Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

saski 1 iz gauzak eramateko ontzia, berez zumitzez egina, gehienetan euskarririk gabea. ik otarre; zare; otzara.

Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.  Elizen arteko biblia   Lk 9,17

Lepoan saski bat zeraman zamaketari bat igaro zen, bizkarra oker-oker eginda zamaren azpian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Papera zimurtu, mezuari kasurik egin gabe, eta saskira bota zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Haiek saski batean ipini, eta Aladinen jauregira jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 226. orr.

Eseri orduko, afari oparoa atera zuten saski batetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.

Saskiek bazuten enplegu nasaia, hala nola Pasaiako portuan: arrainak saskietan ezartzen ziren itsasuntzietarik deskargatzerakoan.  Herria   2003-01-14

Sardinzarrez beteriko saski bat lurrera bota baitzuen ukondo kolpe batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.

Saski batean leihotik eraitsi ninduten harresian behera.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,33

Txoriak zebiltzan, gozokiei mokoka, nire buru gaineko saskian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Ondoan hiru asteko haurra zeukan, anega bateko saskian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

-Zer ikusten duzu, Amos? -galdetu zidan. -Saskia bete fruitu heldu -erantzun nion.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

Zure erradiadoreak saskia balitz bezalaxe galtzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kale saltzaileek beren postuak prestatu berriak zituzten, ohol batzuk saski handien gainean paratuz. hor, muinak, saski apaletan kontu handiz utzita; han, gibelak, odola zeriela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Emakume batzuk eserita zeuden lorez betetako saski karratu batzuen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Hegazti bizien kaiolak eta hegazti hilen saski karratu azpi-sakonak zoruan deskargatzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Astean behin, portura hurbiltzen ziren bildu zituzten arrainak bi saski alimalekotan eramanez eta, gauza harrigarria, berehala saltzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Txintik atera gabe, bere enkarguaren seinale bakartzat besoko saskia, herrira joaten zen, behartsuengana.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Katutxo bat, txiki-txikia, ia jaioberria, zumezko saski barrubigun batean gorde eta biberoi esneaz elikatzen zutena.  Berria - Kultura   2004-08-20

Zumezko saski handi bat atera zuen arrastaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Zumitzezko saski bat hartu, haren zirrikituak galipotez eta bikez estali, eta han sartu zuen haurra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.

Bere gurdiaren ondoan zebilen, esne botilez beteriko alanbrezko saski bat eskuan balantzaka zerabilela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Atusa eta Mecautoko beharginek dirua bildu eta euren gabonetako saskiak emango dizkiete opari.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

3 (neurri gisa) ik saskikada.

Nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.      - 0. orr.

Louiseren amak oraindik kontatzen zuen nola iritsi zen Parisa, saski bat aingira besapean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Irin garbiz eginiko legamigabeko saski bat ogi.  Elizen arteko biblia   Zen 6,15

Bi saski bete gereziri hezurrak kendu behar izan genien bulegorako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

Hala joaten zen aldirietako bidean barrena, saski bat ogi malgu zeramala zerbitzarien etxera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Goizero amak saski bat bete ogi eta sagar edo gaztainaz beteriko poltsatxo bat ematen zidan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Beheko gizonak saski pila kulunkatu eta abiada hartu behar zuen, goiko lagunari botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erosketa saskia merkatuko dut.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Soineko marguldu batez jantzirik zegoen, betiereko esku saski beltza besoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Egun guztia ematen zuen batetik bestera erosketak egiteko aitzakiarekin, esku saskia hutsik aldean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

Aziendari bizkarrean jartzen zaizkion asta-saski haien antzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Merkantzi saskiei sorbalda kolpe batez erortzen lagunduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Egun batean, aita, Donibane-zuhaitzaren puntaraino igo ondoren, elikagai-saskia hartu gabe jaitsi zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Itsasotik ekarritako arrain saskiak zurezko kutxa garai leporaino beteetan garraiatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Opil saski batzuk ekarri zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Mrs. Densch isilik ari zen negarrez, burua fruta-saski baten gainean bermaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Merkatu nagusiaren inguruetako bankuetan hainbat saltzaile esertzen ziren, limoi saski banarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

6 irud/hed

Saskian aurkitutako pilotekin gustura gelditu ziren Olaizola I.a eta Ruiz; ez, ordea, Olaizola II.a eta Beloki.  Berria - Kirola   2004-01-15

Saskian jasotako piloten artean bi aukeratzeko lanean Ladis anaia izan zuen lagun. Baina bere ideia distiratsua ez du ahanzturaren saskira bota nahi.  Berria - Kirola   2004-05-13

Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

7 (saskibaloikoa)

Saskiak, markagailuak eta bestelakoak Casilla kiroldegitik eramango dira BECera.  Berria - Kirola   2006-01-11

Errebotean ere aise nagusitu zen bi saskietan.  Berria - Kirola   2004-03-28

Dena den, burua ondo estaltzeak oinak airean uzten ditu eta gasteiztarren talde lanak saski azpiko zuloa bilatu beharko du.  Berria - Kirola   2004-05-23

Aurreko partidatan saski barruan bukatzen zuten jaurtiketa argiak ez ziren sartu hasiera batean.  Berria - Kirola   2004-06-03

Egin zituzten jaurtiketa gehienek saski barruan bukatu zuten.  Berria - Kirola   2006-04-29

Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean, eta, aldeetako batean, saskibaloi-taula bat, bere saskiarekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.

3.500 etxebizitza dago auzo honetan, eta bi saskibaloi saski besterik ez dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Egoera aldatzeko Estudiantes zonakako defensan jarri zen, eta baloia ondo mugitu ondoren, Prigionik eta Macijauskasek hirukoz josi zuten aurkariaren saskia.  Berria - Kirola   2004-05-22

8 saski-naski (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; orobat saski-nahaski 4 agerraldi, 4 liburutan)

Bake Plana «saski-naski» bat dela iritzi zion, «terrorismoaren biktimak eta frankismoarenak, Zuzenbide Estatua eta ETA» bezalako gaiak nahasten dituela iritzita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Saski-nahaski baten irudi, guztiz ezberdinak diren eta elkarren antza ez duten prozeduren nahasketa korapilatsu baten aurrean gaudela ematen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Saski-naski gordin horren artetik, beste ezeinen antzik ez duen forma bat ontzeko osagaiak bereizten ditu biografoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.

Arabiar literaturako genero ospetsua, saski-nahaski gisakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus