Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sastakatu, sastaka(tu), sastakatzen (23 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean) 1 du ad sastakaia sartu. ik sastatu.

Behin, espaloian lo zegoela, gizon batek labanaz sastakatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 134. orr.

Christopher Marlowe hil arte sastakatu zuten taberna-liskar batean hogeita hamar urte bete gabe zituela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

44 urte zituen eta mozkorturik zegoen Michael McMorrow sastakatu, hil eta Central Parkeko aintzirara bota zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 48. orr.

Erasotzailea beste gizon bat sastakatzen saiatu zen Ego Gain kalean, baina ez zuen zauritu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Ganibeta haragian sastakatzeko gogo bizia sentitzen nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

Goiz batez, bere dendan sastakatua aurkitu zuten Nizam u'l Mulk bisirra, errege-kanpamenduaren erdi-erdian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

2 irud/hed

Begiradaz sastakatu zidan Fubukik barrua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus