Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sarkor 1 izond erraz edo oso barnera sartzen dena. ik barrenkor. (hotsez eta kidekoez)

Hasperen sarkorra egin zuen, eta bezeroek sabela zatika jaurtiko zuela pentsatu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Odola gatzatzeko moduko txilio sarkor batek hautsi zuen isiltasuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.

Gizonak ahots ederra zuen, sarkorra eta katuaren ilea bezain leuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.

Kolera aienatu gabe zuela, atzealdetik zetorkion ahots sendo sarkor bat entzun zuen, samurtasunez beterik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 231. orr.

Trenaren soinu sarkor sakona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Horretan ziztu sarkor bat entzun zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Pedro Aranburu-k hitz sarkor batzu erran ditu ikastola guzien federakundeko lendakari bezala, errepikatuz zoin beharrezkoak ditugun herri-eskola horiek.  Herria   2003-05-15

Mintzaldi sarkor baten ondotik, de Monsabert jenerala, Marsella I944ko agorrilaren 15ean libratu zuenak, papoan eman zion "Légion d'Honneur" medaila ospetsua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.

Xabier Leteren doinu sarkorrak izan dira aurrena: "Jo, a zer rolloa", esan du segituan batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.

· Badira zapore baten dei sarkorrera heltzen zaizkigun oroitzapenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

2 (bestelakoez)

Nafarro aldetik datorren ipar gorri sarkor txorrotx horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Fionnek, burua altxatzean, Matienaren begirada sarkor hura beregan josita nabaritu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 130. orr.

Begirada akitu batekin egin du topo, inoiz bizi-bizi zelatatu duten begi sarkorren distira itzaliarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

Min sarkor eta hotza sentitzen dut, labankada baten antzekoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

Berebiziko oinaze sarkor bat sentitu zuen, eta begiak malkoz bete zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.

Neskatoaren usaina oso sarkorra zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 94. orr.

Goroldioarena bezalako usain sarkor bat sentitu zuen sudur-mintzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Bulegoko usaina lehengo bera zela ohartu zen, nikotina eta mendazko lurrin sarkor hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Gaua trinkoa zen; euri sarkor batek isilperatzen zituen zarata guztiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.

Neguko hotz sarkorrak izoztuta hil omen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.

Ortega-ren ikusmoldeak arrazialismo sarkor batek inpregnatuak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.

Neskarenganako gorrotoz beterik, bihotzondoko sarkorra hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

Gezi bat bezain arin, gezi bat bezain sarkor, munduko indio guztiak bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

3 (izenondo elkarketan)

Hiru esku batera altxatu dira, eta egongela kristal-hots zorrotz-sarkorrez bete da: hiru esku altxatu dira, hiru bihotz batu...  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 109. orr.

Izerdi usain sarkor-mikatzaz eta urduritasunaz gainezka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.

4 (adizlagun gisa)

Abartzuza inguruetan bele asko jiraka hegaz, omen; eta beltzen gorpu usteldu kiratsa, sarkor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Eta kresalezko lurrunaren usaina oso sarkor hedatzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

Erabat ahantzia neukan keroseno usaina, bat-batean sarkor, gailen; eta hegazkin orroa, giroan gorgarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 18. orr.

Hain sarkor nagusitzen da bere indarra.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) ik sarkortasun.

Isiltasun karroinduaren sarkorra baizik ez zen ozen, bistan dena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus