Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

segizio 1 iz hildako bati lagun egiten dioten pertsonen multzoa (ik beherago 7). ik ahuku.

Apaiza eta beretterra, zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran, eta larru-kolore bereko hamar bat gizon-emakume baino gehiago ez segizioan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Kachuri Gali kalean barna bazoaz, laster ikusiko duzu ahuku edo segizio zirraragarriren bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

Hildakoaren segizioari jarraitu diot eta ongi ohartu naiz bideaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Kanposanturako segizioa hunkigarria: oste jendetsuan ez zen hitzik batere entzuten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.

Hangu hirian, Ashura eguna ospatzen zuten 29 xiita hil ziren segizio baten aurka gertatutako eraso baten ondorioz.  Berria - Mundua   2006-02-10

2 lagun-egileen multzoa.

Beherexeago, karlista armadako jeneralek, eta segizioan etorritako beste agintariek ere, Erregeren keinuetan eta urratsetan zeukaten jarrita beren arreta guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

Aldi hartan Oton enperadorea segizio eta arrandia handiz igaro zen inguru haietatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Gero buruzut alde egin zuen segizio guztia atzetik zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.

Villagrandeko dukea Mantillanako kondearekin etorri zen, bakoitza bere emaztearekin eta bere segizioarekin -berrogeita hamarren bat pertsona orotara-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Makurtu, damari eskuan muin eman, eta lagundu zion aldameneko aretora, non bere segizioko gizonak zutik baitzeuden, zirkulu-erdia eginez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Goi pertsonaiez eta dotore apaindutako andreez osatutako segizio horri haien handitasunaren neurriko ingurunea eskaintzen zion areto nagusiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Klaudio, Gertrude, Laertes, Osrik, gorte-gizonak eta segiziokoak sartzen dira, turutaz eta danborrez, ezpata-jokorako tresnekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Puiuelo kalera abiatu zen segizioa, atzealdean Donostiako Orfeoia zihoala, ohorezko zutoihalarekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

3 (izenondoekin)

Orain dela hogeita hamar urte, goi mailako bidazti bat ez zen Siberian barrena abiatuko segizio eder batek lagundu ezean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Lehenengo lerroetan erregearen segizio pertsonaleko hamabi gizon zihoazen: izen handiko Zaldunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Artilleriako maisu handia eta emirraren zalditegiko burua, zaldizko uzbeken segizio bikaina atzetik zeramatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Gildor ikusi zuten, elfo ederrek osaturiko segizio handiarekin batera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.

Jende guztia bidera ateratzen zaio eta segizio jendetsua eratzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Herausteko geltokian [...] Napoleon III.a enperadorea bera topatu zuen zain; Bonaparte erraldoiaren iloba, segizio koloretsu batekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Gauza da, Bilboko Koralek (helduenak zein eta umeenak) non abestu, hara daramatela segizio nabarmena.  Berria - Kultura   2004-12-15

4 irud/hed

Gizonezkook, horrela, maitale ohiek osatzen duten mamuen segizio horretako partaide bihurtzen gara.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Mail-a alderik alde korritu zuen, errege-segizio guztian barrena, zurdazko zuzi izeki bat astinduz eskuan, printze pozoitzailearen gainean argi egin beharrez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Eztei-segizioa.  Elizen arteko biblia   Kt 3,6 tit

6 segida.

Ordura arte ikerketaren gaia izan den gertaeren segizio linealen lekua sakoneko erauzketa jokoek hartu dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Jakitekoa litzake hitz onomatopeiko honen segizio historikoa: pot, pot egin, poto, pototoa (alua, Goizuetan)...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

7 hileta-segizio

Edonola ere, egun hartako gertakaririk gogoangarriena ez zen hileta-segizio hura izan, Arantxaren ezezkoa baizik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.

Kale batean, hiru hileta segizio igaro zitzaizkion aurretik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 164. orr.

Hileta segizio eta ospakizunetan dena kontrolpean izateko ariketak egin zituen.  Berria - Mundua   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hileta segizio (3)

hileta segizioa (3)

segizioaren atzetik (3)

bere segizioko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus