Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segur naiz uste duela nik traditu dudala, egoera hartaz baliatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.
Halabeharrez partitu da, ezagutu gabe bihotzak traditu egingo duela ilunsenti honetan, fin gaitz egingo duela kalearte estu batean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 210. orr.
-Jainkoak begira nazala ene ongilea traditzetik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Adiskide ederra, zeure onestasunak berak traditzen zaitu, segurantza ematen baitizu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.
Ez dakit nork traditu gaituen; nire gelazaina edo nire kofesora baizik ezin daitezke izan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.
Adiskidea, engainatua izan naiz, traditua, galdua; etsi gaiztoan naiz: Tourvel andrea partitu da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 323. orr.
-Adiskideek ez dute elkar traditzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.
Zeren gizakiek aberria eta guraso maiteak maiz traditu izan baitituzte, Akeronteko leizeak ekiditearren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.
Beren printzipioak traditu beharrik ez zutela izango, hori bere bizkar, Luis Angelen beraren bizkar geratzen zela. «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.
Hurrena elkarrekin topo egin zutenean, erakutsiriko konfiantza traditu izana leporatu zion. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 139. orr.
Iduriz zuk eman bide didazun eta nik neurririk gabe men egin diodan fidantzia hori tradituko zenuke? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.
Haren jarraikitasunak salbatuko nau bederen amodio traditu baten oinazeetarik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 217. orr.
Ez naiz zure maitasunaz susmatzera ausartzen, dudarik gabe halaber zu ez zinateke nirea traditzera ausartuko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 297. orr.