Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

salto (1548 agerraldi, 183 liburu eta 317 artikulutan; orobat saltu g.er.) 1 iz bat-bateko abiadaz, norbaitek edo zerbaitek, bera dagoen tokia epe labur batez utzi, eta toki berean edo beste batean gelditzea. ik jauzi1.

Beste salto hori ikusi dezu, airean buelta eta guzti?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 105. orr.

Azken bi saltoetan eskura izan zuen aurrera egitea, baina azkeneko mugimenduan kale egin eta listoia bota zuen.  Berria - Kirola   2004-03-06

Marmolezko eskailerak jaitsi zituzten biek batera, salto eta jauzi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.

Aneren kolega arlekin bilakatu zen, uju eta salto lokalean hara eta hona.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Pentsamendu horrekin salto eta salto zebiltzan gazte guztiak, nork altuago eta luzeago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Sutzar sakratuen egunetako bat, kea eta beroa medio, salto eta brinko gainetik eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Beste salto bat eta zutik nintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Ziegako atea itxi bezain laster, salto bat eman eta, eskua zabalik, kolpe bat eman diozu paretari indarrez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.

Kolpeak salto emanarazi zion, eta burua jiratu zuen eskailera zurien atzetik zetozen xuxurletara.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 145. orr.

Suaren gaineko saltoak nolako, lihoaren uzta halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Suaren gainetiko saltoa, suabiar hauek binaka egiten zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Gazteek salto pare bat egin nahi izan zutenean, hasieran debekatu egin nahi izan zieten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 189. orr.

Oso gutxitan lortzen zuen saltoekin batera konpasean kantatzen zuen leloa akatsik gabe bukatzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Gorako eta luzerako saltoan aritzen naiz arin asko, orduak eta orduak ibiltzeko gauza naiz eta bai mendietara igotzeko ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Alde guztietatik sartzen zizkidaten hatzak kilimak egitearren, eta, jakina, saltoak egiten nituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Salto handi batekin, Harryk giltzari heldu, kolpean atea itxi eta giltzaz ixtea lortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Gero, bihotzak salto handi bat eman ziolarik, apatx-hotsa entzun zuen bere atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 332. orr.

Jauzkariak, zenbat eta salto handiagoa jo, orduan eta gerrikomin gutxiago nozituko zuen gero liho-biltzean eta gainerako uzta-lanetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Hanka-puntetan orain, salto txikiak emanez gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Usoak nonahi, salto txiki zalapartariak eginez hurbiltzen zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Begira ez zaudela uste dutenean, salto alaiak emanez joaten dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Bi katu ere bai, bere salto ustegabeko eta isilpekoekin izutzen nindutenak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

Harryren bihotzak izugarrizko saltoa egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 106. orr.

Orpoz sartu bainuen gola, airean inoizko saltoa eginik, sekulakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

3 irud/hed

Mediterraneo Itsasoaren ertz eta aldamenean, klima gozo leun berezi-berezia osatu da, koska oso gutxi edo salto nabarmenik apenas duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Zinez idazlea denak, salto bat eman eta errealitatera jauzi egin behar duela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

Orduan, salto handi bat emanez Japoniara joan, han finkatu eta Japoniako hiritar egin zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Lan honek istorioan salto handiak eskatzen dituenez, joko asko ematen duen egitura sortu dugu.  Berria - Kultura   2006-04-28

Errealitatearen interpretazio molde razional bat destakatu behar zuena, errealitatearen uko bihurtzen da, salto mortale logiko batean arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

Euskadik autogobernuan salto bat eman behar duela uste dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Aurrera emandako salto historikoa da eta ez da inorentzako mehatxua.  Berria - Harian   2005-10-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hermionek dantza-salto batzuk egin zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 217. orr.

Püchl andrearen alaba zaharrena, Katharine, soka-saltoan zebilen egongelan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Goma-saltoan aritzeko kantatzen den leloa xuxurlatu zuen Uilek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Asto-saltoan, nahiago izaten du etsi-etsian beti asto gisa aritu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Ureztontzia husten amaitu aurretik, halako ikara-salto bat egin du Garbiñek.  Berria - Kultura   2004-08-11

Hau ez da arrisku-salto bat, azken hamarkadako prozesuaren segida baizik.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

4a (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Garmish-Partenkirchen-go eski salto txapelketan.  Berria - Kultura   2004-09-25

5 saltoan adlag salto eginez; salto batean; laster batean.

Dena orro, dena marru, haitzez haitz saltoan, harriz harri aurrera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.

Trenetik saltoan jaitsi, markesinatik kanpora laster egin, eta estropezu egin nuen ikusi ez nuen oinezko batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

Gerezi mordoz gehisko kargatu eta lurrerantz abaildutako bazterradarrik bajuenak eskua luzatuz saltoan harrapatu nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Dursley jauna saltoan zutitu zen, lokietan zainak taupaka zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Harry saltoan eseri zen, bat-batean guztiz esnatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.

Lockhart saltoan sartu zen ikasgelara, eta ikasleak adi-adi begira geratu zitzaizkio  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 226. orr.

6 salto batean adlag salto eginez; laster batean.

Azken sei mailak salto batean jaitsi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Oihu handiz esan zion: "jarri tente oinen gainean!" salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Eg 14,10

Salto batean altxatu ondoren, gelako atera hurbildu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Orduan, Raguelek salto batean jaiki eta musu eman zion.  Elizen arteko biblia   Tb 7,6

Ama, eztago piperrik eta banoa salto batean.  Herria   2001-06-07

Entzun zuen Ivyk nola ari nintzen erreserba agintzen, eta salto batean etorri zen niregana hura etenaraztera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Joan zaitez salto batean Posta-Bulegora, mesedez, eta begiratu ea ezer dagoen niretzat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 42. orr.

Gaur gauean ezer egiteko ez baduzu, etorri salto batean antzokira, unetxo baterako besterik ez bada ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

Salto batean jaiki nintzen eta, janaria ukitu ere gabe, plazara joan nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

7 salto batez adlag salto batean.

Salto batez hegaldatzeko distantzia handiegia zen, eta igerian ez zekien.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.

Itzuli, zaldi gainera salto batez igo eta arrapaladan abiatu zen Cirith Gorgorrerantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 207. orr.

salto batez zutitu eta ibiltzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Eg 3,8

Peppone kapela jaurti eta salto batez oholtzara igo zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Une egokian, On Camillo erretenetik atera zen salto batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Salto batez iritsi zen nire aldamenera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

8 salto egin ik saltatu.

Lehendabizi makurtu eta gero salto egin behar dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Baina Antoniok kotxetik martxan salto egin eta mendira jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Ohetik salto egin eta Lucasengana joan zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 132. orr.

Morroiak, zeharo ikaratuta, leihotik salto egin eta ihesari eman zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Errekara salto egin zuenean, guardia batek pistola atera zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 126. orr.

Alabari helduta amak tranbiatik salto egin eta erori egin zunan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Horma gainetik salto egin duen lapurra naiz ni.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Salto egitera zindoazen unean jo zintudan makilarekin buruan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 158. orr.

Kitok aitortu zuen txalupa barrura egiten zutela salto perkek eta katu-arrainek. Mutilak, arin-arin, leihotik behera egin zuen salto.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Kalera egin beharko nikek salto, baina... hiru solairu zeudek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Erbikumeak, aita onberaren deia entzunik, haren magalera egin zuen salto bizi-bizi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Aurrera egin zuen salto, ezpata borrokarako prest.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 274. orr.

Erorikoa samurra da, egin salto!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

8a (tartekoekin, edo egin ezabaturik)

Salto bat egin, armairura hurbildu eta whisky botila bat hartu du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 26. orr.

Papera kendu zionean, salto handi bat egin zion bihotzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Salto erdia egin zuen aulkian, eta zer nahi nuen galdetu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Egin festa eta pozez salto.  Elizen arteko biblia   Jr 50,11

Mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 114,4

Berriz igo, berriz salto.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 265. orr.

Ikusi dezu nolako saltoa egin duen tipo horrek?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

9 irud/heg

Errealitatetik desirara salto egiteko nahi bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 183. orr.

Eszenariotik salto eginik Dabiden bila joan da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Barneko orrialdeetara salto egin zuen azkar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Bihotzak salto egiten zion neskatxaren azal zuria ikusten zuen bakoitzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Itzali kalefakzioa; automatikoak salto egingo du bestela...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 147. orr.

Mailaz maila, hitzetik hitzera egiten dugu salto, norabide jakineko progresio baten barruan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 64. orr.

Onomatopeiak hitzetik esaldira egin du salto.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

Zenbat ahotatik zenbat belarritara egin behar du salto esaera batek, esaera zaharraren kutsua jaso ahal izateko?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 208. orr.

Gero pare bat urtez egon zen Londresen, eta handik Erromara egin zuen salto.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 36. orr.

Bretainiatik Ameriketarako salto handia egin zuen lehendabizi Pierre-Olivierrek, eta itsasaldi luzearen ondoren Hego Amerikako hainbat lurralde ezagutu zituen: Mexiko, Peru...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 90. orr.

Igotzeko gogoa badago, baina ezkorren tropeletik baikorkeriaren tropelera salto egiteko arriskua du burtsako itzuliak.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Hego Euskal Herriko langabezia tasak gora egin du 2003ko abendutik 2004ko urtarrilera bitartean; %7,3tik %7,73ra egin du salto.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Txirrindulari italiarrak tropeletik salto egin zuen helmugarako 80 kilometro falta zirela.  Berria - Kirola   2004-03-14

10 salto eginarazi

Lehoiaren kaiolan sartu zen, jolasean ibili zen harekin, salto eginarazi zion eta zutik jarrarazi zuen. -Ikusi nahi al du? -esan zuen Pepponek oldarrean, hanka hezurrean hartutako ostikada izugarri batek salto eginarazten zion bitartean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Harryren atzean oihu lazgarri batek salto eginarazi zien biei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

-Han! -oihu egin zuen Harryk, Roni eta Hedwigi salto eginaraziz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

11 salto eragin

Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei, bufalokumearen antzera Sirion mendiari.  Elizen arteko biblia   Sal 29,6

Myrtleren negar-zotinak atzera utzi eta Harryk atea itxi orduko, ahots ozen batek salto eragin zien hirurei.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzera salto egin (5); aulkitik salto egin (3); aurrera salto egin (5); autobusetik salto egin (3); behera salto egin (3); bihotzak salto egin (4)

egin du salto (13); egin nuen salto (6); egin salto (6); egin zion salto (4); egin zuen salto (37); egin zuten salto (9); egiten du salto (6); egiten zuten salto (4); gainera salto egin (24); gainera salto eginez (3); gainera salto egiten (5); gainetik salto egin (15); gainetik salto eginez (3); gero salto egin (3)

jauzi eta salto (3); lehorrera salto egin (6); leihotik salto egin (4); lurrera salto egin (3); noragabe salto egitea (3)

ohetik salto egin (10)

salto bat egin (4); salto bat eginez (3); salto bat eman (5); salto batean (58); salto batean altxatu (4); salto batean jaiki (3); salto batean jaitsi (3); salto batean zutitu (9); salto batez (31); salto batez igo (3); salto batez jaiki (3); salto batez zutitu (5)

salto egin (316); salto egin du (7); salto egin zion (11); salto egin zuen (85); salto eginaraziz (3); salto eginaz (3); salto eginda (23); salto eginda zutitu (4); salto eginen (3); salto eginez (30); salto egingo (16); salto egitea (24); salto egitean (7); salto egiteko (36); salto egiteko arriskua (3); salto egiten (56); salto egiten zion (3); salto egiten zuen (6); salto egitera (8); salto eta brinko (3); salto eta jauzi (6); salto handi (7); salto handi bat (5); salto handia (7)

salto txiki (7); salto txikia (4); salto txikiak (9); salto txikiak emanez (4); salto txikiak ematen (3); uretara salto egin (7); zelaira salto egin (3)

saltoa egin (4); saltoa eman (10); saltoa emateko (5)

saltoan zutitu (16); saltoan zutitu zen (9); soka saltoan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus