Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albo (ETCn 32.204 agerraldi) 1 iz zerbaiten edo norbaiten eskuineko edo ezkerreko aldea. ik aldamen; alde.

Arratsalde batez, ordea, albo baten loditasuna haztatzen ari nintzela, han gordetegiren bat egon behar zuela ohartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Emakumeak, espero bezala, albo batean zeuden; gizonezkoak, emakumeen aurrean, beste aldean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 151. orr.

Albo bakoitzean, soldadu bana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 252. orr.

Albo batean Alfa eta bestean Omega letrak dituen atea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Zaldiek aurreko hankak jaso zituzten eta, albo batera eta bestera mugiturik, mehatxu egin zioten inguruko jendeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Obispoa, lan-jantzia eskuetan, albo batera eta bestera begiratu eta geldi-geldi zegoela ikusita, ea zeren zain ote zegoen galdetu nion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

Aitak errepidearen albo bietara hedatzen ziren soro izoztuetara begira iraun zuen une luze batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 263. orr.

Udaletxearen albo bietan guardia zibil furgoi bana zegoen aparkatuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 55. orr.

Albo bietako errezelen atzean logelak zeuden; ohe onak, garbitzeko murko eta tresnekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.

Haren zinemetan, pantaila erraldoitik oso gertu -albo bateko gortinaren atzean Mar-en, eta pantaila atzean bertan Ideal-en- piano bana zegoen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Elizaren albo batean, horma-hobi bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Samek erne jarraitzen zuen bere etxeko albo bati begira, pijamaren galtzak zapata zuri-marroien gainetik aski goratuta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

Bestela, gaitz izango zitzaidan beharrok egitera neurez joatea, zela brankaga edo masprezaren aldera, zela txopako gazteluko alboetara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

-Patataren alde! -albo bietara soraio begiratu zuen besteen erreakzioaren zain.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Halako batean, garrasi zorrotza eginez, albo batera erori zen: gezi beltz batek alderik alde zeharkatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Lavenderrek eta Parvatik oso hunkituta ematen zuten, eta albo batera mugitu ziren Trelawney andereñoari haien mahaian jar zedin lekua uzteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.

Premonizio moduko batek eraginda, albo batera bota zuen gorputza.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 195. orr.

Azkenean, autoak albo batera egin zuen tupustean errepideko zirkulazio artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Txalupek albo batetik abordatu dute gabarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

Tira albo batetik, bestetik berdindu ari nintzela, ama sartu zen logelan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Kaleak oso luze eta bihurriak dira, eta albo bakoitzean artile-hari distiratsuz egindako xendak dituzte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 261. orr.

Amona Sinforosak, orduan, eskuan zuèn zurezko koilara gora altxatu, eta aluminiozko eltzearen alboa astindu zuen, amorru handiz halaxe esaten zuela: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.

Aldapa neketsua jaitsi zuten ondoren, mendiaren oinalde dardarkarira iritsi zirenean, Sammath Naurek lurrun eta kezko txurruta bota zuen, konoaren alboa arrakalatu eta, uholde geldo eta gorgarria osatuz, goitikin eskerga eta goria amildu zen mendiaren mendebaldeko aldapan behera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Gustua eta gustu ezaren sentsazioa, dena den, ez da beti berdina, gorabeherak ditu, batzuetan albo baten alde, bestetan beste alboaren alde, baina egia esan eskuineko aldean sentitzen da hobekien.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.

Ezkerreko alboaren gainean etzanda zegoela, sorbaldek eta aldakek egiten zituzten angeluak ezberdinak ziren, antza, gorputz-enborraren okerdura zela eta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Beste albora, itsas aldetik urrundu eta mendi urrunetarantz gora egiten zuen haran txiki bat.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Aldika, ordea, ezustean jaiotako itsas zartada sekulako batek ontziaren alboren baten kontra jo, ontzigaina alderik alde igaro, eta belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen, hondatutako esku-soinu erraldoi bat bihurturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

2 (pluralean)

Ene, bada!, lokatzez beterik dauzkazu bizkarra eta bi alboak, jauna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Gizakiak 20 urte bete arte behar bezala garatu gabe izaten ditu burmuinaren alboak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Bilarreko bolak mahai-tapiz berdearen alboak jotzen dituen bezala, hala zebilen, behin eta berriz boteka, Ruche jaunaren esaldia Jonathanen gogoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du, ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Ohe ondoko mahai biribil baten gainean zegoen basoko urak ikara egin zuen, hala iruditu zitzaidan, atea itxi zenean, eta basoaren alboak miazkatu zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Ertzak zituen, eta oinarria eta alboak zurezkoak.  Elizen arteko biblia   Ez 41,22

Gero, abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ategainak eta alboak odoleztatuko dituzue.  Elizen arteko biblia   Ir 12,7

Nire ahots lasaiaren durundia biribilduz eta handituz joan zen leku hartan, harik eta oihu barne-hutsa bihurtu zen arte, inguruko haizeak oskol bat edo barrunbe bat eraiki balu bezala, teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat, ortzi biribila bezain altua eta hutsa, non trumoien pare igo baitzen antxeta hegaldarien zarata. ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Angurriaren alboek (zalgurdiaren atetilak alegia) behialako pintura horiaren arrastoak zituzten oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Sarrarazi kutxaren bi alboetako eraztunetan, kutxa eraman ahal izateko.  Elizen arteko biblia   Ir 25,14

Alboetan, beste kaleen sarbide beltzak ageri ziren, oro isil, oro ilunpe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Haitzulo ilun baten alboetan kokaturiko harrizko eraikuntza multzo estua zen, eta harresia zuen inguruan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Lorontziaren alboetan Sèvresko portzelanazko lau maisulan daude, lau estatuatxo airos eta dotore, lau puntu kardinalak irudikatzen dituztenak: Iparra, Hegoa, Sortaldea eta Sartaldea.Gizona, aldiz, isilik zegoen sudurraren alboetan atzamarka.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

[Argimutilari] bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik.  Elizen arteko biblia   Ir 25,32

Berriro ere eskumuturrean orduari begiratu, eta amorrazio keinuak egiten jarri nintzen burua alboetara mugituz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Muselina horizko zamau izugarri handi batek -oparia zen- estaltzen zuen mahaia, eta alboetatik zintzilik geratzen zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Sudurretik (SUDURKARIEK) edo ahoaren alboetatik (ALBOKARIEK) [...] nahikoa irekitasun ematen diote aireari, hersketarekin batera hotsa gerta dadin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Ertzak zituen, eta oinarria eta alboak zurezkoak.  Elizen arteko biblia   Ez 41,22

Abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ategainak eta alboak odoleztatuko dituzue.  Elizen arteko biblia   Ir 12,7

Eskuaira bat jartzen bada ildaxkaren sakonunean eta jiraka mugitzen bada erpinaren inguruan, ezkerreko eta eskuineko ertzak ukituko ditu alboekin, aldi berean erpinarekin kurba ukitzen duen bitartean bere birakako mugimendu horretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Zurezko bi albo astun zituen tresnak, bakoitza metro eta hogei luze eta metro bat zabalekoak edo, betegarri lodi eta goxo batez tapizatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Nire etxe aurrean, etxea estaltzen, babesten eta itzala ematen dion albo erraldoiaren azpian belarretan etzanda eman dut goiz guztia. bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.

Haien esanetan, ezker alboetako kortex prefrontalak sumatzen ditu estetika kontuak.  Berria - Gaiak   2004-04-14

4 (albo errepikatuz)

Trena albo alboan dago eta oraintxe hasi da martxan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Eta, miraria, afitxak saltzen dituen denda museoaren albo-alboan dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

Rafael Puntonet EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidenteak albo-alboan izan du bere lanean Manu Aranburu.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Nostromoak pertika bat botako dio, buruaren albo albotik pasatuko zaiona, eta zulotik behera urpean galduko da pertika, itsastxakurrak erdi harrituta jarraituko duelarik begira, burloi. bere alboko ohe puska seinalatu zion Mentxuk, alborik albo jesar zedin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Alboz albo dauzkagu gelak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Charliek, Big Joek eta hirurok, alboz albo belauniko jarri, eta otoitz egiten genuen gauero, arren Molly hil ez zedin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 46. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ateak bost metroko zabalera, eta sarrerako albo-hormek bi metro eta erdikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 41,2

Kanpoko leiho bati ostikoka atera nuen zarata entzunda agure bat atera zen albo ate batetik, eta txunditurik zirudien ni ikusirik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Evans jauna, saltzailea, sartu zen bat-batean kortinez estalitako albo ate batetik, isilka eskatu zuen edaria, beroki barruan gorde, eta ezkutuan irentsi zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.

Hura nire aurkikundea izan zen (albo-areto berean, ezkerretara), ezein apaiz bavariarren laguntzarik gabekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Antzinako loria nola, halatsu amaitzen zen kalezuloa ere, bat-batean, hiruna solairurekiko bi albo eraikinetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Ateak bost metroko zabalera, eta sarrerako albo-hormek bi metro eta erdikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 41,2

Albo-sarrerako ateskak kirrinka egin zuen, On Camillok buelta eman eta Pizziren semea azaldu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 338. orr.

Ezkerrean albo irteera bat, sukaldera.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 24. orr.

Muga-postuak sistema beraren parte dira, muga-lerroak albo-bide ere izaten baitira beti.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Txakurtxo bat irten zen albo-kale batetik eta, otxan-otxan hasi zen On Camilloren ondoan ibiltzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 186. orr.

Gauean barrena Louren oherantz, bukatzen ari zen jaiegunaren amaiera sinets ezinezkorantz, laster batean utzi zituzten atzean etxeak eta zubiak, kezko hodei batean bildutako geltoki bat, eta albo kale aldapatsu batetik igo ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

Bozgorailuetan zabaldua, musikak albo kalezuloetako gazte ugari erakarri zuen, eta samaldan hartu zuten Sanadikia kalea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Eta hara non, ehun metro egin eta gero, bidea beste albo-bide batekin gurutzatzen zen aldera iritsi eta topoz topo egin zuten beste tropel batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.

Gaixoa bizirik ateratzen bada, handik bizpahiru egunera jartzen da abian albo-zirkulazioa; ordurako, hala ere, heriotza eragina du askotan tronbosiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Hizkuntza bizi bat lehenik hizketa-modu bat da, hitza bera mihia esateko latinezko hitzetik (lingua-tik lengoaia) etortzeak iradokitzen duen bezala; haren literatura bere albo-produktua izango litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.

Albo-eragin horiek gora-behera, harro bizi izan da beti gizaki modernoa, unibertsoaren gailurrean dagoen uste osoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 45. orr.

Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu; beste hitzetan, familiaren ondorengoak denak ziren zuzenekoak, eta horrelaxe gertatu izan zen beti, oso gorabehera txiki eta laburrekin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

Gabezia horrek, hau da, albo-adarreko ahaiderik ez izateak, eta horren ondoriozko aitarengandik semearenganako igorpenak, desbiderapenik batere gabe, parekatu bide zituen bata eta bestea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

Pentsamolde horrek, ordea, albo-kalte ezinago larriak eragiten ditu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

Eskertzen diet, hala ere, albo-onura hori eragin izana.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Albo-arrazoi batzuk aipatu nahi ditut, hala ere, zuribide bainoago, bazterketarik nabarmenenetarako erabili den irizpidearen argibidetzat: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Lurrari dagokionez, azpiproduktu bat bide da haren osaera: izarretan energia eratzearen eta gure galaxiaren baitan izarrak oldeka sortze eta galtzearen albo-emaitza, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Diote gizonentzako pilula aurretik albo ondorioak galarazteko beharrezkoak diren proba guztiak egin gabe ezin dela merkatura atera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Bigarren jarraibide sortan, berriz, albo-ohar moduko bat erantsi zuen Templek, esanez Taco Bell hari musu-garbiketa bat egin ziotela: baserri aizun tankerako etxe batean omen zegoen, eta ez omen zuen batere itxura beltzuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Banekien albo-oharretara jo beharko zuela berorrek azkenerako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 243. orr.

Akaso, albo-erdera indartsuagoetan baino sormen-premia eta sormen-aukera handiagoak ditugu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Zergatik ematen dio halako tratua Eugeniren amari, obra guztian agertzen ez den albo-pertsonaia horri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxeko ate-alboetan ezarri zenituen idolatriazko zeure oroigarriak.  Elizen arteko biblia   Is 57,8

Eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.  Elizen arteko biblia   Ir 27,7

7 albo-adar

Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

Gabezia horrek, egin nuen neure artean, buruan nerabilelarik zeinen antzekoak ziren jabetzaren nolakotasuna eta biztanleena, eta mendeen joanean ez ote zuten eraginik izan batak bestearen gainean; gabezia horrek, hau da, albo-adarreko ahaiderik ez izateak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

Ile-folikulu ia guztiek albo-adar bat dute, bilgorra sortzen duen guruin txiki batera ematen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

8 albo-alboka

Gero, gaitzaren sorburuak amore eman eta gorputz ustelduaren humore mingotsa bere gordelekura itzultzen denean, albo-alboka lehenengotan, tentetu bezala egiten da, apurka-apurka senera-tuz eta arima beraganduz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Badirudi bidaiariok betiko eszena gozoa ikusiko dugula laster, baina bagoia dardarka hasi da bat-batean, saltoka, albo-alboka.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

'Edwinek kontatu zidan lehengoan, Chiloén geundela, monje budista batek Billy Burroughsi kontatu ziona,' esango dizu albo alboka..  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.

9 albo banatan/banatako/banatara

Albo banatan, geletako ateak zerrendan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Albo banatan, Robert Oppenheimer eta Irene Joliot-Curie fisikari paristarra.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 189. orr.

Beti bezala, korridore bat zegoen, eta albo banatan hainbat gelatxo ilun, atea irekirik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Altzari gutxi eta zaharrak; giro goibel eta deprimitua; ohe handia; mesanotxe txikiak albo banatan, lanpara izugarri birekin kontraste itzela egiten dutenak. Hall of whispers-en (1995), ikuslea gela luze eta ilun batean sartzen da eta bertan hamar bideo lan ikus ditzake albo banatan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Nire ondoan, neskatila bat eseri zen, ez oso polita, zurbila eta argala, eta txirikorda bat zuen aurpegiaren albo banatan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

Gelaren albo banatan zeuden fokuetako argi guztia arima-ongarriarengan kontzentratzen zenez, gainerako guztia erdi ilunpetan zegoen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Buruaren albo banatako ile-orratzak askatu zituen gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

Teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Aitzolek hitz eta hitz egin zuen, eta hitz bakoitza luma berri bat zen bere hegaletan, sotana harrotu zitzaion bizkarraren albo banatara, plaza osoa hartzeraino zabaldu zituen hegalak, itzalpe hartan gu, zakatzak gorri aingeru sindikalaren atzaparrean lotsak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

Goitik albo banatara leiho itxurako zabalune bi zeuzkan, kontu handiz txarrantxaz estalita.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.

10 albo batera utzi

Zalantza keinu baten ondoren, albo batera utzi eta aukeratutakoen artetik beste bat mahairatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 19. orr.

Esaldia ardurarik gabe jaurtia da, garrantzirik ez duela dirudi; baina ez gara eroriko, ez horixe, eta albo batera utziko dugu: informazio horren balioa gero ulertuko dugu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.

Nik, gero eta pipertuago, zuhurtasunezko neurri guztiak albo batera utzirik, erantzun diot: Albo batera uzten ditu idatzitako oharren orriak, albo batera uzten ditu ezkonberri gazteegi eta mutiria eta haren Milord ingeles gatibua, eta Teresa heldu batekin saiatzen da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

Utz ditzagun albo batera egon daitezkeen akatsak, bai tipografikoak eta bai sintaxiari dagozkionak, nahiz eta hauek zeharo aldrebestu ulertze bidea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

11 albo egin alde egin

Horregatik, Lukreziok bere poema argitaratu zuenean, epikurotarrek eurek ere albo egin zioten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Bestalde, begiek zer distiratsuei ihes eta albo egiten diete.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 251. orr.

Zeren maitasun sarean jausteari albo egitea ez baita jausitakoan sare beretik libratzea eta Venusen korapilo sendoak haustea bezain zaila.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.

Zeren, bizigura handiegiz edo heriotzaren beldurrez, ahaide gaixoak bisitatzeari albo egiten ziotenek bueltan heriotza zakar eta errukarriaren zigorra jasotzen zuten, bakarrik, laguntza gabe, bertan behera hiltzen zirela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

12 albo-efektu (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi)

Hori da bere drogarik kutunena, bere momentu baxuenetan ere albo-efekturik gabe (ez bada gantz geruza aldaka inguruan) lagundu dion goxoki maitagarria. ETC-literatura, saiakera   Habitat, Katixa Agirre, Elkar, 2009

Horregatik nahiko ondo saldu zen, albo-efektu gisa Azkueren beraren Tourseko hiztegiari erosleak kentzen zizkiola. ETC-literatura, saiakera   Azkue, bilbotar ezezaguna, Jurgi Kintana, Erein, 2015

Euskal kulturako jendea albo-efekturik gabe zenbateraino jo dezakeen neurtuko du. ETC-prentsa   Berria, 2004-04-08

Halaber, adierazi du antsiolitikoek, logura eragiteaz eta kontzentrazio maila gutxitzeaz gain, ez dutela albo-efekturik apenas. ETC-prentsa   Argia, 2008-10-26

Albo-efekturik gabeko medikuntzara hurbilduko gara, botiken garraio kontrolatura, eta garapen jasangarria izango dugu ardatz. ETC-prentsa   Argia, 2015-06-28

Kirola da, noski, baina beste kirol batzuk ez bezala, berekin ditu onuragarriak diren balio eta albo efektu batzuk ere. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-11

Eta, gainera, albo-efektuez jabetzen hasi ziren, urrea ez da erraz disolbatzen eta giza gorputzarentzat zaila da xurgatzen. ETC-prentsa   Argia, 2018-02-18

Han, minbiziaren tratamenduan kimioterapiak sorrarazitako albo-efektuak murrizteko molekula kimikoak bilatzea helburu zuen talde batean lanean aritu nintzen. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-04-08

Albo-efektu gogaikarriak sor daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Horrekin lortu da hainbat hiztunen asertibitatea sendotzea, baina albo-efektua kaltegarria izan da euskararentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen biziberritzea, Askoren artean, UEU, 2017

Gure asmoa da, tratamendu horiek gure ereduan duten eragina aztertzea etorkizunean albo efektu gutxien duten tratamenduak garatze aldera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Kirurgia errefraktiboaren bidez ere zuzen daiteke, nahiz eta zenbaitetan albo efektuak dituen. ETC-entziklopedia   Miopia, Wikipedia

Dosi handitan emandako tratamendua oso bortitza da eta erradioterapia batek sor ditzaken albo-efektua eragin ditzakelako. ETC-entziklopedia   Prostatako minbizi, Wikipedia

13 albo herri (orobat alboherri) iz alboko, inguruko herria.

Iraken, bestalde, Sadam Husseinek autonomia agindu zien Iranen kontrako gerran laguntzearen truke, baina diktadoreak ez zuen bere hitza bete, eta erruki barik jazarri zitzaien albo-herriarekin bakea sinatu ondoren.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Inguruko erresumen menpe utzi gaitu Jaunak eta albo-herrietan sakabanatu, beraien isekagai eta madarikazio bihurtuz.  Elizen arteko biblia   Ba 2,4

Albo herrietan hartutako langileek, armeniarrak, turkoak eta georgiarrak ia denak, zazpi urtegi eraiki zituzten, harrizko hormez, ibaiak ixteko eta hesitzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Berlingo kanpo-auzotegietan edo alboherrietan zehar astiro egiten du trenak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.

Alboherriko taxia hartu zuen ostegun goiz bateko egunsentian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 90. orr.

14 albo-kalte

Pentsamolde horrek, ordea, albo-kalte ezinago larriak eragiten ditu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

15 albo-ohar

Bigarren jarraibide sortan, berriz, albo-ohar moduko bat erantsi zuen Templek, esanez Taco Bell hari musu-garbiketa bat egin ziotela: baserri aizun tankerako etxe batean omen zegoen, eta ez omen zuen batere itxura beltzuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Banekien albo-oharretara jo beharko zuela berorrek azkenerako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 243. orr.

16 albo-ondorio

Septrim botika hartu zuten umeek oso albo ondorio gutxi eta "garrantzia gutxikoak» izan zituzten.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Egun dauden sendagaiek albo ondorio gutxi dituztela ere gaineratu zuen Galdizek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Bere egoerak, alta, hobera egin duela, baina "albo ondorioak» utziko dizkiola ohartarazi zuen: "Egoera kritikoan dago».  Berria - Mundua   2004-12-21

Beraz, egin daitekeen aktibitate gisa katalogatu dezakegu, betiere zuhurtziaz egiten bada eta eraginak eta albo-ondorioak baloratzeko aukerarik ematen ez duena kontuan hartuz.  Berria - Harian   2005-04-17

Zainketa berezien unitatean zegoen botika baten albo-ondorio bakan horietako batzuek eraginiko osasun txartzearen ostean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Berak borondatea deitzen duen x indar batek daraman laster bat, aldian behin, materia organizatuaren erdian, albo-ondorio bat eragiten duena: garuneko fosforeszentzia bat, islapen bat, adimena alegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

17 alboan ondoan.

Alboan ezker paretako frontoia eraiki dute, 544 lagunentzako lekuarekin.  Berria - Kirola   2006-04-20

Edna alboan izan dut beti, nirekin etorri da medikuekiko zita guztietara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.

Mazedoniako idazle bietako bat alboan jesarri zaigu, geuk eskatuta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 56. orr.

Ipurmasailak edo oin hotzak berotuko zizkidan inor ez alboan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 21. orr.

Aulki bat alboan ipinita etzalekura igo zenean, lumatxak behera egin zuen lurra ia ukitzeraino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Arropak erantzi gabe esnatu naiz eta, ingurura begiratuz, zurezko etxean nagoela ikusi dut, nire poltsa hor alboan dago, eta Victoria erreginaren erretratua gorago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Muino gainean baserri itxurako etxandia dago, palmondo altua alboan duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.

Imanol alboan eseri zait eta, bazkalondoan, identitatearen gaira itzuli da · Eta, izan ere, nagusi jauna leiho alboan eseririk zegoen eta dena ikusten zuen handik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

· Kuvshinnikov nire alboan zegoan eserita, eta zera esan zian: "Hara, adiskidea, ez diagu aukera hau alferrik galdu behar!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

Txakurtxoa zeure alboan jarriko da, ez etxetiarrak baina kidetasunezkoak diren miazkadak eman ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

Sandaliak erantziak zituen, oinen alboan baztertuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Furgonetan, gaur, Ruben eta biok atzealdeko eserlekuetan eta elkarren alboan egokitu gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.

Iruñeko taldeak Renato Vugrinec esloveniarra eta Carlos Gurbindo nahi ditu eskuin alboan datorren sasoian.  Berria - Kirola   2006-04-25

18 alboka adlag alborantz, saiheska.

Pista zeharkatzen dugu, bultzaka, alboka, dantzaririk eroenak saihestuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.

Ohe ertzetik burua jaso, alboka etzan eta kuzkurtu egin zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 112. orr.

Alboka etzanda ikusi nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

Khaled barraren beste muturrean dagoen estereo jurasikora zuzendu da geldiro, alboka ibiliz eta besoak jaistera ausartu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 21. orr.

Zaldiek alboka ihes egiten baitzien piztien hagin amorratuei edo, hanka-goran, haizea ostikatzen zuten, alfer-alferrik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Azken jirabira bat airean egin eta alboka jausi zen Zubietako hondartzara.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 74. orr.

Nekez eta alboka, ilara bakar batean tunelean aurrera joaten ikusi zituen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 306. orr.

Elkarren eskua jo zuten, alboka listu egin zuten, tratua egina zela adierazteko, eta berriro hasi zen santua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

Bizkarrean kipe handia daraman eta gelditu gabe segitu duen andre horrek, gorputza alboka jiratu eta begiak goraka erantzun dit: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.

Eskuak gerrian ipini eta alboka ikusi dut neure burua, txotxolaren moduan galdetuz inoren gustukoa izan naitekeen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Enbarkazioa buruka eta alboka ere kulunkatzen ariko da, olatuengatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

19 alboko izlag alboan dagoena.

Alboko emakume eriak nekez jakin zezakeen nik telebistan lan egiten nuenik, baina ez nuen ostatuko etxekoandrearen koipe bera sofritzeko arriskurik nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.

Mutikoa ikustera joan zen, sukarrik ez zuen ia, alboko minik ez zuen, aise hartzen zuen arnasa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

'Eta senarrak badaki?' dio alboko lehorgailukoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.

Alboko apalategietan zeuden pote ugarien errotuluei erreparaka ari zen Santos, irakurriko balitu moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 64. orr.

Alboko gela ilunpetan zegoen, antza.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 25. orr.

Alboko gelakoa eztulka ari da gauero.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Alboko dendatik datozen deiadarrak entzutean, zuek ere deiadar eginen diezue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.

Alboko tabernako atea irekita zegoen, eta bertatik zetorren musika ozenak ahotsak estaltzen zizkien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 17. orr.

Mutiko potolo bat ari da alboko terrazan aulkiak ipintzen, baina emakumeak ez du ikusten, ez du entzuten aulki metalikoen kalaka ozena, katedralen ezkilak joka ari baitira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.

Zena zelako gizon hura alboko komunean sartu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

Burua makur, oin muturretara begira paseatuz ematen duzu eguna, hitz egiteko animorik gabe, kidea hor alboko pasilloan datzala gogotik kendu ezinik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 131. orr.

Parkeko oihuak entzutean, korrika etorri ziren etxeko zerbitzariak alboko atetik, zer gertatu ote zen ikustera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.

Ohituta zegoen zalantzarik gabe alboko gela horrela ikuskatzen, eta emakumearen bizkarraldeak ezer berezirik ez zuen arren, Egutxiri bitxia iruditu zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Egutxi zutitu egin zen, eta, alboko gelako atea ireki zuenean, usain beroa iritsi zitzaion berehala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.

" alai bat entzun, eta han zen Stephen alboko balkoian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Leihoa parez pare irekita ikusi zuen, eta aurrean, erreka alboko makalen kukulei begira, Andoni, aulkian eserita.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Adibideek alboko erdaren morrontza erakusten dute: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 155. orr.

Edozein elkartek, erakundek, alderdik, erlijiok... etsai gogorragotzat hartzen du hurbileko heterodoxoa, urrutiago sentitzen duen jentila baino, eta urruneko jentil hori hurbilarazteko eta bereganatzeko saio ugari eta proselitismo gorria egiten saiatuko den neurri berean ahaleginduko da alboko heterodoxoa suntsitzen eta desegiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 201. orr.

Ez omen gara oraino ezagutzen hasi gehigarrien (gehigarri soilen eta konbinazioen) "alboko eraginen" mundu kitzikagarri eta, seguruenik, tragiko hori.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Anjel Lertxundik ere, logika formalarenaren antzeko esaldi distiratsu bat baliatzen du Letrak kalekantoitik liburuan "alboko hizkuntzarekiko morrontza onartu, bideratu eta txalotzeko" joeraren arriskuez ohartarazteko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

· (-en deklinabide atzizkiaren eskuinean)

Mendebaldeko izar distiratsu bat aukeratu nuen; eta, hurrengo, haren alboko beste bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

"Ez, ez dut nahi", erantzun du azkenik nobiak, eta pauso labur baina irmoz hasi da aldaretik urruntzen, elizaren alboko nabeetako batean aurrera, eztei-jantziaren isats luzeak arrastaka darraiola.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Aulki gurpilduna ohe ertzeraino hurbildu; ohearen alboko esku-banda askatu; besteari heldu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

Poto borobil eta loratuaren alboko kaxatik puru berri bat atera zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.

Zaunka bat entzun zuen sukaldearen alboko gelan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Dueñasko jauregiaren alboko lorategiaren terrazara heldu ziren, eta gorputzak barandaren burdinetan utzita talai hartatik ikusten zen Abraren ikuspegi luzea dastatzeko isilunean murgildu zen bikotea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Alboko sakea atera eta bost bat minutura, ordea, guztiz aldatu ziren gauzak, orpoz sartu bainuen gola, airean inoizko saltoa eginik, sekulakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

· (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Gehiena jota ere ohe alboko mahaitxoko liburu izan nahi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 12. orr.

Mahai alboko eserlekua seinalatu zion gero Oppenheimerri. telebistan ezorduetan ematen zituzten zientzia fikziozko saio zaratatsuak irensten hasi zen eta bideozinta mordoa alokatu zuen etxe alboko klubean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 20. orr.

Goizeko 9: 30etarako Auzitegi alboko kafetegi kanpoaldean zain zeuden arren, gutxi batzuk besterik ez zuten izan sartzeko aukerarik.  Berria - Harian   2005-02-08

Nire lagunak hasperen egin zuen errepide alboko herrixka bat seinalatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Obaba alboko herri koxkor bateko ikaslea zen Aguiriano, kolegioko atletismo taldean zebilena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

20 alboko etzanera (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Batzuetan, isuria oso txikia da eta ezinbestekoa da alboko etzanerako erradiografia egitea izpi horizontalarekin, isuria balioesteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

Egia esan, bi proba dira, lehen probarako ahoz gorako etzaneran eta bigarren probarako alboko etzaneranETC-zientzia, zuzenbidea   Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013

Alboko etzaneran: posizio fetala. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

21 alboko kalte

Lanik eza "alboko kalte ugari eragiten ari delako», sindikatuek salatu zutenez.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

22 alboko marra

Sevillak alboko sakeak oso luze ateratzen dituenez, alboko marraren ondo-ondoan jartzen zen, sakea ateratzen zuenean oztopoa jartzeko.  Berria - Kirola   2004-12-07

D'Arcyk egin zuen sarraldia eta O'Driscollek pase luzea Dempseyri.23. minutuan Reagan ingelesa ere heldu zen entsegu lerrora, baina entsegua egin aitzin, alboko marra ukitu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-07

23 alboko min

Mutikoa ikustera joan zen, sukarrik ez zuen ia, alboko minik ez zuen, aise hartzen zuen arnasa; arrosa-koloreko tindu arin batek koloreztatzen zuen masail bat; bestea, berriz, zurbil zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

24 alboko sake

Alboko sakeetan arriskua sortzeko aukera izaten zen, eta gol asko jokaldi horren bitartez lortzen ziren.  Berria - Kirola   2004-11-02

Zer egiten zuten hiru txuri-urdinek andaluziarren lehen gola ekarri zuen alboko sakean baloiari bizkarra emanda?  Berria - Kirola   2006-05-05

Baina, orduan, alboko sake bat ateratzea egokitu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

25 alboko sakela

-Baita tresnak ere -esan zuen Roberts jaunak, kolpetxoak joaz alboko sakelean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.

26 albora adlag ondora; alde batera.

Fudgek marradun kapa beltza erantzi eta albora bota zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Anai Pazifiko bere onera etorri zenean, Frantzisko dohatsua kanpora irten eta albora etorri zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Harry izutu egin zen, albora begiratu eta Hermione ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 224. orr.

Harryk, albora begiratu zuen une berean, adar bat ikusi zuen, pitoi sugea bezain sendoa, jo eta autoa txikitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Kerrua etorri zaio, albora behatu dut zapi zikina atera duenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Albora begiratu eta ez da beste inor izango inguruan, bakar bakarrik egongo zara espaloian kristalaren kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

· Labearen albora heldu, ikaztegira makurtu eta ikatz artean haztamuka hartu nuen pistola.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 132. orr.

Goio itzuli zen berriro nire albora, pupitre bikoitzean Lodiak uzten zidan baztertxoan bi egunez agoantatu ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 166. orr.

Larri larritu nintzen, eta jaiotzatik harakoak oka egin nituen, kanpora!, eta hala ere ez nuen nire onera etortzeko modurik izan, eta sentitu nuen banindoala beste munduko arimen albora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Bere albora deitu zidan, aginkor.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 292. orr.

27 albora egin

Nire aginduari men egin beharrean, albora egin zuen, belauniko jartzeko keinuan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Mundua gainera jausten zaizunean, albora egin pixka bat.  Berria - Kultura   2004-01-23

Herabe eta adeitsu albora egin zuen, niri irteten uzteko atea zabaldu, eta orduan -segundo hartan, aditzen? segundo hartan- ikusi nuen, begiak malkotan ikusi ere, gizon zahartuaren begiradan bat-batean argi bat dirdirka.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 56. orr.

Tupustean albora egin eta ohean agondu zen: Stan Emery eriden zuen ohearen ondoan, eskuak larru gorrizko jakaren poltsikoetan, aurpegi grisa zuelarik, argi-hautsez beterik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Gau minaren sargorian ene albora egin duzu maindirepean, laztana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 15. orr.

Léa, albora egin salto, eta ozta-ozta ez zen, bada, arratsalde ezin beroago hartan hirian barrena zebilen auto bakarraren azpira erori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Gelako atea ireki eta albora egin zuen, niri pasatzen uzteko; etxeko azken solairuan geunden, lurretik tetxurainoko leiho handiek nire oinetan ipintzen zuten hiri osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

28 albora utzi alde batera utzi.

Gure tradizioan, eta frantziskotar bizitzaren irakurketa moralizatzaileari jarraiki, "lege-testuek" izan dute lehentasuna, eta albora utzi dira S. Frantziskoren pentsamendua seguru asko hobeto adierazten duten beste idazkiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Kontu horiek guztiak albora uzten -edo ezkutatzen- badira, testu hutsera mugatzen da bat-bateko bertsoa, eta testu hutsa, ikusiko dugunez, bertsoaren alderdietako bat baino ez da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Reader's Digest aldizkariak albora utzi zuen fikzioa ez zena soilik argitaratzeko zuen araua.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 63. orr.

Ez nituen albora utzi hizkuntza unibertsalak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Berriro onetik urruntzean gaiztotzen bada, albora utzi duen onak beragan ez badirau, inoiz onbideratu nahi izango balu ere ez luke nora bihurturik izango.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 301. orr.

Erretorika berriek, pragmatikak, antropologiak, ahozkotasunaren teoriak eta, batez ere, bertsolariek berek albora utzi ezineko arrasto baliagarri mordo bat eskaini dizkigute azken urteotan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

Horregatik, arlo fisikoari eman diogu lehentasuna, teknikoa albora utzita.  Berria - Kirola   2004-04-03

Bertso Egunaren garrantzia nabarmendu du, Txapelketa albora utzita, "urteko saiorik politena" izaten baita Bertso Egunekoa, "gazte jende asko joaten da eta gaztea dagoen tokian alaitasuna izaten da".  Berria - Kultura   2006-01-24

Esadazu egia, zuk igartzen duzu desberdintasun seriorik telebista honen edo gainerako telebisten artean, albora utziz, hori bai, baliabideak urriagoak dituela?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 141. orr.

Zurrumurru kezkagarri batzuk entzunak nituen jadanik Donostian: aspaldi Cabrera jeneral erradikala ingeles protestante batekin ezkondua zela, kristau fedea bera albora utzia zuela, eta karlista izateari ere bai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Ia denek Jainkoaz ahazturik bizi ziren eta haren aginduak axolagabe albora utziak zituzten, eta ia pentsaezina zen haiek beren gaitz zahar errotuetatik ateratzea onar zezaketenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

29 ate-albo

Etxeko ate-alboetan ezarri zenituen idolatriazko zeure oroigarriak. Ni alde batera utzirik, biluzik jarri, zeure ohe zabalean etzan eta maitaleez aprobetxatzen zinen. Atsegin zenuen haiekin oheratzea.  Elizen arteko biblia   Is 57,8

Ate alboan itxaron zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 239. orr.

Besterik jakin ezinik, gutxienez balizko lapurrak uxatzea pentsatu zuten, eta horretarako Kasimen gorpuarekin lau zati egitea erabaki zuten, eta lau zati haiek ate alboetan ezartzea, bi alde batean eta bi bestean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 100. orr.

Ate-alboari heldua, hara han loroa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.

30 masail albo (orobat masailalbo)

Masailen zuloetan, masailalboen azpian, arrosa koloreko bi mantxa zeuden, isolatuak, haragi pobre horren gainean aspertzen ari zirela ziruditenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Macijauskas, masail-alboan zortzi puntu dituela, eta Betts, bizkarreko minak gainditzeko bidean, Manresan daude.  Berria - Kirola   2004-10-10

Bikotekideak behin masailalbo-hezurra hautsi ziola azpimarratu zuen emakumeak Foruzaingoaren egoitzan, eta jasotako azken jipoian sabelaldean hainbat muturreko eman zizkiola.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

albo alboan (6); albo alboka (4); albo albotik (7); albo ate (3); albo ate batetik (3); albo bakoitzean (4); albo banatako (3); albo banatan (28); albo banatara (5); albo bat (3); albo batean (89); albo batean eta (5); albo batean utzi (13); albo batean uzteko (3); albo batean zeuden (3); albo bateko (8); albo baten (6); albo batera (269); albo batera baztertu (4); albo batera bota (5); albo batera edo (3); albo batera egin (4); albo batera eta (6); albo batera gelditu (3); albo batera mugitu (5); albo batera okerturik (8); albo batera utz (3); albo batera utzi (64); albo batera utziko (4); albo batera utzirik (8); albo batera utzita (36); albo batera utziz (4); albo batera uztea (10); albo batera uzteko (13); albo batera uzten (17); albo baterantz (3); albo batetik (16); albo bietan (9); albo bietara (7); albo egin (3); albo herrietan (3); albo kale (3); albo ondorio (5); albo ondorioak (7); albo produktua (3); alboak eta (3); alboz albo (4); alderdi interesak albo (3); atearen albo (3); ategainak eta alboak (3); baina albo (3); bat albo (4); bi albo (3); burua albo (7); burua albo batera (7); buruaren albo (3); da albo (5); du albo (3); elizaren albo (5); elizaren albo batean (3); ere albo (4); errepidearen albo (3); eszenako albo (5); eta albo (28); eta albo batean (3); eta albo batera (10); eta alboak (6); guztiak albo (4); guztiak albo batera (4); haren albo (5); hori albo (5); hori albo batera (5); interesak albo (4); interesak albo batera (3); politikoak albo (4); zen albo (5); zuen albo (5)

albo alboan (6); alboan agertu (3); alboan belaunikatu (3); alboan bere (6); alboan beste (8); alboan beti (3); alboan bizi (5); alboan dago (11); alboan dagoen (6); alboan dituztela (3); alboan du (3); alboan dudan (6); alboan duela (4); alboan duen (3); alboan egin (4); alboan egokitu (7); alboan egon (12); alboan egon zen (3); alboan egotea (3); alboan egoteko (3); alboan eseri (54); alboan eseri eta (7); alboan eseri zen (21); alboan eseri ziren (6); alboan eseri zitzaion (6); alboan eserita (24); alboan esertzea (4); alboan esertzen (6); alboan esertzera (4); alboan eta (20); alboan etzan (8); alboan etzanda (5); alboan ez (9); alboan gelditu (4); alboan gelditu zen (3); alboan geratu (3); alboan igaro (3); alboan igarotzean (3); alboan izan (20); alboan izan zituen (4); alboan izango (7); alboan izatea (5); alboan izaten (4); alboan jarraitu (4); alboan jarri (13); alboan jesarri (14); alboan jesarri zait (4); alboan jesarrita (4); alboan joan (6); alboan lekua (3); alboan lo (7); alboan nahi (5); alboan neukan (4); alboan norbait (3); alboan nuen (9); alboan paratu (3); alboan suertatu (3); alboan utzi (10); alboan utzi nuen (3); alboan utzita (5); alboan zegoen (26); alboan zeraman (5); alboan zeuden (5); alboan zeukan (9); alboan zituela (9); alboan zituen (11); alboan zuela (17); alboan zuen (7); alboan zutela (4); alboan zutik (5); aldare alboan (3); amaren alboan (6); argazkiaren alboan (3); ate alboan (4); atearen alboan (4); bakoitzaren alboan (4); bat alboan (9); bata bestearen alboan (16); baten alboan (33); bere alboan (48); bere alboan eseri (3); beste alboan (4); bestearen alboan (17); beti alboan (10); bihotzaren alboan (3); charlie alboan (4); dantzalekuaren alboan (3); ditu alboan (9); ditut alboan (4); du alboan (9); dut alboan (7); elkarren alboan (28); elkarren alboan eseri (3); elkarren alboan zeuden (3); emaztearen alboan (3); ene alboan (3); ere alboan (3); eskuin alboan (3); eta alboan (40); eta alboan eseri (3); eta alboan etzan (3); eta bere alboan (7); eta haren alboan (13); eta nire alboan (7); etxe alboan (7); etxearen alboan (4); euren alboan (4); gidariaren alboan (3); goioren alboan (5); gorpuaren alboan (4); gure alboan (11); haien alboan (13); handia alboan (3); handien alboan (3); haren alboan (64); haren alboan eseri (9); hegazkinean nire alboan (3); honen alboan (3); horren alboan (8); izan zituzten alboan (3); izan zuen alboan (3); izango ditu alboan (6); izenaren alboan (5); labearen alboan (3); leiho alboan (5); leihoaren alboan (4); nagusiaren alboan (4); neskaren alboan (3); nintzen haren alboan (3); nire alboan (59); nire alboan eseri (5); nire alboan zegoen (3); norbait alboan (3); ohe alboan (4); ohearen alboan (4); onenen alboan (4); ren alboan (6); rubenen alboan (5); rubenen alboan egokitu (3); txakurra alboan (3); zen alboan (6); zeukan alboan (3); zeure alboan (5); zituen alboan (7); zituzten alboan (4); zuen alboan (8); zuen bere alboan (3); zure alboan (8)

albo albotik (7); alboetako bi (6); alboetan eta (5); alboetara begiratu (10); alboko ate (4); alboko atea (3); alboko atean (5); alboko atetik (7); alboko beste (4); alboko eserlekuan (3); alboko espainiarra (5); alboko gela (19); alboko gela batera (4); alboko gela batetik (3); alboko gelako (6); alboko gelako atea (4); alboko gelan (20); alboko gelara (11); alboko gelara joan (4); alboko gelatik (5); alboko hungariarra (3); alboko kalean (3); alboko kubatarra (3); alboko lotailua (3); alboko lotailuan (3); alboko lotailuan haustura (3); alboko mahaian (7); alboko portugaldarra (3); alboko sake (3); alboko sakeak (3); alboko serbiarra (5); alboko taberna (4); alboko terraza (3); alboko ukrainarra (4); albokoa da (3); albokoa ere (4); albokoa izan (5); albokoak ere (3); albokoak eta (3); albokoen jaurtiketak (3); albora begira (4); albora begiratu (9); albora begiratu eta (5); albora begiratzen (4); albora egin (8); albora egin zuen (3); albora etorri (6); albora itzuli (4); albora joan (4); albora utzi (23); albora utzi eta (4); albora utzita (9); albora uzten (3); albotik alde (4); albotik betiko (3); albotik ere (3); albotik igaro (13); albotik igaro zen (4); albotik igarotzean (16); albotik pasatu (7); albotik pasatzean (8); albotik pasatzen (8); alboz albo (4); ate alboetan (4); bat albotik (13); bat albotik igarotzean (10); baten albora (3); baten albotik (6); bere alboko (5); bere albora (4); bere albotik (6); besoak alboetara (3); bi alboetako (3); bi alboetan (8); bi alboetara (4); bi alboetatik (4); da alboko (3); edo alboko (6); elizaren alboko (3); eskuin alboko (19); eskuin albokoa (13); eskuin albokoak (5); eskuin albokoaren (4); eta alboetako (7); eta alboetan (7); eta alboetara (7); eta alboko (44); eta alboko gela (5); eta alboko gelara (4); eta albora (11); eta albora etorri (3); eta albora utzi (3); eta albotik (3); etxe alboko (3); etxeko ate alboetan (3); euren albotik (4); ezker alboko (29); ezker alboko espainiarra (3); ezker alboko hungariarra (3); ezker albokoa (20); ezker albokoak (7); frey ezker alboko (3); gure albotik (4); haren alboko (5); haren albora (6); haren albotik (6); hura alboko (4); konboi bat albotik (3); nire alboko (8); nire albora (5); nire albotik (8); ohearen alboko (4); patruila bat albotik (5); presidentearen albokoa (3); stankovic eskuin alboko (3); taldeko eskuin alboko (3); zituen alboetan (3); zuen alboko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus