Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
19 urteko mutila igande goizean hil zuten labana batekin sastatuta, Poliziaren arabera, «diru kontuengatik». Berria - Euskal Herria 2006-01-03
Ateratzen dut aiztoa jakatik, eta Kolomanen sabelean sastatzen dut. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.
Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.
Denver lanera eramateko etorri zela gizon zuria, eta Sethek sastatu egin zuela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 358. orr.
Urkilek burua sastatzen zioten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.
Tenedorearen puntan sastaturiko patata frijituak hortzartean kras-kras hausten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.
Ezpatari batek, sabelean hondoraino sastatzen zutelarik, ez zuen nik adinako ziztadarik sumatuko erraietan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.
Bezeroak ikusten nituen, nire eskoteko loreak jan nahian edo, hortzak nire lepoan sastatuz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.
Damak orduan ustekabeko minak sastaturik bezala begiratu zion, zurbil. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 61. orr.
Oraintxe bost urte pasatxo, eta atletaren heriotzak sastatuta, Andoni Egañak Euskaldunon Egunkaria-n argitara emandako agur gutuna dut hori. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 111. orr.
Lore adinera hel berri den zaldia, maitasun hegodunaren ezproiak sastaturik, behor artean berotzen denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.
Orein eta zezen sastatuen iduriak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.