Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Levine andreak Picasso txikia erosi du eskatuta genion salneurrian. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.
Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
Hotel, kafetegi eta jatetxeetako salneurriek ere gora egin zuten, baina maila apalagoan. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.
Salneurria ere izutzekoa eskatu zuen, jakina, eta Héracliusek errekardaritzatan ibili gabe ordaindu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.
Enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Salneurrien gorakada edo ogirik zuriena non eros zitekeen izaten zuten hizpide. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 47. orr.
Ondasungabetzeak salneurria jartzen dio ahularen buruari, errugabeari errudunaren zigorra sufriarazten dio. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.
Beste kontua da ea egokia den errudun baten buruari salneurria jartzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 100. orr.
Salneurriaren eranskailua kendu eta bitan tolestu zuen paperezko poltsa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.
Gizartean negozioak aurrera daitezen diruak salneurria behar du; bestela, ez dira mailegu emaileak izango. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.
Ezer gutxi aurreratu nahi dute upeltegiek eta mahastizainek mahatsaren salneurriari buruz. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Autobus-txartelaren salneurria ordaintzen ari zen bitartean, eserlekuak jendearen ipurdiekin katigatuak zeudela ohartu zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 83. orr.
Zenbateko hori eguneratuz gero, 80 dolarrekoa litzateke erregaiaren salneurria. Berria - Ekonomia 2004-08-05
Barazkien salneurriek %7,3 egin zuten gora EAEn eta %8,3 Nafarroan. Berria - Ekonomia 2004-01-16
Bruselak agindutako politikaren ondorioz, datozen hiru urteotan esne litroaren salneurria 0,09 euro zentimo jaitsiko da. Berria - Ekonomia 2004-08-04
Zenarrutzabeitiak petrolioaren salneurriaren etengabeko garestitzeari egotzi zion inflazioaren igoera hori. Berria - Ekonomia 2006-03-09
Gurinaren eta gariaren salneurria jakiteko eginak gara, edota bi zaldiren, bi itsasontziren, bi ministroren edo bi artistaren balioaz eztabaida egiteko, gehienez ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.
Diruaren salneurria zehazten duten harremanak agintaritzatik kanpokoak dira; gobernuek ezin dute hori zehaztu aginduzko legeen bitartez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.
Ahari bi saldu berri nizkion Cox laborariari, eta salneurri onean, gainera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.
Sei pennyren truke erosten dizut txakurra; ez da salneurri txarra, ezertarako balio ez duen txakurrarengatik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.
Pedro Berrondok egindako itzulpena da salgai jarriko duena, salneurri merkean. Berria - Kultura 2004-11-26
Produktu berriak merkaturatzea, salneurri baxua edota promozioak. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Kalitatezko jaialdiak salneurri xumeetan eskaintzen. Berria - Kirola 2006-03-11
Ezin da ahaztu duela hilabete batzuk petrolio upela inoizko salneurri garestienetan jarri zuen faktoreetako bat espekulazioa izan zela. Berria - Ekonomia 2006-04-11
Salneurri tasatuetako etxeak. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Baikorrenek espero dute joan den urteko batez bestekoei eustea, salneurri duina dela uste baitute. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Batez besteko salneurria 0,9 euro izan zen kanpainaren bukaeran. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Salneurri arrazoizko baten barruan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.
batez besteko salneurria (4); direkzio elektrikoen salneurria (3); erregaiaren salneurria (3); etxebizitzen salneurria (3); gasolioaren salneurria (3); petrolioaren salneurria (4); salneurria merkatzeko (4); salneurria merkatzeko eskatu (3); sarreren salneurria (3)
etxebizitzen salneurriak (4); salneurriak jaistea (4); salneurriak jaitsi (5)