Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik hasiko zituzten aurreneko sarraldiak eta erasoaldiak Europan barrena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.
Fronteaz bestaldean sarraldi bat egitea erabaki zen, eta Alemaniako hamar fisikari bikainenak bahitzea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.
Jonnet eta Jourdaine iazko jokalariek oso maila ona eman zuten iaz eta hegaletan zuloa egitea lortzen zuten sarraldi bakoitzean. Berria - Kirola 2004-08-17
Idazlearen eta gertakariko protagonista nagusi izandako kide baten arteko harremana jorratzen du, pertsonaien psikologian sarraldi sakonak eginez. Berria - Kultura 2006-03-01
Politeismoaren sarraldi horiek monoteismoa erabat finkatzea eragin zuten Islamean, baita protestantismoan ere hain sakon ez bada ere, eta bi mugimendu puritano horiei, beren aldetik, arimak duen jainko-aniztasunaren gose aseezinak eraso zien unibertsoko indar naturalen itxurazko aniztasuna islatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
Gizarte hauen jatorrietaraino joanda, mila urteko "sarraldi helenikoaren" atzean, desagerturiko gizarte bat, Gizarte Siriako deitua, dagoela aurkitzen dugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 418. orr.
Tanke sarraldi horiek erremediorik ez duten kalteak eragiten dituzte. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.
Jennyren mihiak nire aho barnean egin zuen sarraldi ustekabekoak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.