Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztada (185 agerraldi, 83 liburu eta 23 artikulutan; orobat zistada g.er. eta sastada g.er.) 1 iz ziztatzea, zizta.

Intsektuen ziztadak galarazteko, farmazietan hainbat produktu saltzen dituzte.  Berria - Harian   2005-08-06

Zaldiak eta zaldizkoak ezin ihes egin eskualde zingiratsu horren bazter guztiak betetzen dituzten intsektu dipteroen ziztadei. Liztor baten ziztada batek bezala suspertu ninduen aitormenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Marmoken ziztada saihesteko krema bat sortu dute Israelen.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Indizioaren ziztadak min pixka bat eman zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.

Min sakon bat jarri zaizu hankaren beheko aldean, eta, aldi berean, ziztadak sentitzen dituzu giltzurrunaren parean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.

Masailean milaka orratz ikusezinen ziztadak sentitzen nituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Eskuineko hankan milioika ziztada sentitzen nituen, oinazearen oinazez, armada oso bat zaldiz nire gainetik igarotzen ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Ziztada bat lokietan, dardara bat hanketan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

Ziztada hori minzorro bat da, organoen gauean modu bitxian esnatzen den halako toki jakin bateko kontzientzia gisako bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.

Hartu nuen sustoak ziztaden mina areagotu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Bere zaina ziztatu eta lauzpabost ordura gertatu zen, ziztadaren eragina jada iragana zenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

Ziztaden tamaina ikusita, arantza hauek oin beteko luzera izan behar dute.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

Pentsatzekoa da zer izango ote ziren Faulkner, Hemingway, Scott Fitzgerald, Lowry, Hammett, Chandler, J. Thompson, Capote... alkoholaren ziztadarik gabe.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Orduko ahotsa tristea iruditu zitzaion da Ruari, damuaren ziztadaz jota bezalakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Kontzientziaren ziztadak ez datoz espiritutik; bihotzaren fruituak dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

Gorrotoaren ziztadak min itzela eragin zidan arren, isilik segitu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

Pentsatzen hasteko ziztada bat behar izaten da, horretara bultzatuko zaituen zerbait.  Berria - Kultura   2004-02-25

Hitz haren ziztadaz anaia zertxobait minduta gelditu zela konturatzean [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Ez zeukaten mailaturik, ez eta ubeldurik, hozkarik edo ziztadarik ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Andresek gaixoa zertxobait animatu zuen, ziztada egiteko lekua xaboiz garbitu eta igurtzi zuen, eta trokarra neskaren sabel handituan sartu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Brastako mugimenduak ziztada mingarri bat eragin zidan saihetseko zaurian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Orduan erruaren ziztada mingarria nabaritu zuen bularrean josita.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 109. orr.

Halako batean, bihotzean sentitzen den ziztada hotz baten moduan, Frodo eta Sam etorri zitzaizkion gogora.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.

Haren usainak maisuaren akordua bizitzenago eginik, saminak ziztada itzelak jo zizkidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 281. orr.

Ziztada zorrotza nabaritu dut ezkerreko izterrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Iraganaren ziztada nabaria zuten aurpegiko azalean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Ziztada mingarria izan zen arren, handik apur batera barrua lasaitu egin zitzaidan; lekutan zeuden lehorrekoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.

Jostorratzenak bezalako ziztada zorrotzak sentitzen hasita nengoen lokietan, zizt-zazt, zizt-zazt, zizt-zazt.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Etxera itzultzeko gogoak ziztada jasanezina egin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

Larru-mintza dardaratu zitzaion Norari, eta sekulako ziztada sentitu zuen bihotzaren erdian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Askotan sentitzen dut -bolada batzuetan, ia egunero- buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Ezinezkoa zitzaidan lokietako mina ez zen beste ezertan kontzentratzea, denbora asko egin nuen buruko ziztaden mende.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Bat-bateko ziztada batek joa, arma eroria hartzera egin du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Danbateko sor bat sentitu nuen arroparen azpian, eta, aldi berean, sekulako ziztada izterraren goiko aldean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.

Hauxe bai ziztadarik onena, indartsuena, zoragarriena; azkar gorputzetik gora eta behera, buelta eta errebueltaka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Egeak ziztada moduko bat sentitu zuen bere barnean, bero eta gozoa, alai eta umoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

Lizarriturri baretu da Eladioren ziztada zaputzetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin ikusi nuen nola jarri zioten apomorfina-ziztada bat ezagutzen dudan parkinsondun bati, zurruntasuna eta "izoztea" arintzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Sei metro koadroko kaiola batean giltzapetuta dago, ez du egunik ez gaurik nabaritzen, ordu erdi oro esnarazten dute, argindar ziztadak ematen dizkion uhal bat ezarri diote gerrian.  Berria - Harian   2006-04-13

Kopetara eraman zuen eskua, orratz-ziztada baten moduko oinazea arintzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.

Lantza ziztada xamurra harturik jauzi egin dut.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 164. orr.

Nik neuk ere antzeko min ziztada bat sentitu nuen, udan hari uko egin eta beren esku utzi behar izan nuenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.

Hala eta guztiz ere, inoiz ere ez malur handiagorik, maitasun ziztadak jaso nituenean baino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.

Atsegin ziztada bat sentitu nuen zilean, guztiz ezustekoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.

Argazkiaren oin-oharra irakurri nuenean ez nintzen larritu; atsekabe-ziztada bat sentitu nuen nire baitan, asko jota.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.

Ezin zituen ekidin -zein tuntuna, ene, zein tuntuna!- bihozmin ziztada haiek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.

Oinaze ziztada urratzaile bat ere bai, puntu berean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Izu ziztada izoztu bat sentitu nuen garondoan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.

Bat-bateko beldur ziztada batek zeharkatu zidan bihotza, Patuaren aitzinean sentitzen den izu-ikara.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

Erru-ziztada batez, zera pentsatu nuen, dagoeneko ahanzten hasia nintzela aitaren aurpegiaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ziztada bat sentitu (8); ziztada batek (5); ziztada mingarria (4); ziztada nabaritu (4); ziztada zorrotzak (3)

intsektuen ziztadak (4); ziztadak sentitzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus