Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakuts iezazkiozu gurutzeko seinaleak zeure saihets eta esku-oinetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 258. orr.
Mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa, saihets, diafragma eta biriketako muskuluak mugiarazten dituena aire garbia sar dadin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
Eskua ahotik kendu eta errebolberra saihetsean iltzatu zion, min egin arte. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.
Gorputza hoztearekin batera saihetsa min ematen hasi zait. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Saihetseko minari kasurik egin gabe, gero eta lasterrago gidatzen nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.
Leihoa itxi eta ohera itzultzen da, eta eskuineko saihets gainean etzaten da, zain. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 70. orr.
Haren saihetsa, berriz, lantzaz zulatua ageri zen, eta odola zerion sarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Berotu morroi horri ondo saihetsak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.
Bultzaka eta armen kulatez saihetsak joz, txaletera ninderamaten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 351. orr.
Van Daan andrea ohean dago, bere saihets mailatuagatik, egun guztian kexuka ari da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.
Selifanek, zaldien saihets mardulak zigorraz emeki jo, eta Petrushkari esan zion: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.
Erdi lo, noizean behin soilik eragiten zien uhalei, zaldi orobat logaletuen saihetsak leunki joz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.
Orkatilekin jo ditu animaliaren saihetsak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.
Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta [...] nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko. Elizen arteko biblia Jn 20,25
Mahai gainean ezarria zuen ezkoargia pizturik eta haren saihetsean erramu hostoila. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.
Haiek ere beha zituzten, pistola eta makila larru beltzezko gerrikoaren saihets banatan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 250. orr.
Elizaren saihets bateko aulkitik [...] Joanttok herritarren aurpegi izugaitzak begiztatu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.
Gure auzoko hiru etxeen saihetsetik pasa ginen baina suertez ez genuen inor ikusi. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.
Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren saihetseko karrikan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.
Toki hartarik, arras ongi ikusten genituen Ameztoiaren etxe-aitzina eta ezkerreko saihetsa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.
Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Uhinek [...] barrako eta moilako harri berdotzak eta baporeen saihets ontsuak jotzen zituzten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Portuan ainguratuta baleude bezala aditzen ziren olatuak txaluparen saihetsa jo eta astintzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 180. orr.
Brankako saihets batean ez zeukan, bada, letra gorriz idatzirik Andreasen maitasunaren froga isil erabatekoa? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.
Bere bizikletaren saihetsean xutik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.
Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak. Elizen arteko biblia 1 M 9,45
1642. urtean, hogeita gutxi urte zituela, [...] Cromwelen "ironside" edo burdinazko saihets bilakatu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.
Zartaka ekiten zion ibilgailuko saihets metalikoari, eskua leihatilatik at inarrosiz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Ezkerreko eskuaz eskuineko saihets-zauria estali zuen, ikus ez zedin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Ezer erantzun gabe, bat-batean ezkerretara egin eta saihets-kale bat hartu zuen Corleyk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.
Martak, bihotza eskuetan zuela sentituz, talkia hartu zuen saihets-apaletik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.
Adarga besoan, eta lantza harturik, istegi bateko saihets-atetik kanpora irten zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.
Saihets-ideia batzuen bidez indartu ideia nagusi hori. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.
Elizan sartzean nahiz ateratzean, Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
-Ez dut saihets-usteetan sinesten. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.
Ene burua aurkitu nuen ohe saihetsean jarririk, beztitua, beste ohe ondora begira, begiak goiti so, anaia handia hor izan balitz bezala, zutik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.
Urte hartan, eliza saihetsean zeuden, lerro-lerro, Nafartar ofiziale-artisauak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.
Horretan, kolpetxo bat entzun zen txalupa saihetsaren kontra. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Gero eta apalagoa zen ontzi-saihetsen karraska-hotsa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.
Makur-makur egin eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, harkaitz saihetsari erantsiak gelatina puskak bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
"Errealitatearen" ertzean loratzen dira ignoratu edota azpiratu saihets interesgarrienak. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.
Saihets politikotik, amaitzeko, oliba olioak eginkizun supraestrukturala betetzen du. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.
Komunikabideek, berrien irudi eta abailari loturik, gero eta axola gehiago dute egiaren saihets desberdinez. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.
Fernanek bertze saihets batetik jo zuen kontraerasoa: [...]. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 74. orr.
Oraino beste saihets onuragarri bat sexualitatean duen eragin osagarria da. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.
Ondorioz, sabel aldean kolpe izugarria jaso zuen, heste meharra zauritu eta hainbat saihets eta diafragma hautsi zitzaizkion. Berria - Ekonomia 2004-09-11
Laugarren saihetsean jo zion kolpea Tootlesi, baina Smeek Curlyren kolpea jaso zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 127. orr.
Emaztea dena batera ari zen egiten: bere liburuxkatik nederlandera ikasi, zopari eragin, haragiari begiratu, intziriak bota eta hautsitako saihetsagatik kexuka aritu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Biriken ondoko saihetsak ditu apurturik, eta kolpez josita du gorputz osoa. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Horrez gain, hautsia du sudurra, ezker lepauztaia eta ezker aldeko saihetsak. Berria - Kirola 2004-10-26
Eskuineko aldaka bere lekutik kanpora, hiruzpalau saihets hautsita eta kopetan kolpe formala duela. Berria - Kultura 2004-08-18
Adierazi zuen ezen hildakoak bi beheko saihets hautsirik zeuzkala, eta kolpe larriak eskuineko sorbaldan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.
Hartara patata-zakuen itzalak, gantzaren poto bat eta txerri ketuaren saihets bat ez nahasteko pertsona batena izan litekeen itzalarekin. harkaitzetan harrapatutako ostrak ekartzen dizkit, arkume saihets bi, lupia frijitua, [...]. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.
Konpainiak, jainkozko apaltasunez, saihets egiten dio iragarkunde orori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.
Han, ontziburuaren ganbaran, ontzian beste inork ez zituen jakiak eta edatekoak eskaintzen zizkiolako, eta nork haiei saihets egin? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.
Elikatu ere, beste batzuk ez bezala (hein batean) elikatzen gara, gure kulturak hala aginduta: akzioz, txoko edota sagardotegietara bilduz, babarrun- edo zikiro-jateak ospatuz, etc; erreakzioz, ezezagun dugunari saihets eginez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen ikuskatzaileei eta Genevako Hitzarmenei saihets egiten dien leku hauetan giltzapetuta datxikitzaten presoen aurkako «gehiegikeriak ausazkoak baino ziurrago ekindin ezinak» direla ohartarazi du HRFk. Berria - Mundua 2004-06-19
Ameriketako Estatu Batuek Iraken, Afganistanen, Pakistanen, Jordanian eta itsasontzi militar batzuetan, nazioarteko arauei saihets egiten dieten hamar bat detentziogune sekretu badauzkatela salatu du Human Rights First (HRF) giza eskubideen defentsarako erakundeak. Berria - Mundua 2004-06-19
Atsedenetako boxeo konbateetan -lehen-malkoa-nork izaten ziren, hau da, lehiakideetako batek bere burua galtzailetzat jo eta negarrez hasten zenean bukatzen ziren-, denek, Chessman menderaezinak izan ezik agian, saihetsa ematen zioten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 38. orr.
Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. Elizen arteko biblia Has 2,21
Gaitz erdi saihets-hezur guztiak hautsi ez ditudanean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.
Bidezko eta ongi egina irudituko al litzaizuke, etorri eta, hezur bat onik utzi gabe, saihets-hezurrak makilaka hebainduko balizkizukete? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.
Harkaitz batean goitik behera erori zela eta saihets-hezurrak pixka bat zanpatuak zekartzala. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.
Uztaiak balira bezala nabarmentzen zitzaizkion saihets-hezurrak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Bigarren piztiak hartza zirudien: erdi jaikita zegoen eta ahoan, hortz artean, hiru saihets-hezur zituen. Elizen arteko biblia Dn 7,5
Balak saihets-hezurra harrapatu bezain laster jakin zuen Humbertok galdua zela. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.
Kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian, saihets-hezur zerrenda bat azaltzen zen; lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Jantziak eta gorputza urratzen dizkidaten haitzak ez ote dira, bada, profeta irentsi zuen balea beraren saihetsezurdura edo "leize-sabela"? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.
bi saihets hezur (4); eskuineko saihets (4); hainbat saihets (3); lau saihets (4); lau saihets hezur (3)
saihets aldean (8); saihets aldera (3); saihets artean (4); saihets batean (7); saihets batetik (3); saihets egiten (3); saihets egon (3); saihets ezin daitekeen (3); saihets hezur (18); saihets hezur bat (3); saihets hezur hautsiak (3); saihets hezurrak (14); saihets hezurren (5); saihets hezurrez (3)
eskuineko saihetsa (5); saihetsa lantzaz (3); saihetsa zulatu (3)
saihetsaren gainean (5); saihetsaren kontra (3)
brankako saihetsean (3); ene saihetsean (4); eskuineko saihetsean (4); nire saihetsean (3); oinetan eta saihetsean (4); saihetsean jarri (4); saihetsean jo (3); saihetsean sartu (4); saihetsean zegoen (3)
saihetseko zauria (21); saihetseko zauriaren (3)
saihetsen artean (3); saihetsen kontra (5)