Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ogi 1 iz gari irinez, urez eta gatzez osaturiko orea legamiaz jaikiaz eta labean erreaz egiten den jangaia.

Jan dezala ogia eta edan ura.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,18

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Kristok ogia eta arraina eman zion jaten jendetzari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.

Nekazaritza agertu baino 12.000 urte lehenago hasi ziren gizakiak ogia egiten.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Polenta jan beharko diagu -xuxukatu zien-, ogia ahitu egin duk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 32. orr.

Kilo bat ogi osatzeko kilo bat labore behar da; kilo bat txahalki egiteko, ordea, 16 kilo labore.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Langileek 400 grama ogi eskuratzen dute, ogitzeko aisetak ez diren gaiez egina gaizki errea, pisua, liseritzeko nekea...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Oinak tarras kale-ertzeko dendara litro erdi esne eta barra erdi ogi erostera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

Afaria prestatu zien eta legamigabeko ogia erre zuen; baita haiek jan ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.

Ogi labetik atera berriaren usaina, kolorea, xamurtasuna hasi da salan zabaltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak, gazta eta eskabetxea, eltzekariak eta erregosiak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Bimbo ogiak oliotan bustita gizendu egiten duelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Egunak ematen zituen gero ur eta ogi hutseko barauan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.

2 ore horretatik labean sartzen den zati bakoitza, forma jakina duena.

Ogi bat mahai gainean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Hartu hamar ogi, sutopil batzuk eta ontzi bat ezti, eta zoaz harengana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,3

Ez dakit baserritar hark nolako itxura ikusi zidan ogi bat emateko, baina ogi hura inoiz jan dudan gozoena bezala oroitzen dut.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Beti halakoxea izango zela pentsatu nuen, beti egongo zela borda haren atarian, librako zortzi ogiak besarkatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Ez zegoen labea ogi txikietarako!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.

Aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaia, urrezkoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,48

3 (izenondoekin)

New York hiri handia da, ogi zuria astearen erdian ere jaten dena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Ogi handiak, etxean egindako ogiak; gari ogiak, zekalezkoak, arto irinarekin eginak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

Tabuna Kafrauik ogi beltza saltzen zuen ezkutuka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Ogi berria, opil bat bezain xamurra, kafesnez goraino betetzen zen bustialdi bakoitzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Teontzietatik hurbil, saski batean, gurinezko ogi txikiak zeuden, ekarri berriak, lurrina zeriela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Azken labealdiko ogi beroz bete-beterik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

-Ogi idorra nahiago nik, hori baino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Gosaltzeko, ogi lehorra kafearen ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Ba al zekien hark ogi lizuna eta haragi ustela jaten zenituela?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Gaixoak sendatzen dituzten ogi bedeinkatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Izan ere, limosnako ogia ogi santua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.

Biraka dut burua, dardarka belaunak eta ikaraz gorputz osoa, ogi pozoitua jan banu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Itzultzean, ogi beltzezko puskak gotzainaren mahai gainean jarri zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Tori ogi gogor puska hau, haginik sartu ezin diodana.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

4 irud/hed

Ogibide ofizialak neke handia eta ogi gutxi zekarkiola ikusirik, bigarrenari full time ekitea erabaki zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

Hemen Giuseppe Botazzi herritarra baino ez dago, ogia irabazteko bizkarra apurtzen, besteak paseatzera ateratzen diren bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 321. orr.

Alternatibarik ez dute bertako nekazari gehienek beste era batera ogia irabazteko.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Zu baitzara Jesus, gure erospena, gure maitasun eta irrika, ogi indar-emailea eta aingeruen bihotzak eta santu guztien bihotzak pozten dituen ardoa!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.

Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,17

-Boterea gure ore txarraren ogia da -esan zidan, gero eta haserreago.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Gaurko ogia eta biharko gosea da autoritarismoaren politika.  Berria - Mundua   2006-04-09

Ekonomiaren hizkuntza izan behar du, ogia ekartzen duena.  Berria - Mundua   2004-04-17

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon azkarra izana zen denboran eta behin segurik Mutxikoak dantzatu omen zituen 81 kiloko ogi zakua bizkarrean.  Herria   2004-11-11

Har itzazu nik bildu dudan ogi-zakuto hau eta ardo-ontzi hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Kafea eta ogi-opil bat hartzen ditu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.

Zirrikitu eta zulo ugarien artetik argi nabari ziren ogi-barra zuriak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Goizetan kafea, zopa eguerdirako, ogi-anoa herena edo laurdena zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.

Nik, ogi-mutur bat eta baratxuri bat baldin baditut, ez dut zeruaren beharrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Sukaldariak beti gordetzen dizkie sobratutako ogi pusketak. ik beherago 18.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Ogi-azal eta ogi-pusketa guztiak bilarazi zizkion astearteko ogi-budinerako baliatzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Ez zuen ezer ikusten, belar gainean zeuden garagar-irinez edo zahiz egindako hiruzpalau ogi koskor izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.  Elizen arteko biblia   Mt 15,27

Lurrera gosea bidaliko dut; ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria, Jaunaren hitza entzuteko gose-egarria baizik.  Elizen arteko biblia   Am 8,11

Bere haurraren ogi-tartekoa berak jaten duen aita.  Herria   2001-10-25

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gelditzen zaizu saiheski ogi-arrautzeztaturik, Quenu andrea?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Amets egin dut, garagar-ogi bat biribilka zihoala madiandarren kanpalekuan barrena.  Elizen arteko biblia   Epa 7,13

Aldamenekoa agertu zitzaion Raymondi eguerdiko otorduarekin, zartagin bete txerriki hotz eta arto-ogia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

Arroz-budina bakarrik geratzen zen, eta zartagin erdi bat jengibre-ogi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Goizean, aitak tren barruan esnea erosi zigun, eta arrautza gogortuak, eta babarrun-ogia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Elfoen bide-ogi hark gero eta ahalmen handiagoak zituen, bidaiariek bizirik irauten baitzuten, hura soilik, bestelako elikagaiekin nahastu gabe, jaten zuten heinean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Legamigabeko pazko-ogiak bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,7

8 ipar garia.

Zelai zabalak ogi arto eta behi.  Herria   2004-02-12

Pontault Combault eskualdeko ogi zelai usaintsuetan Guermantesko kondesaren atzetik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.

Ezker, ogi landa berde berdea, astoliliek guneka sistatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Ura eta urretzen ari ziren elgeetarik ebaki eta zazpinaka josi ogi-buruak benedikatu zituen apezak.  Berria - Kultura   2004-08-21

Ezker eta eskuin, landa kaskamotzen zerumugarainoko hedaduran, ogi meta borobilak, xotx taula batean bezala jarriak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Belar edo ogi biltze sasoietan neskekin ederki jostatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Apirilean ihintze, ogi-urte!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

9 eguneroko ogi

Barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Izerdia aterata jango duzu eguneroko ogia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Bideetan bizi ziren artista horiek elbarriak edo itsuak izan ohi ziren askotan, eguneroko ogia beste era batera lortzeko modurik ez zutenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 113. orr.

Droga ekoizten eguneroko ogia ateratzen duten andre eta gizonei alternatiba taxuzkoak eskaini behar zaizkiela gogorarazi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Honelako poesia ironikoa, eguneroko ogi animikoa dizu, batez ere, sukaldetik ikuilurako animazio beroa edo ekaitzaren kezka hurbiletik bizi izan dituenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Eguneroko ogia bizi artistiko iraunkorra duen zerbait bihurtu, eta jendeari halako plazer intelektual edo atsegin espiritual bat eman.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Juan Duñabeitiak berak postalean aipatu legez "torturak eguneroko ogia baitira" garai horretan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

Frakasatu batzuk iruditzen zitzaizkidan: beren bokazioa sakrifikatzen zuten eguneroko ogiaren aldarean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Zoriontasuna gezurra baldin bada, izan bitez zorigaitza eta tristura gure egiak, gure eguneroko ogiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

10 ogi arbola (Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi zuhaitza agertzen da) tropikoetako zuhaitza, fruituak gai irintsu bat daukana (Artocarpus communis).

Sudurzuloak zabal-zabal zeuzkan su bakartiaren ondoan kiskaltzen ari zen ogi-arbolaren fruituaren usaina hartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Kolonia britainiarretako esklaboentzako ogi-arbola bila bidali zuten Christian Ozeano Pazifikora.  Berria - Gaiak   2004-10-06

11 ogi bihi ipar gai alea.

Ogi bihia irin bilakaraztea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Saran, negua bortitza abiatzen zen eta ogi bihiaren salneurria beti goiti ari, baina kezkagarriena Konbentzioak igorri ordezkari baten jitearen abisua izan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Ogi-bihia, lurrerat erori eta hiltzen ez bada, bakarrik egoiten da; hiltzen bada, fruitu ainitz emaiten du.  Herria   2003-01-28

650 barrika arno, 500 barrika sagarno, zernahi zaku ogi bihi.  Herria   2003-05-08

Nihauren baitan egin nuen ene arrangura guziekin, ene burua bakartasunak joa eta itoa senditurik ere, ogi bihi metaren gaineko xoria nintzela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

12 ogi-buru ik ogiburu.
13 ogi denda okindegia.

Meza emandakoan, apez katoliko batek bere elizkide ezagun bat topatzen zuen kalean, egunero elizaren gertuko ogi-denda beretik ateratzen ari zela, hain zuzen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Aiseago aldatzen da erlijioz ogi-dendaz baino.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Eta zalantza sano faxista hura kontatu zion anaiari, eta anaia idazkariak Guardia Zibilari eta Guardia Zibilak alkate berriari, hark gauean bere emazteari, emazteak ogi dendakoari eta ogi dendakoak Mariari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 102. orr.

14 ogi irin (orobat ogirin g.er.) gari irina.

Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,24

Amak berehala heltzen zion zartaginari; atera ogi-irina, bizigarriak, eta Idoiak eskatzen zion guztia, eta haur bat bezala aritzen zen, umeak sukaldetara jolasten direnean bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Ogi-irin-katilua ez zen hustu, ez eta oliontzia agortu ere, Jaunak Eliasen bidez esana zuen bezala.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,16

Hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,24

Ia zazpi tonelada ogi-irin garbi eta hamalau tonelada ogi-irin arrunt.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,2

15 ogi-jotze (corpusean ogi joite eta ogijotze soilik) iz

Izturiztarrek ontsa ezagutzen zuten, bereziki gazte denboran ogi joite, arto xuritze eta holakoetan ainitz kurutzatzen baitzen Izturitzeko etxeekin, Elizako urratsak bestalde.  Herria   2003-03-17

Eguerditan, ogijotzearen ikustaldia.  Herria   2005-09-01

Eta segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

Etxauzko parkean ikusiko dira lehengo lan, ofizio eta tresnak; horietan baporezko ogi joiteko bat.  Herria   2003-07-24

Igandean, Gamueko jauregiaren ondoan, ogi joitea lehengo moldean.  Herria   2004-07-05

Orduan anitzek utzi zuten ogia bere gisa, bai eta, erran gabe doa, auzoen arteko elgar laguntza, bereziki ogi joiteetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

16 ogi landa (orobat ogilanda g.er.) gari alorra.

Pekin-en alabainan Olinpi-Jokoen kiroldegi nagusia ez da oraino eraikia, aurten ogi landa gisa baliatua da!  Herria   2001-07-19

Bianan sartu aitzin, beste artzain bat, artaldea ogi landan alha ari zaiola.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Mahasti eta ogi landen erdian goiti beheiti eztiak uhain lurtsu bilakatzen ditu ibiltariaren urrats biziak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Orbanejako lehen etxea ikusi dudalarik, ogi landen itasotik ateratzean, bidearen monotonia eta izpirituaren loaldia hautsi didate murruek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 109. orr.

16a ogi-lauki

Arrastoen bila ari bagina bezala, paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen, eta berdin gas-sua, lapiko zikina, non pasta hondarrak ageri baitziren, eta poltsan zegoen ogi-laukia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

17 ogi-mami

-Emango al zenidake ogi-mami pixka bat, mesedez, nire konpota amai dezadan?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.

Haragia, ogi-mamia eta arrautza halako ore-itxura hartzen hasi zenean, haragi puskak hartu eta bolatxoak egiten hasi zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

Xake joko bat muntatu nuen, xake taula orrialde batean marraztuz eta piezak ogi mamiz eginik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Haren sabelak ogi-mamiaren zuritasuna du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.

18 ogi puska1

-Ekardazu, arren, ogi puska bat eskuan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna, etxean festa eta liskarra baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,1

Gure eguneko ogi puska 350 edo 400 grama.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

Gurina hedatu duzu ogi puskan eta busti duzu kafean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 115. orr.

19 ogi puska2 pertsona ona.

"A zer ogi puska Adriano!", esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

-Ogi-puska bat zara, Arthur.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.

Ogi-puska hutsa zara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Bizia, ogi-puska bat, potoloa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

19a ogi pusketa ogi puska.

Iluntzen hasi orduko, baserrira itzuli ziren, eta afari legea egin zuten, hegaluze-lata eta ogi pusketa batzuekin. katilu zapal bat bakarra ekarri zuten ur hotzez betea, bakoitzak bere ogi-pusketa busti zezan: han ez zegoen ez platerik ez denentzako jaki berorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 189. orr.

Ogi pusketa amak ebaki arte zain egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Jon: ogi pusketa bat; hobeto esateko, baserriko esnetan bustitako ogi pusketa bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

20 ogi zopa pl

Esne berotan ogi-zopak egindakoan, konturatu zen bizitza guztian ez zuela halako goserik izan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Ogi-zopak bezain zaporegabea urte berriko otordua.· irud/hed Eta hala gabiltza, aurkariari ogi zopak eman eta eman.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

· sing Baina Buchenwalden gerta daiteke gosaltzeko ogi-zopa beroa edukitzea ezustean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

21 ogi txigorgailu (orobat ogi xigorgailu; Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi txigorgailu agertzen da)

Batek daki ez ote zen horren kontrako eraginez asmatu ondoko urtean ogi txigorgailua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

Ogi-xigorgailutik xerra batzuk atera nituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.

22 ogi txigortu (16 agerraldi, 8 liburutan; orobat xigortu 19 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi txigortu agertzen da)

Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan, ogi txigortu ugari, eta arrautzak eta hirugiharra plateretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

Ames andreak burua astindu zuen, triste, eta kanelazko ogi txigortua eskaini zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 129. orr.

Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Gurina ogi txigortuan zabaldu, kafesnetan busti eta ahora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Amak txokolate beroa eta ogi xigortu gurinez igurtzia prestatzen zizkigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

23 ogi xerra (orobat ogi zerra)

Nigandik aski urruti utzi zuen fardel zuri txiki bat, barnean edukiko zituena, ohi bezala, ogi xerra bat eta txokolate tableta bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Bi ogi-xerra txigortu zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Bordeletik abiatzean, soldaduek ogi xerra bana eman zieten preso guziei. esnea txokolate-hautsarekin, ogi xerrak gurina eta konfiturarekin eskaintzen zizkien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 84. orr.

Olioz eta urdaiazpikoz hornitutako ogi zerra txigortu bat eskuratzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 111. orr.

Arrautza irauli du ogi xerratik ahora.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.

24 ogitan pasatu ogi birrinduaz estali, gero frijitzeko. ik ogiztatu.

Batzuetan, emakumeak taberna batera eramaten gintuen, eta txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun, edo arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

asetzeko adina ogi (4); bi ogi (13); bi ogi xerra (5); bost ogi (4); eguneroko ogi (11); hiru ogi (5); kilo ogi (6); kilo ogi irin (4)

ogi apur (16); ogi apur bat (6); ogi apurrak (30); ogi apurrik (6); ogi apurrik ez (4); ogi artean (5); ogi azal (4); ogi bat (21); ogi batzuk (4); ogi beltza (6); ogi bihi (5); ogi bihia (6); ogi bila (4); ogi biribil (5)

ogi egin (7); ogi erdi (4); ogi eta ardo (7); ogi eta gasna (4); ogi eta gazta (4); ogi eta ur (5)

ogi irin (13); ogi irin garbi (6); ogi irina (4); ogi joitea (5); ogi koskor (6); ogi kozkor (8); ogi kozkor bat (4); ogi landa (4); ogi lehorra (5); ogi mamia (10); ogi mutur bat (5)

ogi oso bat (4); ogi papurrak (11); ogi pixka bat (10); ogi puska (80); ogi puska bat (41); ogi puskak (7); ogi pusketa (12); ogi puxka (5); ogi santua (5); ogi tartean (6); ogi txigortu (6); ogi txigortua (6)

ogi xerra (30); ogi xerra bat (7); ogi xerrak (5); ogi xigortua (9); ogi xigortuak (4); ogi zaku (4); ogi zati (23); ogi zati bat (13); ogi zatia (6); ogi zatiak (6); ogi zerra (9); ogi zopak (4); ogi zuria (5); zekale ogi (6)

alabei ogia kendu (4); eguneko ogia (4); eguneroko ogia (35); eskainiriko ogia (6); gazta eta ogia (9); jateko ogia (6); legamidun ogia (4); legamigabeko ogia (16); legamigabeko ogia jango (12)

ogia egin (4); ogia egiteko (11); ogia egiten (9); ogia eman (8); ogia ematen (8); ogia erosteko (6); ogia erosten (9); ogia erostera (5); ogia erre (8); ogia erre artinoko (4); ogia eta ardoa (10); ogia eta arraina (4); ogia eta gatza (5); ogia eta gazta (7); ogia eta gurina (12); ogia eta ura (15); ogia eta urdaiazpikoa (4); ogia hartu (9)

ogia irabazteko (9); ogia jan (6); ogia jango (15); ogia jango duzue (12); ogia jaten (17); ogia kendu (4)

ogia ugari (4)

zeruko ogia (4)

bost ogiak (4); eskainiriko ogiak (12); jaunari eskainiriko ogiak (7); legamigabeko ogiak (6); ogiak hartu (4)

legamigabeko ogien (22); legamigabeko ogien jaia (11); ogien jaia (11); ogien mahaia (4)

ogirik ere ez (4); ogirik ez (13); ogirik gabe (8); ogirik gabeko (6)

ogiz bakarrik bizi (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus