Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalezuloaren sarbidean bi denda zabalik zeuden artean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Lorategiko sarbidetik sartu zuen autoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.
Handik datorkiela argiantza eta, aldi berean, han dutela tenpluko sarbidea. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 68. orr.
Eraikineko sarbide guztiak metalezko xafla astunez zarratzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Hamar minutu igaro aurretik, jauregiko sarbidera iritsiak ziren biak ala biak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.
Volskwagen furgoneta zahar bat dago aparkatuta etxerako sarbidean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.
Bertara iritsi ahal izateko 405 metroko sarbide bat eraikiko dute. Berria - Harian 2006-03-14
Ikastetxeko sarbide guzti-guztiak ari dira zaintzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.
Lehorreko sarbide guztiak ixten zituzten Mendebaldeko eta Errusiako Gizarteen eremuetatik Mundu Zaharreko beste alde batzuetara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Bigarrenez saiatu zen sartzen, baina lehen baino bortitzago galarazi zioten sarbidea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 240. orr.
Norbaitek erabiltzen bide du sarbide hura, pentsatu du, susmoak gorpuzten ari zaizkiolakoan. «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.
Bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Soldadu gehiegi ziren eta sarbidea oztopatzen zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.
Atariko ilunpean, sarbideko atearen aurrean, bortxaz heldu zion eta bere soinerantz erakarri zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.
Horren ondorioz, trakea lehortu eta zurrundu egiten da aire-hodiaren sarbidearen inguruan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Ate horiek ziren hiriaren sarbide bakarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Hirirako sarbide berriak egiten ez diren bitartean, zaila da hau konpontzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Sarbide bakarra zegoen harako: zubi altxagarri bat, amildegi ezin malkorragoen gainean ezarria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.
Hainbat polizia hedatu dituzte aipatu lekuetan, baita inguruko sarbide nagusietan kontrol zorrotzak ezarri ere. Berria - Mundua 2004-08-05
Aparkaleku berriak eta oinezkoen sarbide hobeak egin eta lorategi inguruak txukunduko dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Ilun zegoen; sabaiaren erdian zegoen zulo bat zen argi naturalaren sarbide bakarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.
Alboetan, beste kaleen sarbide beltzak ageri ziren, oro isil, oro ilunpe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.
Hortzak zotzez garbitzen ari zen Brooklyn-go zubiaren sarbide lohitik igaro zenean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Ez du uraren sarbide zuzenik topatzen, nonbaitetik iragazten dela dirudi. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.
sarbide zaileko eta berandu erromantzaturiko eskualde batzuk aurrez latina erabili gabe zuzenean igaro zirela euskara baliatzetik katalana baliatzera. Berria - Kultura 2004-06-29
Denak dira berdintsuak, batetik bestera ez dago alde handirik: aho beltz estua dute atari, denak dira sarbide zaileko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.
Gizarte-hizkuntzak, eta teknikoak, orain, zientziarako sarbidea eskaintzen zion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
Darritxonek, menturaz, kontseilu nagusira itzultzeko sarbide bat aurki zezakeen, Tassy ez balitz aurkezten. Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Dantza eskatzea izaten zen erritoaren hasiera, barnago ezagutzeko sarbidea, eta horraino bai, ausartzen nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.
Horretarako, ordea, sarbide guztiak itxi behar lizkioke torturari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 166. orr.
Zeinen garrantzitsuak diren, kapitalen sarbidea huts-hutsik exogenoa denean, sarbide horrekin batera gertatzen diren baztertzefenomenoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.
Aztertzeari ekin diogun labirinto historikoan sarbide bat aurkitzeko arrastoa eman diezaguke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.
Momentu horren argazkia sarbide ezin hobea izango da prentsa idatzirako. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 26. orr.
Sarbide zuzeneko 203.200 bezero edukiko ditu telekomunikazioen euskal operadoreak urtea amaitzerako. Berria - Ekonomia 2004-12-22
Nolahai ere, hilketa pare bat sarbide ona duk beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.
Zuhur jokatuko genuke sarbide egokia bilatuko bagenu. garapenbideko herrialdeek Mendebaldeko merkatuetan duten sarbide mugatua ex post emaitza dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.
Kreditua, meatzaritza edo nekazaritzako errentarik baldin badago, eta laguntza bereziki, izaten dira atzerritar kapitalen sarbide nagusia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
Ekoizpen modu kapitalistaren erdizkako sarbidea izatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Sarbide arazoak konpontzeko akordioa hartu dute. Berria - Euskal Herria 2004-09-25
Bataioaren sarbide-errito kristaua erromatar armadan sartzerakoan erreklutari eskatzen zitzaion zin-egite militarrarekin (sacramentum) parekatzen du San Ziprianok. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Egunkari-zatiak Irakasle Eskola Ofizialerako sarbide-proben emaitzak zekartzan, batxilerren merezimenduen arabera ordenaturik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
· Arrotzari trabak jartzen dizkioten mekanismoak dira horiek: sarbide-kontrol sistemak, sare birtual pribatuak, suebakiak sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware edo software sistema... Berria - Gaiak 2004-11-04
Auto sarbidean, ilunpetan, atea zabaltzeko ahaleginetan zebilela, pastel bat erori zitzaion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.
Eta zaila da egokitzapen horiek egitea, sudur artifizialak ez baitu balio trakearen aire-sarbidearen ondo-ondoan kokaturik ez badago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Karta interraktiboaren bidez, kantonamendu bakotxeko internet sarbide libre guziak segidan agertuko dira, klik sinple batez. Herria 2004-12-09
Badia Handira irekiak, honek sarbide ematen zuelarik esteparen ipar-mendebaldeko zerrendan zehar zegoen lur beltzeko zati goldagarrira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.
Nori eman nahi diozu sarbide informazio horretara? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.
Horazio, lerrook irakurritakoan, emaiek gizonoi erregerengana sarbide. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 181. orr.
Bazirudien ateak eta ateak zabaltzen zituztela infinituraino, okelaz mukuru betetako beste gela batzuetara sarbidea ematen zutenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Irudiek sinbolo-balioa izan dute batez ere [...] ustez jainkoaren presentziaren agertze zuzeneko edo zeharbidezko baten bidez sakratutasunaren mundurako sarbidea ematen zutela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.
Gileni, berriz, nire itzala izateak sarbidea ematen zion dorrean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.
Zerga-salbuespen erabatekoaz eta gizarte-arautegi murrizgarririk batere gabe nazioarteko zuzeneko inbertsioei sarbidea ematen zieten eremu frankoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Ingeniaritza genetikoak esperimentu bidezko sarbide erabat berria ematen digu hainbat auzi konplexu aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.
Brecht-en poemaren hitzek («Bizitza da handiena») ematen diote sarbidea hastapenetatik bikoiztasuna bere egiten duen nobela honi. Berria - Kultura 2004-02-01
Garbiketa-zerbitzukoa izanik, sarbide baitzuen sail guztietara. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.
Kontsumoaren merkatu modernoan sarbidea duen erdi mailako klase zabal bat sortzea errazten du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.
Buxi doktorea hautatu zuen mezulari, izan ere, lanbidea zela eta, sarbidea baitzuen kalezuloko etxe guztietara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.
Herrialde horiek ia batere trabarik gabeko sarbidea zuten europar merkatuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.
Zuzeneko sarbidea duten lineak 200.866 izatera iritsi ziren ekainean, eta EAEan zabaltzen ari den zuntz optikozko sareari lotuta daude. Berria - Ekonomia 2004-08-05
sarbide bakarra (3); sarbide guztiak (3)
etxebizitzarako sarbidea (3); sarbidea ematen (4); sarbidea izan (3)