Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Posible al da treneko saretxoan liburu bat ahazten zaigun bezala hilketa bat ikusi izana ere ahanzturaren saretxoan uztea? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.
Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Han zituen termometro lehorra eta beste bat hatz-tamainako gasa saretxo bustiz inguratua. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.
Oinetakoak haitz gainean utzi eta saretxoaz atzematen genituen koloretako arraintxoa. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.
Nik saretxoa botatzen nion behin eta berriro, bota nion auskalo zenbat aldiz, baina tximeletak guztietan egin zidan ihes. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 115. orr.
Port Vendrell inguruak ezagutzen nituen nik ondoen, eta pixkana-pixkana gaua pasatzeko ganbara edo lastategia utziko ziguten edo jaten emango ziguten nekazari fidagarrien saretxoa osatu nuen han-hemen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 341. orr.
Orduan urratu ziren hedabideen lehen saretxoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.
Fabrika handi haiek hartzen zuten jende guztiarentzat apopilo etxeak-eta izaten zituzten prestatuta eta horrek ere negozio saretxo bat sortu zuen herrietan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 125. orr.