Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pusketa 1 iz puska, zatia.

Bizkarra zulatzen zioten txirlen pusketa zorrotzek eragindako oinazea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 138. orr.

Txartelari pusketa bat tarratatu, pusketari su eman eta harekin piztu zuen O'Connor jaunak zigarroa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Botila hutsak biltzen ditu, edontzi zikinak, edontzi hautsien pusketak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.

Pont-Audemerren obus baten pusketek aurpegian eman zioten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Etorkizunean elikagaiak pusketa txikitan iritsiko zaizkigu platerera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Bartzelonatik Parisera doan bideari pusketa handi samarra jan zion atzo Bartzelonak Milanen.  Berria - Kirola   2006-04-19

Segundo baten pusketa txiki bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.

Urtean behin zinta bat jasotzen nuen, amaren bizitzaren pusketak zetozen bertan grabatuak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 81. orr.

Belarria luzatuz gero haien solasaldiaren pusketak atzeman ditzaket.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.

Ontzia zartatu eta mila pusketetan hausten baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Min pixka bat eman dit, ez uste, lan hau egiteak, hots, Homeroren lan puska bati pusketak kendu beharrak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laugarrena, txikia, hutsik zegoen, eta egunkari pusketa zaharrak zeuzkan zintzilik alanbre batekin josita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Kristal pusketa batek zauri sakona egin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 34. orr.

Vronskik ilargitik ekarritako harri-pusketa da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

Adar pusketa batekin harrotu nuen lurra Ronnieren hilobitxo atzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Zakur bati boxeoko eskularru pusketa bat eskaintzen ari zitzaion.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 89. orr.

Esnetan bustitako madalena pusketa eztarrian trabatu zitzaidan hantxe bertan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Eseri hadi, tarta pusketa bat jatera gonbidatzen haut.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 208. orr.

· Ilunabarrean aski zuten haiek ardi zahar pusketa urri batzuekin, oso gerlari onak ziren, loa ere labur egiten zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Dragak badakar basatzaren artean metal herdoilezin pusketa bat bristadaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

3 irud/hed

Ez dadila zure eskuetan anatema horren pusketa txikienik ere geratu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Baina iragarkiek errealitatearen pusketak erakusten dizkigute.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 86. orr.

Berak zerbait ostu zigun, koadroetan ezkutatzen den sentipen espiritual bat, gure arimaren pusketa galdu bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 94. orr.

Alde Zaharreko karrika, ataurre edo kaperatxo bakoitzean historia pusketa bat edo pasarte bitxi bat ezkutatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Hori lortzen duenak, txapelari pusketa ederra kenduko dio.  Berria - Kirola   2006-03-19

4 ogi pusketa ik ogi 19a.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egur pusketa (7); egur pusketa kiskalia (3); gazta pusketa bat (3); haragi pusketa (3); kalabaza pusketa (4); lur pusketa (3); ogi pusketa (12); paper pusketa (8); paper pusketa bat (3); pusketa handi (4); pusketa txiki (3); tarta pusketa bat (3)

egur pusketak (4); gazta pusketak (3); ogi pusketak (3)

mila pusketatan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus