Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

furia 1 iz haserre bizia.

Mutila pixkanaka madalena-itxura hartuz zihoan: lehenxeagoko furia ahazturik, begiak lausotu egin zitzaizkion erabat, malkoak ere bazetozkiola aise antzeman zitekeen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Denak ikusi baitira hor, batzuen furia, besteen defentsa, oro entseatuz eta beti pilota bizi eta azkenean Sorhuetek sare.  Herria   2005-06-30

6etan ados, 13tan ere bai, biak suhar baina hain desbardinak: gazte baten furia makearrak, zaharraren karkula eta odol hotza baigorriarrak.  Herria   2003-05-01

Grina falta zuten, furia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Pasea zen barealdia, eta furia bete-betean zegoen Strömgo zurrunbiloa!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Iraultzaren furia baretuko zenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

2 furian haserre bizian.

Azken hau furian hasia, 6-0 baina Xalak laster berdindu du eta dudatu ere, edo dudarazi berekilakoak.  Herria   2005-11-03

Lehenik, 22-5 airatu da furian garaztarra.  Herria   2003-04-03

Hau Alberiten zen, Titinek 16 tanto eginez izigarriko furian.  Herria   2003-11-13

3 furi-furian ik puri-purian.

Mende honen aurrenetan oraindik furi furian zegoen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus