Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

samar 1 adlag dagokion izenondo edo adizlagunaren eskuinean doan hitza, “areago asko gutxi baino” esanahia duena. ik aski; nahiko. (izenondo baten eskuinean, eta hortaz, eskuinean artikulua edo beste mugatzaileren bat duela).

-Zail samarra da zuretzat -esan zidan Adelak irribarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Arraro samarra ere bada egoera, aldez aurretik ezarritako egunean jokatuko baita aspaldiko partez finala, finalerdiak euren gustura atzeratu zituzten arren.  Berria - Harian   2005-06-05

Erantzun hori, edo galdera hori, hobeto esanda, ergel samarra zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 217. orr.

Asto samarra izateaz harrotzen zen eta nabarmentxo janzten zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Handia eta zabala zen, eta ilun samarra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Anna Mari ilehoria zen, lodi samarra, ez horren altua ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 88. orr.

Baliteke bihurri samarra izatea nire arrazoibidea, baina zure bideak ere ez ziren zelai eta lau-lauak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Ezagutzen ez dutenentzat ulertzen zail samarra denez, azalpen bat emango dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Esanguratsu samarrak iruditu zaizkigu, hala ere, ikerketa erakunde multzo horren bi ezaugarri.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

Andre hura lizun samarra iruditzen zitzaidan mugimenduetan eta begiratuetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Eskua erakutsi zigun, handitu samarra zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Bere trajea maiztu samarra zegoela konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Txolina eta malapartatu samarra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

2 (izen + izenondo multzoaren eskuinean)

Herri handi samarra zen, zortzi-hamar mila biztanle ingurukoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Hurrengo piezak erritmo erraz samarra zuen, hizketari laguntzen ziona.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Eskerrak emateko era berezi samarra zuen, hori zen dena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.

Montanerrek halako segurtasun iraingarri samar batez hitz egiten zuen gauza guztiez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Hasieran egin nituen gastu handi samar haiek egin eta gero, ahaztu egin nintzen diruaz. komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Senar-emazte zahar samar batzuen etxean zegoen gordeta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.

Bien bitartean, erlijio esoteriko ergel samar batek mantendu zituen nolahala elkarturik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Poltsa zahar samar baina zabal bat ere hartu nuen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.

Erritmo bizi samarrean nabil poteoa egiten, ni bakarrik, eta dagoeneko "puntutxoa" hartuta daukat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Gizon gaztearen logika zurrun samarrarekin, Iraultzako tiporik handiena Sain Just izan zela sinestera iritsi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Kezka handiena ez zetorkion ingeleseko bere maila baju samarretik, ezta hurrik eman ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.

Bi emakume makatu handi samarrekin jaso zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Manolo Txoriburua eseri egin zen, susmo txar samarrez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.

Kolore deigarri samarrez janzten zen, baina giro garbi eta argiz bete hartan ondo ematen zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.

Beti egoten da datu harrigarri samarrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 61. orr.

Trafiko handi samarreko errepidean makina bat ibilgailuk jo didate klaxona.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

Gela guztiek zuten isiltasun-itxura bera, moro-tankera samarrekoa, argi estalizkoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Ez halaber jauzi egitea, nahiz eta modu bitxi samarrean egiten ditudan biak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

3 (izenondoen kidekoekin)

Andresek begitan hartu samarra zuen Julio Aracil, baina gauza batzuetan bera baino gehixeago zela aitortzen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Cox laboraria adinean aurreratu samarra zen ordurako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Esan berri dut zurrutaren gaitzetik osatu samarra zegoela aita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 116. orr.

Beste anaiak buruan sartu samarra zeukan kontatu behar zidala nolakoak ziren emakumeak soinekoaren azpitik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

4 (adizlagun baten eskuinean, eta hortaz, inongo markarik gabe, edota adizlagun batek har ditzakeen markak soilik hartzen dituela).

Izterra ere ongi samar neukan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Gainera, herr Öchlerrek estimua zidan ondo samar idazten omen nuelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Hizketan hasi zitzaidan, poliki samar hastean, bizkorrago gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Biak ere poliki samar mintzatzen ziren frantsesez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Pasarte batzuk errezitatzen hasi omen zen presaka samar.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 142. orr.

Meatzeetako haitzean, beraz, bazen nikelik: gutxi samar; Marxismoari eta psikologiari buruzko liburu asko samar lapurtuak nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Pentsatu nuen emakumea bere senarra bezain xantua baldin bazen, hartuko zuen ustekabekoarekin goiz samar alde egingo zuela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

Ilunabar batean, berandu samar arte aritu nintzen aitaren garajean, motor zahar haietako bat abian jartzeko probak egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Aspaldi samar da Mr Worthing erretorearen etxerantz abiatu zela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 118. orr.

Ontzia uhartetik hurbil samar zihoala, sirenak konturatu egin ziren, eta kantuan hasi ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Chelseako komisaldegi nagusitik hurre samar zegoen garagardotegi handian bildu ginen hirurok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Öchler urruti samar bizi zen geunden tokitik eta metroa hartu behar zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Gaur biharkoagatik eta bihar gaurkoagatik, aitak eta nik sarri samar izaten genituen sesioak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Elkarrizketa klase horiek sarri samar erabili zituen bere lanegin guztian ideiak eta iritziak azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Haurra linfatikoa eta katarroak aise samar harrapatzen zituena zenez, herrialde epel batera eramatea komeni zela iritzi zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Astiro samar igaro zen, bada, nire aurretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Ez dute polizia trazarik, baina aparte samar gelditu zara hala ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Pianola baten musika mekanikoa entzuten zen hurbil samar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Handik hurbil samar bi neska ari ziren, zaldun jantzian, zaldi bana eskuilatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Hala ere, Julian urduri samar zihoan hitzordura.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 121. orr.

· Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

5 (adizlagunen kidekoekin)

Esku bat eskuineko aldetik zintzilik, burua ezker aldera samar makurtua; lotan dagoen batena bezala...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 181. orr.

Artean fokoz kanpo samar zegoen, baina argi ageri zen absoluzio moduko bat nahi zuela nigandik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

6 (adizlagun gisa ari den izenondo baten eskuinean)

Lizentziatu aurretik -azaldu nion harro samar-, hamalau eguneko ibilaldia egin nian mendirik mendi, hogeita hamar kilometro egunero. Ibaia handi samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

Txunditu eta kopetilun samar geratu zen bere porrota ikusita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Esan beharra zaukaat nire iritzian zeken samar jokatu duala, Fidel.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Camillak haurtxoari so egin ohi zion, geldo eta jostalari samar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Deseroso samar sentitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Estu samar daukat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Gutixi garestixkoa diruz urri samar bizi zen jende soilarentzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

Ia mindu ninduen hitz horiez, eta halaxe esan nion bizi samar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.

Arin samar jantzia ibiltzen omen zen udan behinik behin etxe barruan zegoenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 156. orr.

7 (adizlagun gisa ari den aditz era burutu baten eskuinean)

Bazituen hark ere ordurako bi emazte ohi eta alaba hazi samar bat, Pamela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

-Bai, bai, har ezazu -esan nion, aztoratu samar.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Soil-soilik, damutu samar nago lehenago ez konturatua, hori baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Txunditu eta kopetilun samar geratu zen bere porrota ikusita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

· Nahas-mahas eginda samar hago, Tommo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

8 samarrera (-ra atzizkia berez hartzen duen hitzaren eta atzizkiaren artean)

Esaten zuten haizeak uhin aparra kaleetan barru samarrera bultzatzen zuela, batzuetan eliz ataria ere kresalaz igurtziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Ibilian joan ginen urruti samarrera, zigarreta erreaz, hareatzan barrena, eta orduantxe aitortu nion paisaiak ez zaizkidala axola, eta hainbat gutxiago basamortukoak direnean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

9 samarretik (-tik atzizkia berez hartzen duen hitzaren eta atzizkiaren artean)

Juliette-k bihotzeko gorabehera larriak zituen aspaldi samarretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Gorpua urruti samarretik (arboladitik nahiz beste edonondik) besoetan eraman ondoren, [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 182. orr.

Hegazkinen bat goi samarretik igarotzen fortunatzea da ona honelakoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Atezainaren ondotik joango dira, urrun samarretik jarraituz, urduri eta galdu samar, ingurura begira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 27. orr.

Une hartan tiro bat aditu zen, eta bala bat igaro zen gertu samarretik txistuka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Belaunak herdoilduak ukan ditut gazte samarretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

Beti egiten genion geure bisita putreak garbitutako aziendari, berta samarretik igarotzerakoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

10 samarrik (-ik atzizkia berez hartzen duen hitzaren eta atzizkiaren artean)

Gisela liluratua zegoen, baita harritu samarrik ere nik ematen nizkion zenbait berri zirela-eta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Piak zabalik, izartuta eta busti samarrik zituen begiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.

Niri gelako pertsianak ireki samarrik uztea eta Monikari erabat itxirik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 127. orr.

Isil samarrik pasatu da bere bisitaldia, katedratikoa izan arren maisu baita, batez ere, Carlos.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Vespa hamaika zati egina gelditu omen zen; bidaiariak, berriz, on samarrik, besoren bat eta saihetsen batzuk kalte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Eginahalean esplikatu omen zioten, baina alfer samarrik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Guri ere erakutsi ziguten trantze jakin batzuetan eskerrik asko esaten (alfer samarrik, egia).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Geroztik zerbeza askotxo edan dut tabernan bakar samarrik, eta zigarro mordo bat erre, pentsatuz hobe nuela mutikoskor dirugabea izateari sekula utzi ez banio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Hotzak edukiarazten zidan, halere, tente samarrik, saltxitxoi izoztu bat bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahul samar (9); alai samar (5); aparte samar (28); aparte samar zegoen (6); argi samar (8); arin samar (9); arraro samar (19); artega samar (6); asko samar (19); aspaldi samar (15); azkar samar (8); baldar samar (6); barregarri samar (7); berandu samar (43); berandu samar heldu (5); berdin samar (6); bitxi samar (8); deseroso samar (11)

eroso samar (5); erraz samar (5); eskas samar (6); estu samar (13); fresko samar (6); gaizki samar (5); galdu samar (5); garbi samar (7); garesti samar (5); gertu samar (7); gogaitu samar (5); gogor samar (10); goibel samar (9); goiz samar (20); gutxi samar (13); handi samar (42); handi samar bat (19); harritu samar (14); harro samar (10); haserre samar (25); herren samar (8); hurbil samar (22)

ilun samar (15); justu samar (14); kezkatu samar (7); kritiko samar (6); larri samar (13); lasai samar (10); lauso samar (8); lotsati samar (6); lotsatu samar (7); luze samar (21); maiz samar (11); makal samar (10); merke samar (6); motz samar (5); nabarmen samar (6); nahasi samar (9); nekatu samar (10); ondo samar (10)

ongi samar (5); sarri samar (17); serio samar (14); trakets samar (6); triste samar (12); txiki samar (5)

urduri samar (48); urrun samar (48); urruti samar (33); zabal samar (5); zahar samar (5); zakar samar (26); zikin samar (6); zurbil samar (6); zurrun samar (5)

ahul samarra (6); alde handi samarra (10); altu samarra (9); antzeko samarra (5); apal samarra (6); argal samarra (5); arraro samarra (30); arraro samarra da (6); arrunt samarra (8); aspergarri samarra (16); astun samarra (14); aurreratu samarra (5); baldar samarra (10); barregarri samarra (13); berezi samarra (14); berri samarra (12); berri samarra da (6); bihurri samarra (6); bitxi samarra (25)

ergel samarra (8); ero samarra (13); erraz samarra (8); estu samarra (8); ezkor samarra (6); ezusteko handi samarra (11); gogaikarri samarra (5); gogor samarra (16); handi samarra (171); handi samarra da (9); handi samarra egin (10); handi samarra eman (7); handi samarra hartu (11); handi samarra izan (15); harrigarri samarra (10); harrigarri samarra da (5); harro samarra (6); hotz samarra (6)

ilun samarra (13); itsusi samarra (5); kolpe handi samarra (15); labur samarra (7); larri samarra (6); lotsati samarra (5); luze samarra (34); luze samarra da (5); motel samarra (5); nahasi samarra (11); nahasi samarra izan (5)

on samarra (12); serio samarra (6); surrealista samarra (5); triste samarra (9); txiki samarra (19); txiki samarra zen (6); txukun samarra (5)

xelebre samarra (7); zabal samarra (6); zahar samarra (9); zail samarra (23); zail samarra da (9); zakar samarra (10); zikin samarra (6); zuri samarra (5)

arraro samarrak (5); berezi samarrak (6); ergel samarrak (5); eutsi samarrak (5); handi samarrak (25); luze samarrak (5); txiki samarrak (7)

handi samarrarekin (5)

luze samarrean (5)

handi samarren (5)

aspaldi samarretik (5); urrun samarretik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus