Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trenzale porrokatua zen, eta gelan barrena beti borobilean itzulika ibiltzen zen, bafadaka eta ufaka tren-makina bat bezala. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.
Zaldiak hara-hona zebiltzan, aztoratuta [...] gure inguruan ufaka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.
Negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Haizeak uhinen paparra eta gandorra altxatuko ditu, ufaka, eta aire kolpeek behelaino antzera jasoko dute ura ontziaren gainetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.
On Camillo zaldi bat bezala ari zen ufaka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.
Makinistak, ufaka, marmarka, oholak bildu eta alde egingo du. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 19. orr.
Raimundo Silva, estu ta larri, izerditan zegoen, azkenik, hamabiak eta hamar ziren argitaletxera sartu zenean, ufaka, ardura berriak eztabaidatuko ziren zita baterako izpiritu-egoera txarrenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 128. orr.
Dutxa hartzean, ufaka ari zitzaigun, hatsak uraren arrabotsa artetan moztuz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.
No hay derecho esan eta mundu guztiari bizkar emanez irten zen ujuka eta ufaka atetik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 14. orr.
Jende guzia ufaka ari, beroaldia ezin jasanez. Herria 2003-08-14
Ez zuen aita hain haserre eta beretik kanpo sekula ikusi: odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.
Jende boteretsuenak ufaka eta ufaka ari dira, haize handiago batek su garrak emenda ditzan. Herria 2005-03-10
Badago igel erraldoi bat [...] aho higuin bat zabalik eta ozeanoaren gainean ekaitz ufaka iduri. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.
Herritarrek ufaka egiten zieten ongi etorri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.
Denak lasterka hasten dira bidea laburtu beharrez, esku-zartaka eta ufaka ongi etorria ematera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 165. orr.
Bertze saldo handi batek, aro txarraren beldurrik gabe, haize ematen zien su-emaileei, oihuka eta ufaka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.
Bibaka eta ufaka abiatu zitzaizkien, almenetatik, gazteluan aterpeturik zeudenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.