Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

saldo1 1 iz taldea, batez ere ez-txikia. ik samalda.

1200-1500 gizon zeukan gure saldoa abiatu zen geltokiari buruz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Bost edo seiehun ardiko saldoak zaintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Errusiarrak edo siberiarrak, tatariarren mende geratzeko beldurrez, hara joan ziren Feofar Khanen saldoek inbaditutako probintzietatik ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Kanpamenduak sutan zeuden eta orkoek ibairantz egiten zuten ihes ehiztariek jazarritako animalia basatien saldoak bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 137. orr.

Taldeak, multzoak, saldoak norainoko desplazera pizten dion bazekien lehenagotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Emakume igerilarien saldo bati begira zegoen.     «Kuskue tanden», 2004 - 163. orr.

Emazte hanitx bazen antzezleen saldoan, eta denentako lanik ez günüan.  Herria   2005-08-11

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gure korrikalarien saldoa ez zen ez atertu, ez-eta mehatu ere: beti heldu lagun ziren berriak, beste batzu nekatuz bezala.  Herria   2003-04-17

Godo eta iberoen saldo batzuk, mairuen zapalkuntzatik ihesi, Luisen lurretan onartuak izan ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

Bera baitzen saldo horretan guztian [...] latinez aise hitz egin zezakeen bakarra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Norbere izaerari eta barne-ahotsari jarraitu ala amore eman eta saldoaren moralari makurtu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

Zezenak, zama hura askatutakoan, bat egin zuen berehalakoan saldoarekin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

2 (izenondoekin)

Bertze saldo handi batek, aro txarraren beldurrik gabe, haize ematen zien su-emaileei, oihuka eta ufaka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Han-hemenka ur-hegazti saldo handiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Igerilekuaren ertzera saldo handian inguratzen ari ziren gizon dotore batzuekin zetozen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Arazoa zen estorninoak saldo handietan zebiltzala parkeetan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Saldo ederra bildü da lehen mustraka hortan, 90 batek izena eman dü taulen gainera igaiteko.  Herria   2004-01-15

Mila beso, mila ezpain, mila... izamolde nahi nituzke izan izakari xarmagarri garrantzi gabeko horietako saldo oso bat aldi berean besarkatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Tomas saldo nagusitik kanpora zen, behar zirenak eginda badoanaren itxuran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Iruditzen zitzaidan heriotza emandako haiek guztiak [...] saldo beldurgarrian, botoa ematen duten herritarrak bezala zetozela, gizarteari esatera: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Siberiako animali saldo ikaragarrien elikagai bakarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Letrek zozabar saldo nekaezinak ematen zuten paper zuriaren gainean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Egunak joan, egunak jin, Graxik saldo ibiltariaren itxura burutik ezabatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Giza saldo armatuak zebiltzan inguruko mendiak eta haranak arakatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Hamabost soldaduko saldo urri honetara igorri nitek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia animaliei dagokiela)

Otso-saldo bat orpoz orpo duela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Basamortuan bizi diren gazela-saldoak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

Zaldi saldo amorratu bat uxatzen ari balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.

Arratsaldean, galeper saldoa etorri eta kanpamentu osoa estali zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 180. orr.

Bi eskuak airean astindurik bele-saldo bat erasoan ari balitzaio baino erretxinago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.

Kaio saldo handiak hegaldatu ziren bat-batean labarretatik.     «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Konturatu ziren Jasperek eskopetaz uxatutako zozo saldoa makalen gailurretan pausatu zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.

Kardantxilo saldo harrigarri bat mundua txit-txit-txit ondo egina dagoela kantatzen ari zen goiz eder batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

Bat-batean, kaosa egin da Joseren buruan, erle-saldo amorratu bat dabilkio buru-muinetan ziztaka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

· Uso poloniar saldo bat bulegoko ate aldera hegatu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Abelgorri errubi-gorrizta saldo bat sakabanatu egin zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia pertsonei dagokiela)

Euskaltzale saldoa espero da Baigorrin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Gizon saldo bat badago, olibondo hostotsu baten azpian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 221. orr.

Gizon-emakume saldoa sartu zen ostatuan, irribarrez eta alai denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Gazte saldo ederrak bohemiaren eta etorkizun ziren euskal zine-antzerki-telebisten promesak liluratuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.

Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Zeremoniara Eskual Herriko sei kantoietarik jende saldo handia bildu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Hilkutxaren inguruan jende-saldo ikaragarriak, Norari azken agurra ematera etorriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Bazterretan, buhame saldoaren harramantza salbu, ez zen ezer entzuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Ez zuten tenpluan sartzerik izan, soldadu saldo batek, armak eskuan, oztopatu baitzituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Akamarre izeneko herrixkako ateetan, bertze armagizon saldo batekin egin nuen topo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Armada baten kideak baino gehiago, gaizkile saldo bat dirudizue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Entzule saldo handi baten erdian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak; une hartantxe garbitzaile-saldo bat ontzia garbitzen aritu zela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

· Jende gaixo saldo bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 101. orr.

· Gurutzean ilkatua munduaren Berreroslea, inguruan aingeru-saldo hagitz ugari zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Pianoa pa-pa--pa-pa-pa hasten den hori, hasierako notek deabru-saldo bat orpoz orpo balute bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauzei dagokiela)

Zenbaitetan hodeien lekua izar barreiatuek hartzen dute, zurrunbiloak sortzen biraka ibiltzen diren izar saldoek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.

Erromako fakzio odoleztatuak bezala, beren bezero-oste armatu eta iraintzaileekin, atomo-saldoen zirimola begietsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Taxi-saldo batez inguratuta zeuden; ia denak aireportutik etorriak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Zilegi izan bekit sinestea ezen haren aita begietan bertute saldo batek irabaz dezakeela ahulkeria baten barkamena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 428. orr.

Lokartu barik, aurrera, bizkor, oraindik auto saldoa dabil-eta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 102. orr.

«Gizateriaren aurkako krimen saldoa» gertatzen ari dela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-05-09

6 saldoan adlag ugari. ik saldoka; sail 19.

Saldoan bildü da berriz jentea: 3600 jarlekü baziren (lehen aldian beno 500 haboro), eta haboroxeak bete dira.  Herria   2001-07-26

Haren gudu-taldeak saldoan datoz, nireganaino iristeko bideak egin eta oihal-etxola inguratu didate.  Elizen arteko biblia   Jb 19,12

Baina uxatu bezain laster berriro saldoan zetozkidan oldarka begiak lainotzera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Ondoren, sehiak saldoan sartu ziren.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

Turista-multzo handi bat saldoan igaro zitzaion aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 86. orr.

Mundua gero eta hobea izateko berak egin behar zuen gauza bakarra aurkikuntza berriak saldoan egitea zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Zuen elkartasunaren beharra dugu, zatozte saldoan aratsalde goxo baten pasatzera!  Herria   2003-03-20

Akemenestar Inperioa Alexandrok konkistatu aurretik eta iragarpen gisa, akemenestarrek eurek mertzenario helenikoak erabili zituzten saldoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus