Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

samurtu, samur(tu), samurtzen 1 da/du ad samur edo samurrago bihurtu. ik bigundu.

Okelak ez dira sosarekin samurtzen.  Berria - Kultura   2004-12-26

Haren aldera samurtzen zaio bihotza, berriro ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 47. orr.

Damuak harrizko bihotzak ere samurtzen ditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Begira, ez dizut negar eragin nahi, ez dut zure bihotza samurtzeko premiarik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Eta, nola diren gauzak, bihotza oraindik ere samurtu egiten dit gogoratzeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 310. orr.

Bihotz samurturik zegoen guztiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Horrelakoetan bigundu eta samurtu egiten zitzaion arima, eta malkoz betetzen begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Aseak samurtutako bere eskuak igurtzika zebiltzan nire titiburuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Ez dute ezer txarrik errituek, une zailak samurtzeko asmatu ziren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Sendagileak mina sendatzen du, mina samurtzen, leuntzen du, baina ez daki mina zer den.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Irteerakoak, txirrista forma izango luke nolabait esateko, eta bere eginkizuna itzulbidea leuntzea, samurtzea izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

Hasierako harreman txarrak samurturik daude nonbait, eta Ramuntxoren berri jakin zutenean kartzelara joan ziren bisitara Joseba Barrera presidentea eta Aitor Asua juntaren ordezkaria, haiek ahal zuten babes eta eragin guztiarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.

Juanluisek egoera samurtu du, dena baino oraindik modu amultsuagoan niregana zuzenduz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 94. orr.

Uste dut erorikoaren kolpea samurtzeko dagoela hemen. emakumeen eta gazteen «egoera latza» samurtzen saiatuko da Jaurlaritza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

Turkiako federazioak zigorra samurtzeko egin zitzakeen trikimailuak saihestu nahi izan ditu FIFAk.  Berria - Kirola   2006-02-08

2 (pertsonak)

Elizkizunean Flora negarrez ikusteak samurtu egin ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Ez daki bere trakestasunak samurtzen nauela hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek, guztiz samurtzen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Hunkituta nengoen, erabat samurtuta... eta amets egiten hasia-, lasai hitz egin ezazu, luze eta zabal.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Peter Ansorena eta biok ginen ataka berean, eta, eginahalak eginda ere, ez genuen lortu aita Altuna samurtzerik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

3 (era bururuta izenondo gisa)

François-ek hartu zuen, orduan, bi besoetan, eta bere anaia zaharrenaren oinetan bota zuen, ahots samurtu batez hari esanez: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

4 erraztu.

Laster, baina, ezinak alboratu eta testuen eta web orrien euskarazko itzulpenak automatikoki egitea posible izango da; itzulpenen lan nekeza samurtu egingo da.  Berria - Harian   2005-02-10

Ibildea samurtu nahi izan dugu, baina horrek ez du esan nahi txirrindulariek zailtasunik izango ez dutenik.  Berria - Kirola   2006-02-12

• 5 da ad ipar haserretu.

Badakite, samurtzen direlatik, elgarri laster barkatzen.  Herria   2001-08-09

Haste hastetik nahi dauzut erran ez girela samurtuko eztabada hunen gatik, bakotxak bere iritziaren emaiteko eskubidea baduelakotz.  Herria   2005-12-22

Zenbat intuizio, zenbat idazki ez ote ditu sortarazi, oihanetan zebilela, bakarrik, norbaitekin samurturik bere koska ezin heziz, edo munduari bere jeinuaren mezua botatu nahiz?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Dakiguna da komentuko apez eta fraileak arrunt samurtu ere zirela Ziburu eta Donibane bi parropietako apezekin.  Herria   2003-05-01

Anitz zen, eta nik ahal nuena egiten nuen hura samur ez zekidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Samurtzen da eta barkamendu galdatzen du.  Herria   2003-05-15

Biziki samurtua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazerraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 69. orr.

6 samurtzearren adlag samurtzeko.

Eginahalak eta bi egin dituzte besteek niri gauzak samurtzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus