Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

saltatu, salta, saltatzen 1 du ad

Harresia saltatu, basoa zeharkatu eta zabortegi batera irten gara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Lepic jaunak beste langa bat saltatu du, ondoko alpapa-soroa arakatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.

Zurezko mailak launaka saltatuz jaitsi zituen bi pisuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

4,35 saltatu dut aurten, baina 4,40-4,45 saltatzeko moduan ikusten dut neure burua.  Berria - Kirola   2004-03-05

Sutegitik saltatutako su-printzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

2 (osagarri zuzena agertzen ez dela)

Miliok saltatu zuen orduan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

Leiho apurtuen artetik barruko suzko txinparta goriek kanpora saltatzen zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.

Poliki-poliki, gizonek kamioi gainetik kaleko lokatzetara saltatzen zuten, armak eskuetan ondo helduta zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

Ez dela landareak biltzea edo noraezean ibiltzea baino hoberik, aldian behin hilobi baten gainetik saltatuz edo itzulinguru bat eginez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Su gainetik saltatuz.  Herria   2005-06-23

Erbinudeak orduan lurrera saltatu zuen txistuka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 24. orr.

Ni geldiro abiatu nintzen, eta ehunen bat metroren ondoren, orga gainera saltatu nuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Ohera joan arte ibili ziren jolasten, herrenka saltatzera eta besoak lotuta eramatera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 136. orr.

Pentsatzeko astirik gabe, albora saltatu eta bi eskuez ote mordo bati heldu zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 192. orr.

Inortxok ere ez zidala jarraituko, are gutxiago martxan zegoen tren batetik saltatu behar bazen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 59. orr.

3 irud/hed

Zati bat saltatu duzu -mozten dio Janek, orain amak baino hobeto baitaki istorioa-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 217. orr.

Azken eskola-ordua saltatu eta zerbeza pare bat hartu dudala lagunekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

Inportanteena da oso gustura nabilela Kutxin gora eta behera, taberna bat ere saltatu barik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 64. orr.

Astean behin gosaria saltatu eta hamasei kilometroko bidea egiten dute elizara, etxeratutakoan bazkari eder baten esperantzan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 301. orr.

ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda, bidean aurkitutako semaforo guztiak saltatu ahal izateko sinkronia bikainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Azkenean, erlojuak zortzi eta erdiak adierazi zituen, eta sarrailak saltatu zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Goitu egin zitzaizkion odolak eta tunpalahara erori zen pultsuak saltatuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

4 (da aditz gisa)

Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen eta beheiti begiratu nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

Ikusten dut nola saltatzen den ohetik, lotsarik gabe, gazte hura defenditzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gainetik saltatu (3); lurrera saltatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus