Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxekoentzat eta etxeko trabailarientzat egunoroz ekartzen zirèn jatekoak eta bizigaiak, eta egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.
-Lisa nirea, pozez betea ikusten dut zeinen ondo doazkizuen salerosiak; baina nik ez dut zuen dirurik nahi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.
Nihaur nahi baininduen administratzaile berri, landareen, hornizoinen eta bertze salerosien kontuen eramaiteko eta hango eta hemengo erosle zein saltzaileekin harremanetan jartzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.
Lisak adierazten zuenez, ez ziren handinahiak, ez zuten dirua arinegi biltzeko asmorik; bestela, senarra txerrien handizkako salerosietan hastera bultzatu eta "ehunka eta milaka" irabazaraziko zituzketen txanponak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.
Hamahiru urte zituen orduan; ezin, beraz, salerosi handietan pentsatzen hasi, ezin loreen kalean saltoki bat izatearekin amets egin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.
Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat, hitzaren adiera guztietan: fedeko gezur, egiazko profeta, liturgia, sufrimenduaren salerosi eta mistika. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Beste gauzen antzera, dirua dohainez, mailegutan, akuran edo salerosian eman daiteke. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.
Salerosian aritzen zen Moskun, eta bostehun errubloko zergak ordaintzen zizkidan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.
Ondasunak salerosian erabiltzen dituzte, jabetza erabatekoaren izatedunak dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.