Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zare (orobat xare3) 1 iz otarrea.

Emazte bat, beltzez bezti, zare bat besagainetik dilindan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.

Emaztea zare bat besapean atera zen herritik eta Zuhalmendi auzotegirantz abiatu zen, itzuli baten egitera, astia hartuz, baratuz, fruitu pikorrak bildu eta zarean emanez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 148. orr.

Zarea betexea genuen, ene lagunarekin jin berriengana abiatu ginelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Zamariaren zareak mukuru beteta daude, eta zareen gaineko beste hainbesteko fardelak kulunka eginarazten diote.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 24. orr.

Ausartu izan balira, hartu otarreak eta zare handiak, eta hantxe abiatuko ziren bi agure haiekin ustekabeko egun-pasan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Hangar irekiaren maldan kabitzen ziren gainerakoak, mihimenezko zareak biltzeko prest.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Azkenik Martizek zarearen giderra landu zuen: hamar bat mihimen mehe plegatu zituen eta trebeki bihurdikatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Bi emazteek erakutsi dauzkigute nola baliatzen ahal zen zumea: apaintzeko, zareen edo xapelen egiteko, ogiarentzat...  Herria   2005-05-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Martizek lurrean kukubilkaturik, mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena aditzaren era ez-burutua dela)

-Pierrak zare-biltzen ikasi nahi baldin badu, aski du gureganatzea!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Martiz zare plegatzen ari zen, Nako mihimen punta erretzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Uhar bortitzek eta haizeak joaz beltzatu aurpegiarekiko gizon zardaia zare txirikordatzen hasiko zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus