Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barrenkor izond erraz barrentzen dena.
Irrati bat entzun da; ahul soinu mailaren aldetik, baina barrenkor bere mezuan eta melodian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Begi haiek ziren hozkirri xelebre eta barrenkorra sorrarazi ziotenak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.
Hegada baten soinua entzun zen; txilio barrenkorra, ondoren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.
Pinturaren usain barrenkorra. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.
Bularraldea muselin soil batez du estalia; eta nire begiraldi gordekako bezain barrenkorrek hauteman dute jadanik haren gorpuzkera xarmangarria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.