Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

automata 1 iz izaki bizidun baten irudia duen eta hura bezala higitzen den tresna mekanikoa.

Descartes beldur da automatek iruzur egingo dioten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.

Tenore horretan automatak gara, altzairuzko panpinak, burdinazko beso eta zangoak, aluminiozko bihotzak taupadaka ari zaizkigula, ferblankazko pentsamenduak ibiltari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 149. orr.

Gure aurretik, buruen gainetik eta oinen azpitik ez dakigu zenbat jostailu, automata eta panpina mekaniko mugituko diren, sorpresatik sorpresara goazelako protagonista bien istorio tragikoa zenbait ikuspegitatik ezagutuz.  Berria - Kultura   2004-10-28

Ordu oro Herioz antzaldaturik dagoen automata batek kanpai bat jotzen du.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Izan ere, huraxe izan zen hartu nion tankera, arimarik, gogorik gabeko automata batena, gorputz hutsa, gihar eta hezur sistema huts bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Gondoleroa, puntu honetara iritsirik, lehen gertatu bezala, automataren hitz egiteko moduaz hasi zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 91. orr.

Mutikoa apartatu eta automataren moduan joan zen eskaileran behera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 254. orr.

Ez zion kasu eman bizpahiru oren iraun zuen alegiazko epaiketa hari eta automata batek bezala erantzun zuen erabakia aditzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 279. orr.

2 automata finitu (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Egoera finituko makina edo automata finitua, konputazio-eredu abstraktu bat da bai konputagailu-programen bai sekuentzia logikoko zirkuituen diseinua ahalbidetzen duena. ETC-entziklopedia   Automata finitu, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

automata bat (4); automata batek (6); automata baten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus