Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Plastiko edo polimero asko berotutakoan bigundu egiten dira eta erraz moldea daitezke. Berria - Gaiak 2006-01-12
Argizaria bigundu eta lagunen belarriak estaliko dituk. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.
Haxix apurra txiskero batekin esku gainean bigundu eta desegitea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.
Arratsaldeko beroak gaztak biguntzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Urak lurra bustitzen eta biguntzen duen bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.
Harria bera ere biguntzerainokoak dira egiten zaizkion ohoreak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.
Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa: hezurrak bigundu, azala zuritu, indarrak ahuldu zaizkio. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.
Bizarreko ileak ere, hasieran tenteak eta lakarrak, orain biguntzen hasiak, kirats haren koipeak zikinduta bezala sentitzen zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.
Esterilizatzeko, biguntzeko eta zukutzeko makina bat da urdaila, besteak beste. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
Gorputza bigundu eta urtu egiten zela zirudien, lurrunduko balitz bezala. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 50. orr.
Muinak biguntzeko moduko eguzkipean garraztatu arte zain egon eta gero, autobus mendabelar batera igo nintzen. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.
Josebaren begiak ez ziren bigundu: [...]. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.
Zer gertatzen zaizu orain, bigundu egin zara Azkabanen, ala? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.
Avilako zalduna ez zen beratu ez bigundu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.
Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Elizen arteko biblia Has 32,21
Goiz erretiratu ziren senar-emazteak: Nikolas, edariak bigundurik, Arianna, edariak gogorturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.
Frantzisko, ordea, ez hitzek biguntzen zuten, ez eta kate edo zigorrek kikiltzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.
Adinak bihotza bigundu eta gorputza uzkurtu ez diezadan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 108. orr.
Lapurren bihotzak bigundu eta penitentziara ekar zitzala eskatzen zion Jainkoari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.
Haize pittin bat dabil mendiaren goialdean, eguzkiaren beroa biguntzen duena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.
Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kritiken ondoren, zigorrak bigundu ditu ministroak.Haserrea bigundu zitzaion. Berria - Ekonomia 2004-09-16
Begirada bigundu zitzaion, baina ez askorik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 329. orr.
Irainak eta kritikak harremanak biguntzeko keinuekin tartekatu dituzte bai batak bai besteak. Berria - Euskal Herria 2004-07-13
Soinu hark bigundu egin zuen nire barruan ahotsari ateratzen uzten ez zion oztopoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
Hartu berriak zituen erabaki zorrotz zenbait bigundu ditu. Herria 2004-04-01
Ogi garratza eta oliba bigunduak jan zituzten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.
Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian. Gizonaren erasoak makaldu egin dira, eta haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
Galleta bigundu batzuk aurkitu nituen eta pote bat ezti. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 201. orr.
Urrearen gogortasun bigundua berotan funditzen da eta brontze hotza garrak bentzuturik urtzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.
bigundu egin (16); bigundu egin da (5); bigundu egingo (4); bigundu egiten (6); bigundu eta (15); bigundu nahi (3); bigundu zituen (3); bigundu zitzaion (3); bigundu zuen (3); bihotza bigundu (6); bihotza biguntzeko (3)