Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puzka 1 adlag putz eginez. ik ufaka.

Haizea banintz, urakana eragingo nuke bertan puzka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Gauean zehar puzka hasitako haizeak errukirik gabe jotzen zuen iparretik, gero eta sendoago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 298. orr.

Haizeak puzka jarraitzen zuen euria gure gorputzen kontra jaurtikiz, geure gozagarri.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Udaminaren garai hori zen, abuztuko airea bero-bero puzka dabilenekoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.

Arnasa Beltza puzka ari denean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 172. orr.

Orain 12 urte, 350 milioi inguru ziren puzka zebiltzan automobilak; 2000 urtean, 500 milioitik gora pasatu gara dagoeneko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Gero, motor asko, gero eta gehiago dabil puzka eta puzka, CO2a atmosferara botatzenhaizea banintz, urakana eragingo nuke bertan puzka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Trena puzka abiatu zen, lurrina presiopean ateraz eta izugarrizko dunbotsa eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

2 (pertsonak)

Neville makurtuta zegoen, arnaska eta puzka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

Katy hatsanka eta puzka doa beti bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Ama puzka, auhenka eta mehatxuka etorriko da umearen bila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

Erauntsi baten gisan jaitsi zen, puzka batean, mantala bota zuen, [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 305. orr.

Katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

-Aterpearen beste aldean; ez dauka berokirik, eta eskuetan puzka ari da, honela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

Puzka irteten zitzaizkidan algarak, eta Nerinak eskua jarri behar izan zidan ahoan, gau berandua baitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

puzka ari (4); puzka hasi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus