Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oilo-simaur edo zirin-satsa [...] ez da hutsean ematen; aitzitik, saldu egiten da, eta garesti. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.
Enpresek erabateko askatasuna dute zer ekoitzi, zer saldu eta zein preziotan saldu erabakitzeko orduan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Saldu iezadazu mahastia, edo, nahiago baduzu, beste mahasti bat emango dizut haren ordez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 78. orr.
Orduan ardiak saldu, eta jauregi bat erosiko dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.
1947an idiak saldu eta traturra erosi zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.
Donibane Garazitik etortzen zirela emazte batzuk, kausera, krepa, etxeko baratzeki eta fruitu saltzera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.
Asteburuetan talo-saltzen eta kontzertu-antolatzen aritzeko astirik ez zutelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 139. orr.
Ezin da dolarrik saldu, urrea gutxiago oraindik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.
Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.
Enpresa jakin baten akzioak saltzeko eskaintza handia bada, enpresaren kotizazioek beherantz egiten dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.
Hogeita hamar mila bolaluma saldu zizkion Martin jaunak RAFi eta oraindik gehiago Estatu batuetako Armadari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.
Espainian norbait gai baldin bada liburu baten 10.000 ale saltzeko [...], euskaraz arrakastatzat hartu beharko litzateke 125 ale saltzea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 54. orr.
Zenbat ale saltzen ditu, bada, Berriak? eta, batez ere, zenbat ale saltzen ditu Argia beteranoak? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 129. orr.
Baina Euskadi Saria irabazi arren, oso ale gutxi saldu zituen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 162. orr.
Geroago Irauzketako etxea bere lurrekin saldu zion gobernuak Beltrán Etchepare-ri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.
Mutikoak han jarduten zuten gaizkile-banda horietariko bati saldu bazion loroa? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.
Katmandun neskatila zenean saldu zuen gizonaren bila hasi zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 222. orr.
Zin egin zion Esauk eta premu-eskubidea saldu zion Jakobi. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.
Gero, dibisen merkatuan, diru hori saldu egiten du, alegia beste dibisa baten ordez trukatu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.
· The Tibetan Book of Living and Dying liburuak arrakasta izugarria izan zuen eta milioi ale inguru saldu dira mundu guztian. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 196. orr.
Orduan, Frantziara ere saldu zen zura frango. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.
Ziur zeuden Claude aurkituko zutela idi birikak handizka saltzen zuten lekuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.
Salgaia prezio onean saldu duen merkataria. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.
Nahiko modu onean saldu zidaan, bera hil arte liburu-dendari eusteko baldintzarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 229. orr.
Erositako prezioan saltzen dizkizuet kontuok. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.
Prezio doblean saldu beharko dinat! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.
Haien gorozki guztiz ere urria urrearen prezioan saltzen da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.
Hemengo hau 900 dolarrean saldu beharko zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 307. orr.
-Tira, ondo da, prest nago hamabosna errubloan saltzeko! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.
Erosi baino prezio merkeagoan saldu. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.
Armadako tramankuluak merke-zurrean saltzen dituen gizon begibakarrari erosi diogu Fresnon. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.
Garai hartan [...] orain bezala, ederki saltzen ziren hiztegiak, gramatika osoak edo zatikakoak, eta aditzen koloretako paradigmak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.
Merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena. «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.
Diamanteak bezain garesti saltzen den beltz indartsua, lanerako aparta. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Trintxerpe, arrantzale txiroen etxe multzo hezea, armadoreek berek merke jaso eta garesti saldua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Hamabi artistak beren obrak eskaini dizkiete demoei, enkantean saltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Koadroak saldoka saltzen hasi zen Australian. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 187. orr.
-Asko saldu dut gaur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.
Denik eta lan motarik exkaxenera, duingabeenera eroria zen jada: gorputza diruaren truke saltzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.
Gaztea eta polita zen, gazteegia tamalez ametsik gabeko munduan murgildua izateko, gorputza garesti saldu arren. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.
Ez nintzen bihurtu kaleko emakume deritzana, mari-purtzil bat, baina neure larrua saldu dut. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.
Katilukada bat zopa edo non egona edukitzeko, arima saldu behar zenuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.
Deabruari arima saldua diona. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.
Arima saldu nahi al diozu eskaintzarik handiena egiten dizunari? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.
Segada batean eroria zela ulerturik, sablea atera eta bere burua garesti saltzera prestatu zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.
Bere burua saldu edo bere buruaz beste egin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 216. orr.
Ikusi dugu kontraispiluaren astalogika zuri-belztaile horrek zer eginarazten zigun: eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.
Ospe ona eta izen garbia garesti saltzen direlako gure gizarte itxuratian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.
Nortasuna bera ere saldu egiten da. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 123. orr.
Poza saldu. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 39. orr.
Euskal idazleek edo euskal literaturak atzerrian ideia berezi, ezberdin edo propio bat saldu dezakeela esango zenuke? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.
Hartzaren larrua saltzen ari nintzen hura akabatu aurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.
Saldu gintuen salataria zen Gagni hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Faxistak Bartzelonan sartu zirenean, Adelaren aita ihes egiten saiatu zen, familia eta guzti, baina, zer diren gauzak, beste maisu batek saldu zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.
Bera ere gogor jo bazuten, seinale ez gintuela saldu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Saldu egin ninduen kolegiotik bota ninduten egunean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.
"Saldu egin nau, saldu egin nau, bihotza niretzat besterik ez omen zuen horrek; eta beragatik saldu nuen neuk, halaber, munduko gizonik zintzoena". Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.
Saldu egin baikaituzte ni eta nire herria, txikituak, hilak eta suntsituak izan gaitezen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.
Amerikarrek saldu egin gintuzten, lehen sobietarrek bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 62. orr.
Arrazoi duzu, horrek ez du baitezpada erran nahi zure aitatxik enea bezalakoak SS-ei saldu zizkiela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 167. orr.
Saldu eta entregatu behar nituen erruso guztietatik, neska hura eta haren anaia ziren nire kontzientziatik gelditzen zen apurra hunkitzeko gai ziren bakarrak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.
HBko batek esan zuen EE traizio baten ondoren jaioa zela, eta Espainiar Estatuari saldu ziotela beren burua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.
Hiltzaileak halakoak, gobernu zitalari salduak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.
Horra, saldu egin zarenez, eta Jaunak atsegin ez duena egin, zigorra hartuko duzu nire eskutik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 80. orr.
Herritarrek Nafarroako Gobernuarekin negoziatu zutela salatu zuen Koordinakundeak; saldu egin zirela, nolabait. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 75. orr.
Iristen den konponbidea gero "saldu" egin beharko dio alderdi bakoitzak bere publikoari, bai euskal alderdiek eta bai estatuko alderdiek ere. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.
Negozio huts dena beharra balitz bezala saldu nahi dute. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 140. orr.
Agintariek, hala ere, bortitzen kontrako gurutzadatzat saldu dute Itoizko urtegiaren auzia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
Hain traszendentetzat saldu nahi izan diguten bikotekidea aukeratzeari ez ziola hainbeste garrantzirik ematen esan nahi zuen agian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.
Nafarroako Gobernuak okupaziotzat saldu nahi izan zuen Artozkin gertatutakoa, baina ez zen hori izan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 130. orr.
Ni, berriz, gizon ahula naiz, bekatuari saldua. Elizen arteko biblia Erm 7,14
Ondasun saldua jabe zehatzik gabe zegoen, hori ere nekazaritzarako kaltegarria izanik. Berria - Mundua 2006-04-27
CIAk mertzenario bilakatu duen kazetari saldua. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.
Ezagutzen duzu nire familia guztia; uste al duzu saldu bat naizela? Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.
Le Détonant, erosi Le Détonant, faxisten eta salduen kontrako antidotoa! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 323. orr.
· -Basbusa saldu hutsarekin, gu denok lurperatzeko bezainbeste diru irabazia du. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
akzio saldu (6); akzioak saldu (5); ale saldu (20); ale saldu dira (6); aletik gora saldu (4); altzariak saldu (4); ardiak saldu (4); arima deabruari saldu (4); arima saldu (10); armak saldu (4); asko saldu (11); auto saldu (10); auto saldu ziren (4); bere burua saldu (12); berehala saldu (5); deabruari saldu (5); dena saldu (11); denda saldu (5); disko saldu (6); dolarretan saldu (10); dolarretan saldu zen (5)
enpresari saldu (4); ere saldu (27); erosi eta saldu (4); eskubidea saldu (4); eskubideak saldu (4); eta gero saldu (4); eta saldu (46); eta saldu egin (6); eta saldu egiten (9); etxea saldu (12); etxea saldu eta (4); euroan saldu (10); eurotan saldu (21); eurotan saldu da (4); eurotan saldu du (4); ez saldu (8); ezer saldu (5); ezin saldu (4); gabe saldu (6); garesti saldu (9); garestiago saldu (5); gehiago saldu (36); gehiago saldu ziren (4); gehiago saldu zituen (4); gehien saldu (9); gehien saldu den (4); gero saldu (7); gisa saldu (4); gora saldu (6); gutxi saldu (5); gutxiago saldu (20); gutxiago saldu dira (5); guztia saldu (7); guztiak saldu (27); guztiak saldu dira (5); guztiak saldu eta (8); guztiak saldu zituen (4); hegazkin saldu (7); hegazkin saldu zituen (5); herria saldu (4); hori saldu (9)
jokalariak saldu (6); lurrak saldu (6); megawatt saldu (4); merke saldu (6); merkeago saldu (7); milioi auto saldu (6); milioi disko saldu (5); milioi dolarretan saldu (5); milioi eurotan saldu (7)
ondasunak saldu (5); ondo saldu (5); partaidetza saldu (6); prezio onean saldu (5); prezioan saldu (5)
saldu beharra (10); saldu dira (59); saldu ditu (25); saldu eta erosi (5); saldu izana leporatzen (5); saldu zeure ondasunak (8)
sarrera guztiak saldu (6); sarrera saldu (7); sarrera saldu dira (4); truke saldu (15); txartel saldu (9); zenbatean saldu (4)
ama ere salduko (4); berehala salduko (5); bixkotxak salduko (4); bixkotxak salduko dituzte (4); euroan salduko (4); eurotan salduko (11); eurotan salduko dira (5); garesti salduko (9); gehiago salduko (6); merke salduko (5); merkeago salduko (4); prezioan salduko (7); salduko dira (22); salduko ditu (12)
salduta daude (6); salduta zeuden (5); sarrera salduta (4)
ale saltzea (4); arrautzak saltzea (4)
saltzea debekatu (5); saltzea debekatzen (4); saltzea egotzi (7); saltzea erabaki (12); saltzea erabaki dute (4); saltzea leporatu (4); saltzea lortu (8)
tabakoa saltzea (4)
bosch siemensi saltzeagatik (4)
akzioak saltzeko (5); berriz saltzeko (4); enkantean saltzeko (5); etxea saltzeko (8); euskara saltzeko (4); garestiago saltzeko (4); gehiago saltzeko (5); merke saltzeko (6); niri saltzeko (5); produktuak saltzeko (8)
saltzeko asmoa (22); saltzeko asmotan (5); saltzeko asmoz (4); saltzeko aukera (13); saltzeko baimena (6); saltzeko eskaintza (31); saltzeko eskaintza publiko (5); saltzeko eskaintza publikoa (10); saltzeko eskaintza publikoan (4); saltzeko gai (7); saltzeko prest (26)
sarrerak saltzeko (5); tabakoa saltzeko (7)
ale saltzen (6); armak saltzen (4); arropa saltzen (6); asko saltzen (12); bere burua saltzen (5); dendetan saltzen (4); droga saltzen (8)
egiten eta saltzen (5); egunkariak saltzen (8); erosten eta saltzen (4); europan saltzen (4); eurotan saltzen (6); garesti saltzen (7); garestiago saltzen (8); gauzak saltzen (6); gehiago saltzen (17); gehien saltzen (9); gutiago saltzen (5); gutxi saltzen (8); gutxiago saltzen (10)
jantziak saltzen (4); kea saltzen (8); kea saltzen ari (6); liburuak saltzen (4); merke saltzen (9); merkeago saltzen (9)
ondo saltzen (7); ongi saltzen (5); produktuak saltzen (5)
saltzen diren produktuak (5); saltzen dituen denda (4); saltzen ibili (7); saltzen saiatu (6); saltzen zituen denda (6); sarrerak saltzen (6)
tabakoa saltzen (4); txartelak saltzen (4)