurtasunera: Jenio Maltzurraz harantzago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 354. orr.

-Hori dela eta, etxebizitza bat alokatu zuen Oviedon -jarraitu zuen O-k istorioaren bukaera ondo dakienaren ziurtasunaz-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 105. orr.

Orain hemen judizioen ziurtasunaz ari baikara objektuei dagokienez, eta ez gure adigai beren jatorriaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

Genoako Kapituluak erabaki zuen "anaiek idatziz bidal ziezaiotela Ministro jeneralari San Frantziskoren bizitzaz eta mirariez ziurtasunez zekiten guztia".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Adigai hauen anfibologiaren kausa iruzurtiaren argiketak onura handia du adimenaren mugak ziurtasunez determinatzearren eta segurtatzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

-Itsasoa -bilobak, ziurtasunez, erantzun.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 151. orr.

Ez zen jakin-mina, ziurtasunezko itxarote moduko zerbait baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Ebidentziarainoko ziurtasunarekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

Ziurtasunik eza ez zagon gauzetan, gure buruan baizik: ziurtasunik eza ezjakintasuna dun.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Gogoko ninduelako ziurtasuna izan nuen, ongi sentitzen zela nire ondoan, eta bi zerbezek sentiberatasuna areagotu ziotela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

Udaberriak hotza uxatzean, problema ebaztea lortuko zuelako ziurtasuna izan zuen bat-batean Abelek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Ziurtasunik gabe begiratzen zien Stephenek arrautza egosiei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Pronostikoak ziurtasunik gabea izan behar zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Galduko ez den oroitzapena da, itzala bezalakoa, lausoa, aldakorra, zehazgabea, ziurtasunik gabea, eta itzala bezalakoa, orobat, itzalaz bezala hartaz ere ez bainaiz libratuko nire arrazoiaren argitasunak dirauen artean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Gizaki huts garenon gogoetak kaxkarrak dira, gure ideiak ziurtasun gabeak.  Elizen arteko biblia   Jkd 9,14

Urri bezain ziurtasun gabeak dira gure organoek ematen dizkiguten berriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.

Enpresaburuen munduak ziurtasunak nahi ditu; hots, ongizate eta enplegua sortzen jarrai dezagun egoera egonkorra behar dugu.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Ziurtasun guztiak zalantzan jartzen ditu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uste osoa ez da ziurtasun logikoa, morala baizik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

Honi silogismo aritmetikoa esaten zaio, zeinean, logika eta aritmetika konbinatuz, ziurtasun bikoitza lortzen dugun eta bi aldiz zoriontsu egiten garen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.

Tarte luze baten ondoren itzuli zen handik, arestian baino ziurtasun handiagoz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Gero, ziurtasun handirik gabe bezala-: Triangelu bat da, triangelu isoszeles bat...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Etorkizunari ziurtasun minimo batez begiratzeko aukera.  Berria - Kultura   2004-11-10

Elizaren artzain honek fede eta ziurtasun osoz ezagutzen zuen Frantziskoren santutasun miragarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Guztiak osotara ziurtasun osoaren gai badira ere, lehenengoek ziurtasun intuitiboa duten heinean, bigarrenek, berriz, diskurtsiboa besterik ez duten bitartean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 98. orr.

Ziurtasun apodiktiko (filosofiko) ororen izari-araua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Ziurtasun morala, estu hartuta, probabilitate bat besterik ez dela pentsatzen duenari, desegin egingo zaio paradoxa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Ziurtasun galdua azkar berreskuratzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.

Dudarik gabe barkatuko diozu ama bati ondo gostarik baizik ez men egitea ziurtasun izugarri horri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 532. orr.

Edozein kasutan, aipaturiko ziurtasun horrek ondorio garbiak ditu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 112. orr.

Ni ziurtasun oinarrizkoaren edo naturalaren aldeko naiz, zalantzarik gabe.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 49. orr.

Hori ez dago sekula ziurtasun erabatekoz jakiterik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 21. orr.

Zeruko gorputzen higiduren lege nagusiek erabateko ziurtasuna eman zioten Kopernikok hasieran hipotesitzat soilik hartu zuenari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.

Gutxieneko ziurtasun juridikoa.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

-Nolabaiteko ziurtasun... fisikoa daukat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Ordu arte imajinatu, hamaika aldiz imajinatu nuen, baina inolako ziurtasunik gabe, noski.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Halako ziurtasuna erakusten zuen, non aztoraturik uzten baitzituen ingurukoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 21. orr.

Gure lanak ehuneko 99,99ko ziurtasuna eskatzen du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

%99ko ziurtasunarekin esan daiteke erasoaren egilea edo egileak ETAko kideak zirela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ziurtasun espresioa eta erakarpen ero hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 58. orr.

Biblia, Croce, geometria, fisika, ziurtasun-iturri begitantzen zitzaizkigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Ardi eta txahal inozo galantak, horretan bilatzen dutenak ziurtasun-bermea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 198. orr.

Orain arte Metafisikak ziurtasun-ezaren eta kontraesanaren hain zalantzazko egoeran iraun izana.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.

Aski da pazientziaz eta ulergarritasunaz ziurtasun-ez hartatik askatzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.

Ezin onartu zuen Agustinek segurtasun gabezia hori, ziurtasun falta hori.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Iraultzan bereganatu zuen ziurtasun-irudia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Ezagutzaren jatorriari edota objektuen ezberdintasunaren araberako zenbait ziurtasun-motari buruzko atal metafisikoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Ziurtasun maila hizkuntza berreraiketetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 268. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere giza ziurtasun naturalaz behin-behineko abstrakzioa egin eta arrazoimenaren ezagutza ahalmenei buruzko azterketari ekitea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus