Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sarraila (orobat sarrail g.er. eta serraila g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sarraila agertzen da) 1 iz ateetan, kutxetan... kokatzen den metalezko tresna, haiek giltzaz ixteko eta irekitzeko erabiltzen dena.

Hiriko ate handiko sarraila jo eta puskatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Kutxaren sarraila hautsiko diat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Sarrailak daude kutxa, eskorta, estalpe, oilotoki, zelategi, eta mandioko atean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 302. orr.

Isilik geratzen dira, adi-adi, zer entzungo: sarrerako sarrailak egindako hotsa ematen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 154. orr.

-Giltza sarrailan dago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Giltza sarrailan sartu, atea ireki, eta jarlekuan esertzen naiz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Sarrailan indarrez sartu, bira eman eta... eta zabaldu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

Gurasoak esnatzeke izango ziren esperantzaz eragin zion giltzari sarrailan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 167. orr.

Irekitzean, sarrailak kirrinka egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Sarrailaren hots zakarrak esnarazi zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Komunera behartu nintzenean, atea sarrailaz itxita zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Sarraila elektronikoa kontrolatzen zuen botoia zanpatu zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 49. orr.

Seguritate-kutxara joan, ateko sarraila zifratuan zenbakiak sartu, hura zabaldu, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Gabardinako patrikan, ezusteko opari bat: hogeita hamar dolar eta sarraila ezezagunen bat irekitzeko giltza bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Ez zuen asmatzen, ez zuen sarrailako zuloa aurkitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Sarrailaren begira giltza kateatu, bira bakar batez atea itxi eta kalera atera zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Sarraila ireki zen une berean, giltza hegan irten zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

Etxetik ateratzerakoan, Luisek itxi du sarraila giltzaz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 162. orr.

Bere txosnako pertsiana alderik alde hartzen zuen burdin hagaren bi muturretako sarraila tzarrak askatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Bi sarrailak libratu zituen eta berriz barrendik giltzatu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Ezezaguna egin zitzaion sarraila biratzeko presa hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.

Eskailerapeko armairuaren sarraila behartu, bere liburuetako batzuk hartu eta bere logelan ezkutatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

George urkila arrunt bat patrikatik atera eta sarraila bortxatzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 28. orr.

Aise bortxatu zuen Anjelmariren 127aren sarraila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 183. orr.

Azkenean, erlojuak zortzi eta erdiak adierazi zituen, eta sarrailak saltatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Armairuak zabaltzen zituzten ate-zangoak labanaz irekirik, kutxa handiak ere bai, sarrailak leherturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.

Sarrailak klik egin eta atea zabaldu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

Sarraila herdoilduta egon daiteke, edo kisketatik libratuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 240. orr.

Askotan konpondu zizkiguk sarrailak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.

Eskailera burura ematen zuen ateak sarraila emanda zeukan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiak itxi eta sarraila hotsa entzuten dut goiko pisuan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Ohazur soinuak, "bai banoa", pausoak, sarraila-hotsak, eta Joseba agertu zen begietako makarrak kenduz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ate sarraila estuen lehen bortxatzailea izateko irrikan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Jaiki naiz ene maiteari irekitzera: mirra-ukendua darie nire eskuei, hatzetan behera, ate-sarraileraino.  Elizen arteko biblia   Kt 5,5

Snelling erloju-sarraila jartzera joan zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

Hortaz baliatu da Sarkozy ministroa erranez ez zela bertze bat bezala sarraila lanetan ariko orain Frantziaren oihu eta marruma entzun gabe  Herria   2005-07-21

5 (su armena)

Fusil sarrailaren krakatekoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

6 sarraila-zulo ik zulo.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus