Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Huntzaren hila, irailaren 30etik urriaren 27ra bitartean doa, huntza loretan puri-purian dagoen sasoian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.
Ordura arte minbizien ikerketan puri-purian zegoen lan mota, bat-batean, zaharkiturik geratu zen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 98. orr.
Puri-purian dagoen gairen bati buruzko hitzaldi interaktibo batera joateko gonbidapena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.
Puri-purian dagoen moda baina nik gaitzesten dudana. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.
Gerratik irtetean, ni burua azaltzen hasia nintzenean, puri-purian zegoen Lyssenko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Vargas Llosa, Cortázar, Fuentes eta Carpentier zeuden orduan puri-purian, eta eztanda egin berri García Márquezen sona. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.
Bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski, hain atsegina dudan txipli-txapla hori entzuten dut, nire bagina ni neu bezain zoriontsua dela jakinarazten didana, berriro ere puri-purian nago. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
Amaren belaunetan, oso irmo, Jamesek amaren indar guztia sentitu zuen puri-purian. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.
Joseba Zulaikak jarri ginduen duela zenbait urte, gaur puri-purian darabilzkigun eztabaiden harian. Berdea, mendi-malda leunak, belar hezearen usain sarkorra, artoaren eta sagarraren nekazaritza nagusitu zaizkio arre-koloreari, lautadari, buztinaren usainari, gariaren eta mahatsaren nekazaritzari, lehendabiziko paisaia berde hori balitz bezala puri-purian euskaldun. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 111. orr.
XIX. mendeko autore euskotar horiek ez ziharduten Europan puri-purian ikusten zutenari segiketan baizik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 174. orr.
eztabaida puri purian (4); puri purian (61); puri purian dago (5); puri purian dagoen (6); puri purian zegoela (3); puri purian zegoen (15); puri purian zeuden (3)