Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi utzi behar da ekonomian dirua salerosketarako -hau da, trukerako- eskuarki onartzen den edozer gauza izan daitekeela, izan ukigai edo ez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Gainerakoan beste edozein azoka bezalakoa da: salerosketarako, trukerako, traturako azoka da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 28. orr.
Produktu eratorriak, salgai bati buruz epe jakin batera salerosketa bat egiteko kontratuak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.
Merkataritza, salerosketa eta edozein gauza eduki edo sartzea guztiz debekatuta baitago Lager-ean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 99. orr.
Adinean aurrera zihoazen, irabazi handiagoko salerosketekin amets egiten zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Salerosketak, dohaintzak, pribilegioak eta foru emakidak. Berria - Kultura 2004-03-24
Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan. Elizen arteko biblia Dt 25,13-14
-Salerosketa lapurreta balitz, ez litzateke gizarterik izango. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Kontsumoko zergak salerosketen gaineko tasa nola bihurtu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.
Jabego pribatuaren defendatzaile sutsua zen Anacharsis, eta baita salerosketarako askatasun osoaren aldekoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.
2.367 milioiren salerosketarekin, egun baikorra izan zuten atzo indizeek. Berria - Ekonomia 2006-04-04
Argi ikusi zuen salerosketa hura onuragarria gertatuko zitzaiola. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.
Erosleak kosta ahala kosta ezarri zuen salerosketa bururatzeko baldintza gisa ken zezatela liburu-denda handik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.
Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Alor horretako profesionalak beste konpainia batzuekin salerosketak hitzartzeko astia izango dute. Berria - Ekonomia 2004-09-10
Japonian burtsarekin zer gertatzen den, mendebaldeko jendea iratzarri orduko izango du eragina Parisko edo New Yorkeko akzioen salerosketetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.
Zaldien eta behorren salerosketa zen haren eginkizun nagusia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Astor koronelaren garaian larruen salerosketari esker aberastu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.
Drogen salerosketa, baimenik gabe armak edukitzea, mehatxuak egitea eta justizia trabatzea leporatu die. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Esklaboen salerosketa ez zen gauza berria Afrikan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Edozein elkarte anonimoren akzioak bezalaxe, akzio horien salerosketa askea da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.
Legez kanpokoa da, orokorrean, abereon nazioarteko salerosketa, baimen berezirik ez bada tartean. Berria - Gaiak 2004-09-24
Salerosketa etxe handi bateko nagusiak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.
Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Salerosketa-gune batean, beste hainbat purtzil-saltzaileren artean, jai-egunetako giro zaratatsuan... «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.
Hiritarren salerosketa-leku edo ibiltoki diren bide publikoetan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.
salerosketa azoka handia da Midem, eta euskal disketxeek negozio txiki batzuk egin ditzakegu, urtetik urtera, ohartzen garelako badagoela gure musikarentzako merkatu bat. Berria - Kultura 2004-01-22
Salerosketa bolumena, lehen hiruhilekoan, 170 milioi eurokoa izan da. Berria - Ekonomia 2004-04-03
Irabaziak zerga tasa txikienak dituen tokian edukitzea aukeratuko du, eta horren arabera finkatuko ditu taldearen barneko salerosketa prezioak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Ekialde Urrunaren indarraren gorakadari ez zaio salerosketa-trukeetan bakarrik antzematen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
Produktu manufakturatuak irauliko zituzten produktu ezezagun asko erantsi behar zaizkio [...] salerosketa-ibilbide berriak menderatzen zituzten merkatariei mozkin izugarriak eman zizkietenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Hobe izango da salerosketa-askatasuna pribilegio esklusiboen bidez ez oztopatzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.
Zenbat ume mugitzen ditu urtean esklabo-salerosketak, Afrikan? Berria - Gaiak 2004-04-16
Hegazti migratzaileek baino gehiago legez kanpoko hegazti salerosketak kezkatzen du Alemaniako Gobernuak. Berria - Harian 2005-10-14
Jar zitzaketen negozio guztietatik, bat bakarra jar zezaketen inbertsio handiegirik eta ezaupide zehatzik gabe, merkantzi salerosketa besterik ez. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.
Mugaz kanpoko finantza salerosketak zainduko dituzte. Berria - Mundua 2004-12-09
Atzo, jaieguna eta, horrek, mundu osoko akzio salerosketari eragin zion. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Salt Lake Cityko hiria 2002ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko aukeratua izan zenetik [...] eskandaluek eureganatu zuten arreta osoa: boto salerosketa Salt Lake City aukeratu izan zedin, Ipar Amerikako herrialdeen aldeko jarrera lotsagabea patinajeko puntuazioetan, boikot mehatxuak, inoiz baino dopin kasu gehiago. Berria - Harian 2006-02-09
Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen. Elizen arteko biblia Lk 19,45
Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.
Gadusmar SL, bakailaoren salerosketan aritzen zen enpresa besterik ez zela. Berria - Harian 2005-11-22
Homero aurreko greziarrek beren artean eta herri barbaroren batekin baino ez zuten jardun salerosketan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.
Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen bazen droga salerosketan jarduten zuen indonesiar talde amorratu bat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.
Badirudi aita Virginiako larru-saltzaile bat zuela, indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.
Emakumezkoen salerosketan dabilen tipo bat? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 188. orr.
Arabiarrek maite zuten kafea, eta kafearekin salerosketan dirua egin zitekeela ikusi zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Tarsiseko jendeak zurekin egiten zuen salerosketan, hain ugaria baitzen zure aberastasuna. Elizen arteko biblia Ez 27,12
Itsasontzia irlarik irla zihoan, eta nik, eskuak gurutze egon gabe, hamaika salerosketa egin nuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.
Sanzek azaldu zuen Acciona salerosketa egiteko aukerarik onena zela, «konpainia indartsua delako, eta Nafarroan eta sektorearen barruan gelditzeko asmoa duelako». Berria - Ekonomia 2004-11-11
Euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 221. orr.
Salerosketak egiteko ondoan hotela eta negozio bulegoak izatea oinarrizkoa da. Berria - Ekonomia 2004-11-07
Gizartea kudeatzen eta salerosketak egiten iaioak ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 14. orr.
Zure aita Nur Al-Dinek itsasontzi batzuk bidali zituen salerosketak egitera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.
armen salerosketa (3); milioi euroren salerosketa (32); milioiren salerosketa (21)
salerosketa arautu (3); salerosketa bolumena (12); salerosketa bolumenak (3); salerosketa handia izan (3); salerosketa izan (13); salerosketa izan zen (10); salerosketa lagun (8); salerosketa polita izan (3)
haurren salerosketak (3); milioiren salerosketak (4)
milioiren salerosketan (3); salerosketan ari (3); salerosketan aritzeko (3); salerosketan aritzen (4); salerosketan parte hartu (3)
milioiren salerosketarekin (7)
landareen salerosketaren (5); salerosketaren bidez (3); salerosketaren inguruko (6); salerosketaren nondik norakoak (3)