Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian badaude munduak non Greta bezalako izakiak robotak diren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.
Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Lantegian robot bihurtzeko patuaren aurka borrokatzean, sindikatuetan robot gisa jarduteko patua ezarri zioten beren buruari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.
Nik ez nion aldizkari ilustratuek irudikatu ohi dituzten roboten antzekorik aipatu, lastertasun handiko kalkulagailua baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
Robot bertsolaria zen orduko hartan Egaña, Lopategik egina hain zuzen ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.
Bi mila urte gizatasun, bi mila urte jakinduria, zakurkeria, ilusio, oinaze, zer eta, azkenean robot itxurako haur kontsumitzaile huts baten lortzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.
Zuek muskulua besterik ez duten robot horiek desio dituzue, noski. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.
Errobot baten moduan erreakzionatu zuen Josebak, arimarik gabe. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.
Batetik gizakiak eta bestetik robotak eta androideak bereizten zituen muga ezabatua dago, eta gizakiek ahaztua dute gizaki direla. Berria - Kultura 2004-05-21
'Spirit' eta 'Opportunity' robotak orain bi urte iritsi ziren Martera, NASAren eskutik. Berria - Gaiak 2006-01-03
Txorizoak, ordenagailuak edota autoak ekoizteko robotak. Berria - Ekonomia 2006-03-10
Ekoizpen kateetarako robotak saltzen dizkie autogileei: Renaulti, Fordi eta besteei. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Da Vinci robotak hiru beso artikulatu ditu, medikuaren eskuturrak egin ezingo lituzkeen mugimenduak egiteko. Berria - Gaiak 2004-07-09
Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota. Berria - Gaiak 2004-07-09
Entzun zaitut beti robot antzeko makina horiek langileak kentzen zituztela marmaratzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 109. orr.
Lana aurrezten duten ondasunak (robotak, ordenagailuak eta planta automatizatuak, besteak beste). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.
Etxean landareak ureztatzeko robota egin nahian zebilela azaldu zigun. Berria - Gaiak 2006-03-12
Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.
Nolanahi ere, oro har, robotaren erabaki ahalmena txikia da. Berria - Gaiak 2006-03-26
Atzo robot urpekari bat eta Frantziako fragata bat salbamendu lanak egiten hasi ziren. Berria - Mundua 2004-01-06
Robot konpainiako Ikuo Nishiiok Onimusha aurkeztuko du, introari esker sari ugari jaso dituen jokoa. Berria - Kultura 2004-11-10
Errobot erretratua eginez gizon hori imajinatu nahi izan nuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 151. orr.
· Giza robota zirudien. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.
Irakurtzen ari zarelarik, ukitu egin ditzakezu bahitzaileak eta bahitua, ia baita poliziaren argazki robotetako femme fatale hori ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 174. orr.
Lolak berehala egin dio erretratu robota: aurpegi borobila, bibote zabala... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 20. orr.
Lekukoen deskribapenak oinarritzat harturik susmagarrien erretratu-robotak osatzeko, [...]. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.
Kamera-robot batzuek argiztatu eta filmatzen dituzte agertoki horiek, eta aldi berean agertokietako espazioak hainbat ikuspuntutatik erakusten dituen pantaila handian proiektatzen. Berria - Kultura 2004-03-06
opportunity robota (4); robota askatuko du (4); spirit robota (5)