Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahuku iz norbaiti, eskuarki hildako bati, lagun egiten dioten pertsonen multzoa. ik segizio; jarraigo.

Kachuri Gali kalean barna bazoaz, laster ikusiko duzu ahuku edo segizio zirraragarriren bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

Nahasmendu ikaragarrian oinez, bizikletaz edo motozikletaz doan jende piloa, ordea, ez da axolatzen ahukuan doazenen nahigabeaz, ez eta bidea egiteko atabalak eta latoiak joz ateratzen duten soinuaz ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

Xoxen bat botako ote dieten zain, alditxo batez haur batzuek jarraitu egiten diote ahukuari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 193. orr.

Ahukuaren atzealde itxurosoa pasatu, eta bi behatzaileak haren erlantzak eragindako itsutasun liluramenduzkotik beren onera etorri zirenean, esan zuen Almiranteak: [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus