Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero Seigarrenek sastada egin zion izterrean -sugearen hozkada balu bezala-, aitzakia gisa erabil zezan ez zelako garaiz heldu tabako-hostoen harrak astintzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.
Gizon batek TAOko langile baten aurka egin eta hainbat sastada eman zizkion langileari. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
C. hil zuen lepoan sastada bat emanda. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Hogeitaka sastada zituela, eta odolustuta hil zela. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 56. orr.
Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 92. orr.
Larri egon zen denbora batean, sastadak birikak zulatu baitzizkion. Berria - Kultura 2006-04-11
Zurbil zegoen laguna, arnasa ere ahalik eta pausatuen hartzen ahaleginduz, biriketan airea sartzeak berak bizkarreko ornoan zuen sastada gaiztotuko balio bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.
Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Txapeldunak sastada nabaritu zuen belaunean eta partida bertan behera uztea erabaki zuen. Berria - Kirola 2004-10-06
Buruzagien oihuak oihu, zartailuen sastadak sastada, liskarrak eta ezpatak agertu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.
Bidezidorrean behera hartu zuen gero, ezker-eskuin zeuden ote zuri, garo eta asunen sastadei erreparatu gabe. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Saruman Frodoren ondotik iragan zenean, eskuan zeraman sastakaiak distira egin zuen, eta sastada arina luzatu zion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.
Sastada hilgarria emateko asmoz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.
Sastada hotza sentitu zuen izterrean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 216. orr.
Orduantxe jabetu nintzen, izter batean sekulako sastada hartzearekin batera, egunak generamatzala, edo asteak, mokadurik probatu gabe! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.
Euskaldunok gure lurraldetasuna nola bizi dugun, horren gaineko sastada ironikotzat hartu behar zen, batez ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 20. orr.
Hobeto bereganatzen ditu bizitzaren kolpeak, maitasunaren sastadak barne, gazteak baino. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.
Eta nola sentitu nuen orduan ezintasunaren sastada erraietan, bizitzaz etsirik banengo bezala eta bizitzarekin etsaiturik! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.
Lagun katolikoek, haren exakzioen sastada pertsonalki zein ahaldunen bitartez hartzen zutenean, hitz garratzak erabiltzen zituzten haren kontra. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 236. orr.
Ikusiko duzu nola desagertzen diren berehala min-sastadak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 35. orr.
Bizkarra laztandu dio, hitz samurrak esan dizkio, mingain-sastada biziei begira egon da, eta bihotza beratu zaio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.
Etsipen sastada bat sentitu zuen haien aurpegietan mesfidantza zantzuak aurkitzerakoan, baina laster otu zitzaion ezinezkoa zela ezagut zezaten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 233. orr.